Bizkaiko hiriburuan, gaueko zein eguneko parrandan joan zaitezke, baina txoko jakin batzuk bisitatzea gomendatzen dizugu. Juerga mota bakoitzak bere taberna-ibilbide berezia baitauka, jakina!

Eguneko argitasunaz disfrutatzearekin batera, pintxo-potea da gure ekintza sozial kuttunena. Hau da, kalez kale eta tabernaz taberna tragoak eta pintxoak hartzea. Horretarako gunerik ezagunenak Bilboko Alde Zaharra edota Bilbo Zaharra dira. Zehazki, Plaza Berria, Barrenkale edota Somera aldean giro ona aurkituko duzu. Eguna iluntzean, Barrenkalen, Iturribiden eta Someran pintxo-potea alde batera uzten da, parrandari hasiera emanez.  

Poteorako aproposa den beste kale gomendagarri bat Poza Lizentziatuarena da, batez ere Athletic-ek partida jokatzen duenean. Jendez gainezka egon ohi da eta kaleak kolore txuri gorriez janzten dira. Hemendik gertu, Urkixo kaleko galerietan musika elektronikoaz eta komertzialaz ere gozatu ahal izango duzu.

Erripa eta Martzana Kaietan ere giro ezin hobeaz liluratu zaitezke, bertan ireki berri diren tabernetan, kasu. Estilo oso desberdinetako tabernak ezezik, giro gazteaz disfrutatu ahal izango duzu. 

Giro helduago batez gozatu nahi baduzu, Ledesma, Albia Lorategiak edota Mazarredo bezalako guneak dituzu. Egunean zehar Ledesmatik zerbait har dezakezu eta iluntzean Albia Lorategietara nahiz Mazarredora joan zaitezke. Zonalde honetan Bizkaiko taberna eta pub ugari dituzu aukeran.

Bizkaia, jairik jai

Diskoteka zalea izanik, Albia Lorategietan edota Indautxu aldean baduzu nora jo. Ostantzean, Bilbo hirigunetik aldendu eta Boluetara edo Astrabuduara jo beharko duzu.

Bizkaiko hiriburutik at, Uribe Kostan jai giroaz gozatzeko aukera ederra ere badago; batez ere Sopela, Algorta edo Getxon. Barnealderantz jota, adibidez Durangaldean, musikaz, jai giroz eta gaztez betetako guneak aurki ditzakezu. 

Udan, bestalde, festak kutsu herrikoiagoa hartzen du. Herri bakoitzak bere jaiak ospatzen ditu -batez ere maiatzetik urrira bitartean- eta hauek oso aukera ona izan daitezke jai giroaz eta esentzia euskaldunaz disfrutatzeko.

Nola heldu

Bilbo eta ingurua oso ondo konektatuta daude metroz, autobusez zein trenez. Beraz, Metro Bilbao, Termibus edota RENFE-ren webguneetan sartuta ordutegiak eta maiztasunak kontsultatu ditzakezu.

Gastronomie

Waar te eten

Euskal gastronomia Estatuko famatuenetakoa da eta horren adibide txikiak dira tabernetan aurkitu ahal izango dituzun pintxoak. Pintxoez gain, Bilboko Alde Zaharrean adibidez, euskal gastronomia eskaintzen duten hainbat taberna zein jatetxe daude, proposamen oso interesgarriekin. 

Accommodatie

Waar te slapen

Bizkaiak hotel, ostatu eta aterpetxe asko ditu eskuragarri, prezio onenean eta zerbitzu onenekin. 

  • Diskoteketara joateko asmoa baduzu, gogoratu askotan sarrerak lehenago eros ditzakezula, merkeagoak izan ohi direlako. Diskoteka bakoitzeko webgunean sartuta eskuratu ditzakezu. Gainera, askotan, beranduegi helduz gero lokalak jendez betetzen dira eta agian ezin izango duzu sartzeko aukerarik.  

    Janzkerari dagokionez, ez larritu, Bizkaiko diskoteketan normalean ez dago arazorik eguneroko janzkera badaramazu. 

  • Garraio publikoaren zerbitzuetaz disfrutatzea gomendatzen dizugu, batez ere alkoholik edateko asmoa baduzu, kotxea hartzerik ezin duzu eta. Gainera, Bilboko erdialdean zein Uribe Kostan aparkalekua aurkitzeko zailtasun handiak izango dituzu, ordainpeko parkingetan ez bada behintzat.