Kantauriko haserrearen hormak
Itsasoak gogor astintzen ditu gure itsaslabarrak. Bizkaiko kostaldeak denboran mugiezinak diruditen itsaslabar eta amildegiak gordetzen ditu.
Bizkaian itsasoa zirraragarria dela esaten dugu.Kantauriko olatuen kemenak eta milaka urtetan lurraren aurka egindako erasoek arrastoak utzi dituzte, eta, ondorioz, istripu naturalez betetako kostaldeko paraje bat sortu da: Galea lurmuturreko itsaslabar ikusgarriak Getxon, balio geologiko izugarria duten formazio geologikoak, Flysch-a esaterako, Getxoko kostaldean ikus daitekeena, bai eta ekialdeko kostaldeko zenbait txokotan ere, hala nola Gaztelugatxeko biotopo babestuan, Bakio eta Bermeoko Matxitxako lurmuturraren artean, eta Meñakoz hondartzako pillow labak.
Eszenatoki zoragarri honek Bizkaiko kostaldea helmuga ezin hobea bihurtzen du geografia maite dutenentzat, surfa edo urpekaritza bezalako uretako kirolez gozatzen dutenentzat, mendietatik itsasora parapentean jaisten direnentzat edo hondartzetan ibilaldi luzeak egiten dituztenentzat.

Costa de Bizkaia
150 kilómetros de costa y un sinfín de planes
Uribeko itsaslabarrak Interes Geologiko turistiko bezala izendatuak daude. Getxotik Armintzara gure kostaldea aberasten dute esparru geologiko eta paisajistikoan. 80 metro inguruko altuera dauka.
Getxoko Galea toki aparta da arnasa hartu eta inguratzen zaituen paisaiaz gozatzeko. Aurrez aurre Bilboko Superportua izango duzu. Parean, Bilboko Portuaren azpiegiturak, eta atzekaldean, Serantes mendia. Denbora badaukazu, eseri zaitez paseoko eserleku batean eta Bilboko Portura begiratu: etengabeko aktibitatea dago bertan. Itsasontziak heldu eta joaten dira eta kontainerrak daramatzaten kamioiak ikus daitezke, aurrera eta atzera, inurriak bezala.
Eserita zauden toki hau Bizkaiko Flysch-aren partea da. Bertako itsaslabarretako haitzek geruza ezberdinak dituzte, antzinako garai ezberdinen erakusgarri. Hurbilduz gero, material horiek gogorrak eta bigunak direla jabetuko zara, aurrehistoria garaikoak biak. Bizkaiko Flysch hau munduko atal geologiko onena eta zaharrenetarikoa da, dinosaurioak desagertu ziren garaikoak, hain zuzen ere.
Horrez gain, gure kostaldeko hondartzek edertasun eztabaidaezina dute: Sopela, Getxo eta Barrikakoetan milioika argazki egin dira, eta argazkilariak ez dira aspertzen egun eguzkitsuetako gaualdean bertara hurbiltzeaz paisaia motako argazkiak egiteko. Hondartza hauek ezinhobeak dira surfa, bodyboard, kayak-surfa, parapentea, eskalada eta naturarekin lotura duten antzeko kirolak praktikatzeko. Barinatxe (hondartza Basatia bezala ezaguna) surflari ausartenen hondartza da, bertan indar handiko olatuak topa daitezkelako egun haizetsuetan. Gainera, nudismoa praktikatzen den hondartza da eta urtero nazioarteko lasterketa nudista antolatu ohi dute Barinatxeko hondarrean. Arrietara-Atxabiribil hondartzak bestelako formatua dauka: itsasora guztiz irekia eta itsaslabarren artean kokatuta, turista eta bertako askoren aukera preziatua da. Udan jendez gainezka egon ohi da.
Zure helburua turisten urrun egotea bada, hobe zenuke Barrikako Meñakotzera joatea. Oso hondartza lasaia da eta fenomeno geologiko xelebreak topatuko dituzu bertan: Pillow Lavak. Harrizko kalak ederrak dira, zoragarriak bost zentzumenetarako. Muriolako hondartzan antzeko fenomenoa gertatzen da: Gorlizko ikuspegi zoragarria eskaintzen duen hondartza honen inguruetako duna batzuetan historiaurreko silex materialezko erremintak topatu izan dira.
Irisgarritasunari buruzko informazioa: Flysch
Itinerari
Plentzia kontrastez beteriko herri liluragarria dugu. Herrira heltzean ikusiko duzun lehenengo gauza Javier Manterolaren zubi zuria da, Plentziako ibaiaren gainean. Ibaia normalean itsasontziz gainezka egon ohi da, eta marea gora denean, bizitza beteriko koloredun eszena eskaintzen dio bisitariari. Ibilbide bi egin daitezke Plentzian: lehena, ibai parean doan paseoa Gorlizera jarraituz, eta bigarrena, paseoa alde batera utzi eta erdigunera jo. Bertan, herriko alde zaharra topatuko duzu, kale estu, aldapatsu eta ederrekin.
Ibilbide honek Plentzia, Gorliz eta Cabo Billanotik jarraitzen du, Armintzara heldu arte
Plentzia goitik behera ikusi ostean, paseoa jarraituz Gorlizeraino helduko gara. Gorlizen askotariko zerbitzuak dituzu, eta hondartza handia ere badauka.
Bai Plentzia, bai Gorlizko hondartzak ur lasaiak dituzte, udan familiarekin eguna pasatzeko aukera aparta. Gainera, Gorlizko uretan haurrentzako jolas-plataforma flotanteak antolatu ohi dituzte, familiako txikienek euren kabuz jolas dezaten. Gorlizko hondartzaren zonalde batean Astonoko duna fosil babestuak daude, 6.000 urte baino gehiagokoak. Bisitariari inguru natural babestu hau behar bezala errespetatzea eskatzen zaio.
Hondartzako ibilbidea jarraituz 1755eko Azkorriaga gotorlekura helduko zara. Eraikuntza hau herriaren defentsarako egin zen, Inglaterrarekin izandako gerra zela-eta. Azkorriagako gotorlekuaren aztarnak ikusi ostean, mendi magalean eskailera batzuk ikusiko dituzu. Hor, Gorlizko Cabo Billano itsasargira doan ibilbidea hasten da. Ibilbide honek benetan merezi du, maldatsua izan arren. Hiru ordu laurdeneko ibilbidean zehar itsasoa ezkerretara izango duzu, eta landa eremua, eskumatara. Bidean zehar ibiltariak ikustea ez da gauza arroa, bideo hori egunero egiten duenik badago eta! Otez beteriko pistatxoa jarraituz, kilometro batzuk ibili ostean, errepide batera helduko gara. Errepide horretako trafikoa bertako auzotarren autoentzat baino ez da, eta ezkerretara jo beharko zenuke. 10 minututan, maldan gora, Cabo Billano itsasargira helduko zara.
Cabo Billanotik Armintzara
Cabo Billanoko itsasargiak kostaldeko ikuspegi izugarria eskainiko dizu. Egun eguzkitsuetan itsasoa urdin-urdin azaltzen da bisitariaren begien aurrean. Itsasargitik itsasorantz metro batzuk jaisten badituzu, Ermua mendiko gerra zibileko bateriak eta bunkerrak topatuko dituzu. Linternarik izatekotan, bunkerrak exploratzea gomendatzen dizugu, eta kanoi nagusiaren alboan argazkiak egitea. Historiako zati bat eramango duzu etxera, oroigarri bezala.
Itsasargira bueltan, aukera bi eskainiko dizkizugu: lehena, etorri zaren errepide bera jarraituz Gorlizera bueltatzea edota itsasargiaren eskuinaldean (itsasoari begira) dagoen hiru pisuko bateria aztertu ostean, bertan ageri den pista jarraituz Armintzaraino paseoa ematea. Erne egon beharko zara pista aurkitzeko, pixka bat ezkutatuta dagoelako.
Paseo hau oso berezia bezain polita da, Gorliz eta Armintzako herriak uztartzen dituen itsaslabarreko gailur-lerrotik igarotzen baita. Bidean zehar, kostaldea ezkerraldean dugularik, Billano uhartea ikusteko aukera izango duzu. Frailearen irla bezala ezaguna da, itsasotik ikusita fraile talde baten itxura duelako. Patxadaz eginda ordubeteko ibilaldia da, zailtasunik gabekoa. Armintzara heltzean, nahi izanez gero, Bakiora hurbil zaitezke eta Bizkaiko hondartza luzeenaz eta Txakolinguneaz, Txakolinaren Museoaz, gozatu. Bertan gordetzen da gure ardoaren historia.
Nola heldu
Uribera heltzeko ez dago inolako zailtasunik. Auto propioz, garraio publikoz, oinez… aukera anitz daude bertara gerturatzeko. Bizikletaren maitaleek aukera aparta dute Uribe eta Plentziako zonaldean, bidegorri eta pista ugari daudelako.
-
Metropolitana
Aukeratutako ibilbidearen arabera, geltoki batean edo bestean jaitsi beharko zara. Uribeko ibilbidea egiteko gogoa baduzu metroko lehen linea erabili beharko duzu (L1) Bizkaiko Zubitik hasi nahi baduzu, Areeta edo Portugaleten jaitsi beharko zara. Ibilaldia Galean hasi nahi izanez gero, Sopelan jaitsi beharko zinateke. Plentziako zonaldea ikusi nahi baduzu, Plentzian bertan lehen lineako azken geltokia duzu: Plentzia.
-
Autobus
Bizkaibuseko hainbat linea dauzkazu eskura Bilbotik Uribeko Getxo, Sopela, Barrika, Plentzia eta Gorlizera doazenak: A3411 (Bilbo-Getxo-Azkorri), A3414 (Bilbo-Getxo). Cabo Billano ibilbidea egin baduzu eta Gorlizerako buelta autobusez egin nahi izatekotan, Bizkaibuseko A3451 linea duzu, Armintza Areetarekin konektatzen duena.
-
Automobile
Bilbotik Getxora 20 minutuko bidaia duzu, gutxi gorabehera. Horretarako BI-637 errepidea jarraitu beharko duzu, Getxo-Leioa-Plentzia norabidean. Bilbotik Armintzarako bidea egin nahi izatekotan BI-631 errepidea jarraitu beharko duzu.
Dove mangiare
Ibilbide honek Bizkaiko kostaldeko sei herri batzen ditu. Herri bakoitzak tokian tokiko menua eskainiko dizu. Algortak ondo jateko eta bertatik paseoa egiteko aukera ematen dizu, aurpegi biko auzoa baita: zentro modernoa dauka, zerbitzu askotarikoa. Kanpoaldean, ordea, Portu Zaharra dago. Kale estuez beteriko auzoa. Bertan, kresalaren eta tokiko pintxoen usainak bat egiten dute, eta benetan merezi du terraza batean eseri eta bertako jendea zein bizilekuaren inguruak ikustea. Jende xumea bizi da bertan, tratu hurbilekoa. Denbora gelditzen da harrizko kale horietan. Tabernetan arraina nagusi da, aukera horrekin ez duzu hanka sartuko. Duda mudatan bazabiltza, beti izango dituzu pintxoak.
Cabo Billanoko ibilbidea egin baduzu eta Armintzara gosez heldu bazara, saia zaitez bertako ‘Katxopoa’ dastatzen. Ez da kostaldeko gastronomiako produktua, baina bertako herritarrek benetan maite dute okel plater hau, bai okelaren kalitateagatik, kantitateagatik eta baita beronen prezio baxuagatik. Normalean, aldez aurretik telefonoz deitu behar da erreserba egiteko, jendez gainezka egon ohi delako.
Dove dormire
Uribe zonalde oso turistikoa da eta ez duzu inolako arazorik izango bertan lo egiteko tokia topatzeko. Erreserbatu ahalik eta lasterren zure gustuko ostatua: hotela, pentsioa, hostala… hondartza guneetan, batez ere Getxon, gama altuko hotelak topa ditzakezu, hondartzaren pare-parean. Gainera, lau auzok osatzen dute Getxo: Andra Mari, Algorta, Neguri eta Romo, zein baino zein ezberdinagoak. 78.000 biztanle inguruko zonalde hau oso aktiboa da, eta auzo bakoitzean zerbitzu ugari topatuko dituzu, eta gaualdean taberna ugari daude, eskaintza eta prezio oso ezberdinekin.
Atsedena behar izatekotan, zentroko burrunbatik aldentzea gomendatzen dizugu, Sopela, Gorliz, Armintzra edo Bakiora joanez. Bertako eskaintza ez da hain zabala izango, baina inguruak eta bertako lasaitasunak benetan mereziko du.
-
Bizkaiko itsaslabarretan barrena kostalde basatiaren ikuskizunaren lekukoa izateko aukera izango duzu. Gainera, 11 hondartza eta kala bisitatu ahal izango dituzu, zeinetan surfa, parapentea eta antzeko kirolak praktikatu daitezken. Proposatu dizkizugun paseo gehienak asfaltozko bideak dira, familia edo lagun artean, oinez edo bizikletaz egiteko apartak.
-
Oinetako eta arropa erosoak erabili. Bizikletaz bazoaz, ez ahaztu kaskoa eta badaezpada, gurpilak aldatzeko kit-a. Ura ez duzu soberan izango, eta udan bazatoz, gogoratu eguzkitarako krema eta bainujantzia zorroan eramatea. Batek daki! Neguan etorri bazara, arropa beroa ekarri: berokiak, bufandak, txanoa, eskularruak… kostaldeko ibilbidea oso ezberdina da urtaro batean edo bestean, eta udan oso atsegina bada ere, neguan kontu handiz ibili beharko zara itsaslabarretan sortzen diren haize korronteekin.
Risorse Correlate
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
¿Qué es una cookie?
Una cookie es un fichero que se descarga en su dispositivo al acceder a determinadas páginas web. Las cookies permiten a una página web, entre otras cosas, almacenar y recuperar información sobre los hábitos de navegación de una persona usuaria o de su equipo y, dependiendo de la información que contengan y de la forma en que utilice su equipo, pueden utilizarse para reconocer a la persona usuaria.
Al navegar en visitbiscay.eus, estará consintiendo el uso de las cookies en las condiciones contenidas en este apartado.
Tipos de cookies
- Cookies técnicas: permiten a la persona usuaria la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan como, por ejemplo, controlar el tráfico y la comunicación de datos, identificar la sesión, acceder a partes de acceso restringido, recordar los elementos que integran un pedido, realizar el proceso de compra de un pedido, realizar la solicitud de inscripción o participación en un evento, utilizar elementos de seguridad durante la navegación, almacenar contenidos para la difusión de videos o sonido o compartir contenidos a través de redes sociales.
- Cookies de análisis: permiten cuantificar el número de personas usuarias y realizar la medición y análisis estadístico de la navegación que se realiza, con el objetivo de mejorar los servicios que están a su disposición. Pueden ser propias o de terceros.
- Cookies de personalización: permiten a la persona usuaria acceder al servicio con algunas características de carácter general predefinidas en función de una serie de criterios en el dispositivo de la persona usuaria como por ejemplo, el idioma, el tipo de navegador a través del cual accede al servicio, la configuración regional desde donde accede al servicio, etc.
- Cookies de publicidad y marketing: almacenan información del comportamiento de las personas usuarias obtenida a través de la observación continuada de sus hábitos de navegación, lo que permite a Facebook/Twitter (o donde la estemos usando) desarrollar un perfil específico a la hora de entregar los anuncios en función del mismo.
Duración de las cookies
Cookies de sesión: recaban y almacenan datos mientras la persona usuaria accede a una página web. Se suelen emplear para almacenar información que solo interesa conservar para la prestación del servicio solicitado en una sola ocasión (ejemplo: lista de productos de un carrito de la compra).
Cookies persistentes: los datos siguen almacenados en el dispositivo y pueden ser accedidos y tratados durante un periodo definido por el responsable de la cookie, que puede ir de unos minutos a varios años.
Tipos de cookies según el gestor
Según quién gestione el equipo o dominio desde donde se envían las cookies y trate los datos que se obtengan, podemos distinguir:
- Cookies propias: están gestionadas por la Diputación Foral de Bizkaia.
- Cookies de terceros: están gestionadas por otra entidad que trata los datos obtenidos través de las cookies. En esta página web se utilizan cookies de Google Analytics: un servicio de analítica web desarrollada por Google, que permite la medición y análisis de la navegación en las páginas web y cookies de Facebook que almacenan información para medir y optimizar campañas publicitarias. En su navegador podrá observar cookies de ambos servicios.
¿Cómo desactivar o eliminar las cookies?
Puede permitir, bloquear o eliminar las cookies instaladas en su equipo mediante la configuración de las opciones del navegador instalado en su dispositivo. Para más información, se aconseja consultar las opciones de configuración de su navegador web.
- Desactivar Cookies en Chrome
- Desactivar Cookies en Explorer
- Desactivar Cookies en Firefox
- Desactivar Cookies en Safari
- Desactivar Cookies en Edge
En caso de desactivación o eliminación de las cookies, algunas funcionalidades de visitbiscay.eus podrían no funcionar correctamente.
Cookies en visitbiscay.eus
A continuación se detallan qué tipo de cookies se utilizan en www.visitbiscay.eus, según su finalidad:
En cada fila se pueden encontrar los datos relativos a una cookie tecnica
Nombre | Objetivo | Duración | Propietario |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Identificar la sesión | Sesión | Diputación Foral de Bizkaia |
LFR_SESSION_STATE | Identificar la sesión | Sesión | Diputación Foral de Bizkaia |
COOKIE_SUPPORT | Indicar si la persona usuaria tiene activado el soporte para cookies | 1 año | Diputación Foral de Bizkaia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Recoger las preferencias de aceptación/rechazo sobre el bloque de las cookies técnicas | 1 año | Diputación Foral de Bizkaia |
pc_analitica_visitbiscay | Recoger las preferencias de aceptación/rechazo sobre el bloque de las cookies de analítica | 1 año | Diputación Foral de Bizkaia |
pc_preferencias_visitbiscay | Recoger las preferencias de aceptación/rechazo sobre el bloque de las cookies de preferencias | 1 año | Diputación Foral de Bizkaia |
pc_publicidad_visitbiscay | Recoger las preferencias de aceptación/rechazo sobre el bloque de las cookies de publicidad | 1 año | Diputación Foral de Bizkaia |
pc_terceros_visitbiscay | Recoger las preferencias de aceptación/rechazo sobre el bloque de las cookies de terceros | 1 año | Diputación Foral de Bizkaia |
_GRECAPTCHA | Protege el sitio web del spam y los ataques de fuerza bruta | 6 meses |
En cada fila se pueden encontrar los datos relativos a una cookie de análisis
Nombre | Objetivo | Duración | Propietario |
---|---|---|---|
_ga | Distinguir a las personas usuarias | 2 años | Google Analytics |
_gat | Limitar el porcentaje de solicitudes | 1 minuto | Google Analytics |
_gid | Distinguir a las personas usuarias | 1 día | Google Analytics |
MUID | Distinguir a la persona usuaria | 1 año | Microsoft Clarity |
_clck | Asignar preferencias a la misma persona usuaria | 1 año | Microsoft Clarity |
_clsk | Conecta múltiples páginas vistas en una sesión | 1 año | Microsoft Clarity |
CLID | Identificar la primera visita de una persona usuaria | 1 año | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Distinguir a la persona usuaria | 1 dia | Microsoft Clarity |
MR | Indica cuando refrescar MUID | 6 meses | Microsoft Clarity |
SM | Sincronizar MUID en el entorno Microsoft | 1 año | Microsoft Clarity |
En cada fila se pueden encontrar los datos relativos a una cookie de personalización
Nombre | Objetivo | Duración | Propietario |
---|---|---|---|
Idioma | Seleccionar el idioma preferido por la persona usuaria | 1 año | Diputación Foral de Bizkaia |
En cada fila se pueden encontrar los datos relativos a una cookie de terceros
Nombre | Objetivo | Duración | Propietario |
---|---|---|---|
APISID | Almacenar las preferencias de la persona usuaria y la información durante la visualización de las páginas con los mapas de Google en ellos | 2 años | |
CLID | Identificar la primera visita de una persona usuaria | 1 año | Microsoft Clarity |
HSID | Prevención del fraude | 2 años | |
MUID | Distinguir a la persona usuaria | 1 año | Microsoft Clarity |
NID | Recordar sus preferencias y otra información | 6 meses | |
SAPISID | Mostrar anuncios personalizados en los sitios de Google | 2 años | |
SID | Proporcionar entrega de anuncios o retargeting, proporcionar prevención del fraude | 2 años | |
SSID | Proporcionar entrega de anuncios o retargeting, proporcionar prevención del fraude | 2 años | |
__Secure-1PAPISID | Crear un perfil de los intereses del visitante del sitio web con el fin de mostrar publicidad de Google relevante y personalizada | 2 años | |
__Secure-1PSID | Crear un perfil de los intereses del visitante del sitio web con el fin de mostrar publicidad de Google relevante y personalizada | 2 años | |
__Secure-3PAPISID | Crear un perfil de los intereses del visitante del sitio web con el fin de mostrar publicidad de Google relevante y personalizada | 2 años | |
__Secure-3PSID | Crear un perfil de los intereses del visitante del sitio web con el fin de mostrar publicidad de Google relevante y personalizada | 2 años | |
__Secure-ENID | Cookie necesaria para la utilización de las opciones y servicios del sitio web | 1 año | |
__Secure-3PSIDCC | Crear un perfil de los intereses de los visitantes del sitio web para mostrar anuncios relevantes y personalizados a través de retargeting | 1 año | |
_fbp | Almacenar y rastrear las visitas en los sitios web | 1 año | |
personalization_id | Personalizar la experiencia en Twitter | 1 año | |
SOCS | Almacenar las elecciones de cookies de la persona usuaria | 13 meses | |
ARRAffinitySameSite | Se utiliza para equilibrar la carga y garantizar que las solicitudes de la página del visitante se enruten al mismo servidor en cualquier sesión de navegación | Sesión | Microsoft |
WFESessionId | Habilitar una sesión de Power BI, una herramienta de Microsoft que ayuda a visualizar datos | Sesión | Microsoft |
ai_session | Detecta cuántas sesiones de actividad de la persona usuaria han incluido determinadas páginas y funciones de la aplicación | 30 minutos | Microsoft |
ai_user | Detecta cuántas personas utilizaron la aplicación y sus funciones. Las personas usuarias se cuentan mediante identificaciones anónimas | 1 año | Microsoft |
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.