Zierbenako Portua


Zierbenako portua Enkarterri-Meatzaldea eskualdean dago, eta, Bilboko portuaren eraikuntzaren ondorioz eraldaketa handia jasan duen arren, bere xarma tradizionalari eusten dio, arrantza-ontziekin eta aisialdirako ontziekin. 100 metroko luzera baino ez duen hondartza artifiziala du, itsasbeheran agertzen dena, eta piraguismoa edo bela bezalako jarduerak egin daitezke bertan. Portuan, gainera, erretegiak daude, arraina txingarretan dastatzeko.

Kokapena

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • Bere xarma tradizionalari eusten dio arrantza-ontziekin.
  • Portuan "Zierbena Arraun Elkartea" dago, trainera lehiaketa handietan parte hartzen duena.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

Zierbena portua baino askoz gehiago da. Done Jakue bidearen iparraldeko ibilbidearen parte da, eta natura-intereseko leku asko ditu, mendi-ibiliak eta zikloturismoa egiteko aukera eskaintzen dutenak.

Bazenekien?

Bizkaiko kostaldeak arrantza-tradizio sendoko portu-sarea du, bertako gastronomia dastatzeko eta paseatzeko aukera dago.

Informazio gehiago