Hiriburutik kanpo, xarma berezia duten hainbat herri zein txokoetan geldialditxoa egin dezakezu. Autokarabanak eskaintzen dizun askatasunaz gozatu eta gustukoen duzun herri, hiri zein txokoez disfrutatu ezazu, bestelako bidaia esperientzia bide.

Getxo beharrezko geldialdia duzu Bizkaira etortzekotan. Bilbotik 20 kilometro eskasetara, oso famatuak dira bertako hondartza eta itsaslabarrak. Algorta eta bertako Portu Zaharra ere gertu dituzu. Halaber, surfaren maitalea bazara, Sopelako hondartza 'Basatira' hurbiltzea aukera ona izan daiteke. 

Getxotik ez oso urrun, Gorliz eta Plentziako badia aurkitzen da. Bertako itsasadar-bokalean paisaia natural ezin hobea eratzen da. Horrez gain, bere hondartzak oso famatuak eta preziatuak dira bilbotar eta bizkaitarrentzat. Herrietako erdialdetik minutu gutxitara daude oinez, eta itsas-pasealeku luzeak ere topatuko dituzu. Arratsaldean paseotxo bat eman eta inguruko tabernetan zerbait hartzea plan zoragarria izan daiteke. Lagun artean barbakoak egiteko txokoa ere baduzu inguruko zona berdeetan.

Bilbao Bizkaian, Kantauri itsasoko ermita magikoenetik gertu lo egin daiteke, Gaztelugatxeko Donienetik gertu. Bakioko kostaldean, Bizkaiko hareatzarik luzeenetik metro gutxira aparkatu ahal izango duzu, eta bere olatuez, giroaz eta eguzki-sarrera ikusgarriez gozatu. Gainera, ez zenuke Txakolingunea, Txakolinaren Museoa, bisitatu gabe joan behar. Bertan, gure enbaxadore onenetako baten prozesua eta bilakaera ezagutuko dituzu.

Surflaria izanez gero, eta kirol honetaz gozatzearren, Bermeo edota Mundaka kostaldeko herrietara hurbildu zaitezke autokarabanarekin, adibidez. Azken honetan, Europako olaturik famatuenaz gozatu ahalko duzu: Ezkerreko Olatua. Bermeon, berriz, Bizkaiko kostaldeko gastronomia tradizionala dastatzeko parada izango duzu.

Txorierriko haranean, Bilbotik 20 minutura baino ez, Zamudiok Bizkaiko Teknologia Parkearen berrikuntza landa-munduko tradizioak bizirik mantentzen diren ingurune naturalarekin batzen du, baita bere ondarearekin, non San Martin eliza, Zamudio dorrea eta udaletxea nabarmentzen diren. Nekazaritza-inguruneko tradizioen fruitu dira bertan ekoiztu diren sagardoa eta txakolina, bere erretegi, upategi eta jatetxe askotan dastatu ditzakezunak. Eremu lasaia da, bertako halaber, bideetan mendi-ibiliak eta txirrindularitza egiteko, Uribe eskualde osoa zeharkatzen duten ibilbideetan edo kostaldeko Done Jakue bideari jarraituz.

Kostaldeko herriak eta paisaiak maite badituzu, Lekeition beharrezko geldialdia egin beharko zenuke. Gomendagarria da bertara iraila hasieran hurbiltzea, San Antolinetaz disfrutatzeko; Lekeitioko jairik ezagunenak dituzu honako hauek. 

Barnealdera joz, Lanestosa eta Elorrio herri xarmangarriak dituzu, ondare historiko ikaragarrikoak, mendi eta paisaia natural ikusgarriez inguratuta, hain zuzen. Leku hauek oso aproposak dira autokarabana edo furgoneta inguruko guneetan utzi eta menditik bueltatxo bat emateko.

Hala ere, autokarabanarekin herriz herri joatea aukerarik onena da. Horrela Bizkaiko txoko ezezagunetatik bidaiatu dezakezu eta giro zein tradizio euskaldunaz gozatu.

Nola heldu

  • Aurkitu duzu gustokoen duzun txokoa autokarabanarekin bidaitzeko? Ba ez zaitez erlaxatu eta kontaktuan jarri aurkitu duzun aparkaleku edota kanpinarekin zure autokarabanarentzako lekua erreserbatzeko eta lekurik gabe geratzeko.

    Kontsulta itzazu karabanentzako gune nabarmenenak Bizkaian:

  • Karabanentzako parkinga
    Gehienez 48 orduko geldialdia
    Plaza kopurua: 24
    Helbidea: Urgitxieta kalea, 48600
    Urko Polikiroldegiaren ondoan. Sopela
    Webgunea: www.sopelaudala.org

  • Arrien kanpalekua
    Helbidea: Uresarantze Bidea, 15 Bis, 48630 Gorliz, Bizkaia
    Telefonoa: 946 77 17 11

  • Urte osoan zabalik. Doan urritik maiatzera

    Plaza kopurua: 40

    Helbidea: Bentalde auzoa, 50. 48130 Bakio, Bizkaia

    Telefonoa: 94 619 33 95

    Informazio gehiago

  • Portuondo kanpalekua
    Helbidea: Urdaibai – Biosfera Erreserba
    Portuondo Auzoa, 48360 Mundaka, Bizkaia
    Telefonoa: 946 87 77 01

  • Autokarabana gunea
    Gehienez 48 orduko geldialdia
    Plaza kopurua: 15
    Helbidea: Iñigo Artieta Etorbidea, 4, 48280, Lekeitio
    Telefonoa: 946 84 40 17

  • Gehienez 48 orduko geldialdia
    Plaza kopurua: 80
    Helbidea: Kobeta Mendia, 31, 48002, Bilbo
    Telefonoa: 944 655 789, 688 80 93 99
    Emaila: kobetamendi@supertu.net
    Webgunea: www.bilbaoturismo.net

  • Gehienez 72 orduko geldialdia

    Plaza kopurua: 15

    Helbidea: Arteaga auzoa, z/g 48170 Zamudio

    Telefonoa: 94 406 09 90

    Begiratu non egin dezakezun lo

  • Pergolako Gunea
    Gehienez 48 orduko geldialdia
    Plaza kopurua: 10
    Helbidea: Matxitxako Etorbidea, 48370
    Telefonoa: 946 17 91 54
    Webgunea: www.bermeo.eus

  • Autokarabana gunea
    Plaza kopurua: 22
    Helbidea: Mirabueno kalea, 48895
    Telefonoa: 946 80 61 16, 675 71 61 61
    Emaila: lanestosaturismo@gmail.com
    Webgunea: www.lanestosa.org

  • Gehienez 72 orduko geldialdia
    Plaza kopurua: 10
    Helbidea: San Jose Kalea, 10B, 48230, Elorrio
    Telefonoa: 946 82 01 64
    Webgunea: www.visitelorrio.com