Sopeñako artadia eta Raneroko haitzak Armañon parke naturalaren parte dira. Bertan, Pozalaguako kobazuloak, Carlistako Torca edo Isabel Santuaren kobazuloak topa daitezke, balio ekologiko eta naturalen gune bereziak.
Sopeñako artadira goazenean, mediterraneoan egotea bezalakoa da: florak ez dauka zerikusirik Bizkaian ikusten den gainontzeko landareriarekin, eta horrez gain, mikroklima berezia sortzen du Sopeñako magalak, mediterraneoko zurbeltzak, txilarrak eta haritzen habitat aparta bihurtuz. Faunari dagokionez, arranoak, putreak eta saguzarren (horietako batzuk desagertzeko zorian) bizilekua da Armañoneko parkea. Hori dela eta, 2006an parke natural izendatu zuten.
Peñas de Raneron, Karrantzako Ranero auzoan, Pozalaguako kobazuloa dago. Bertan estalaktika eszentriko ugari ikusteko aukera izango duzu. Bertakoen arabera sorginen edo azpizun antza daukate estalaktika mota hauek. Handik hurbil Raneroko gailurretik gertu Torca del Castilla kobazuloa dago, espeleologo profesionalentzat erreserbatutako lekua.
Bidaia honetan badago lekua umeentzat ere: Armañonen Karpin Fauna izeneko parkea dago. Animalia basatien sendatze-zentroa da, eta bertan ordu t’erdiko ibilaldia prestatu ohi zaie bisitari gaztetxoei, 200 animalia baino gehiago ikusi ahal izateko: hartzak, bisonteak, basakatuak…
iytu.reportaje.rutas
Armañon 3.519 hektareako azalerako paisaia ikusgarria dauka bost zentzumenetarako. Denetarik ikusi ahal izango duzu naturak eskaintzen dizun kolorez beteriko eztanda honetan: harkaitz izugarriak, lur-azpiko kobazulo izugarriak, arizti eta artadi hostotsuak, bertan galtzeko modukoak, belardiak… leku zoragarri hau ezagutzeko ibilaldi ugari dauzkazu eskura.
La Zoja Pozalaguako aparkalekutik Venta Laperra haizpitarteko behatokira doan ibilbidea duzu, parke osoaren ikuspegiaz gozatzeko aproposena
Familiarekin etorriz gero, La Zoja ibilaldia aukera paregabea izan daiteke umeekin batera egin ahal izateko. Naturarekin kontaktuan egoteko bide aproposa da gehiegi nekatu gabe. Pozalaguako aparkalekutik Venta Laperra haizpitarteko behatokira doan ibilbidea duzu, parke osoaren ikuspegiaz gozatzeko aproposena.
Gainera Venta Laperra santutegira hurbilduko gaitu bisita honek, Euskal Herriko historiaurreko santutegirik zaharrena. Kobazulo honetan historia nagusi da, bertan Enkarterrietako giza okupazioaren lehen oinatzak topa daitezkeelako, K.A 25.000 urtekoak gutxi gorabehera. Horma askotan garai hartako irudiak topa daitezke, baina gela batzuetara ezin daiteke sartu, berreskuratze-lanetan daude-eta.