Gizartea

Bizkaian, bizi-kalitateak azken bi hamarkadetan hazkunde argia eta etengabea jasan du Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) egindako Bizi-baldintzei eta ongizateari buruzko 2012ko txostenean adierazten denaren arabera.

Bizi-kalitatea ez dago bistako faktoreei soilik menpekotuta, besteak beste, ekonomia, osasuna, hezkuntza edo segurtasunarekin lotu ohi direnak. Beste hainbat alderdi ukiezinetan ere oinarritzen da, esaterako, kultura, sustraiak, ondare historikoa edo identitate-zeinuak. Faktore horien nahasketa orekatuak herritarrengan asebetetze edo ongizate-maila handia garatzea ahalbidetzen du.

Zentzu horretan, Bizkaiko biztanleek beren bizitzetako asebetetze-maila Suitzako eta Norvegiako biztanleen oso antzeko eskalan jartzen dute eta Suedia, Islandia, Holanda, Danimarka edo Finlandiako biztanleen gainetik, baieztapen hori egiteko erreferentziatzat Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) egindako Bizitza hobe baterako Indizea kontuan hartzen badugu. 

Segurtasunaren alorrean, OECD Regional Well Being Index-ek Euskadiri 10 puntuko puntuazioa ematen dio, gehienez eman daitekeen puntuazioa.

Bizkaian, bizitza-maila nabaria dagoela baiezta daiteke. Egitate hori bere lurralde historiko guztietan biztanleriak duen bizitza-luzeran islatzen da.

Hain zuzen, Euskadiko emakumezkoen bizitza-itxaropena  Europar Batasuneko handiena da.

Euskaldunek, oro har, bizitza pertsonaren eta lan-bizitzaren arteko oreka onaz gozatzen dute; horrek aukera ematen die aisialdirako eta norbere burua eta familia zaintzeko ordu gehiago edukitzeko .

Hizkuntza

Euskadin bi hizkuntza ofizial elkarbizi dira. Espainola edo gaztelania eta euskara (euskal hizkuntza), Europako hizkuntzarik zaharrera eta mundu osoko beste hizkuntzekin loturarik ez duena.

Euskara bizirik irauten duen Europako hizkuntzarik zaharrena da. Baieztapen hori hizkuntzalari, aditu eta ikertzaile gehienek berresten dute.  Euskara hizkuntza bizia eta oso zaharra da; bere jatorria, gaur-gaurkoz, ez da ezagutzen. Hizkuntzalari eta historialari garrantzitsuek uste dute orain dela 15.000 urte Altamira, Ekain edo Lauscaux-eko kobazuloetako biztanleek hitz egiten zuten hizkuntzaren oinordeko zuzena dela eta horixe defendatzen dute.

Bere antzinatasunean gutxienez neolitiko garaira arte atzera egingo genuke, nahiz eta euskararen jatorria hori baino askoz lehenagokoa dela pentsarazten diguten frogak ere badauden. Litekeena da mintzaira artikulatuaren jatorrizko fokoetako bat izatea ere.

Gaur egun, euskal biztanleriaren %37k hitz egiten du euskara.%ko27,6 Bizkaian. Pirinioen alde bietan kokatutako euskal lurralde ezberdinetan bizi diren milioi bat euskaldunek, gutxi gorabehera. Euskal hamar herritarretatik sei euskaldunak izango dira 2036an.

Dirua

Bizkaia eta Euskal Herrian euroa erabiltzen da, eta erabilera ugari eman diezaiokezu, hemen tokian tokiko produktu eta zerbitzu ugari baitauzkagu zure eskura: Idiazabal gazta, txakolina, itsasoko antxoa eta hegaluzeen kontserbak, landako produktuak… Gozozalea bazara, gure gomendioa askotariko gozoak erostea da: Carolinak, arrozezko pastelak, gurinezko opilak… inguruetako produktuak ere eskuragarri daude, Urkiolako San Antonioko erroskillak, Arratia edo Durangaldeako ardien mamia...

Bestalde, ezin ditugu artisautza produktuak alde batera utzi. Zeramika, zur landuak, txapelak… oroimenerako produktu bakarrak dira, gure lurraldeko aztarna bereziak. Hamaika tokitan aurki daitezke.

Ordu-zona

Bizkaiko ordu-zona +1UTC da udazken eta neguan. Udaberrian ordubete aurreratzen dugu erlojua, +2UTC, udako argi-orduei etekina ateratzeko. Gosari eta bazkariaren artean, 11:00ak aldera Hamaiketakoa egitea arrunta da. Bazkalordua 14:00 - 15:00ak inguruan izan ohi da. Afalordua 21:00ak eta 22:00ak inguruan egin ohi dugu.

Gure artean, hedatuena poteoa edo txikiteoa da. Aisialdiari eta batez ere asteburuari lotuta, helburua familia, lagun edo ezagunekin elkartu eta trago batzuk zen hasieran. Denboraren poderioz, ohitura horri pintxoak gehitu zitzaizkion eta gaur egun banaezinak dira, eta hasiera batean pintxo arruntak zirenak gaur egun prestigiozko gastronomian bilakatu dira, poltsikoko edizioan.

Klima

Amanecer en el monte Gorbea

Lau urtaroak gozatzen ditugu

Gure zonalean klima epela nagusi da ia urte osoan zehar, euri eta tenperatura leunekin. Kostaldean eta Bilbo Handian, itsasoko gertutasuna dela eta, ez daukagu kontraste termiko nabarmenik, oro har, eta udaberri, uda, udazken eta neguko klimak gozatzen ditugu urtean zehar, nahiz eta urtaroen arteko trantsizioa gero eta zailagoa izan.

Bizkaian sirimiria edo euri leuna nagusi da: litro gutxi jasotzen dira, baina etenik gabe. Kontrakoa eman arren, mela-mela eginda utzi gaitzake. Sirimiria ez denean zaparradak ditugu, eta horiei esker mantentzen dugu hain berde gure lurraldeko zelai eta mendiak. Hala ere, Bizkaian ez du beti euria egiten, eta batez ere uda eta udazkenean tenperatura oso atseginak izan ohi ditugu.

Gastronomia

Pintxos

Bizkaia bost zentzumenetarako lurraldea da: mundu osoan zehar ezaguna den gastronomiaren zaporea; itsasoaren, mendiaren eta burdinaren usaina; hiriko diseinu abangoardistak eta munduan bakarrak egiten gaituen hizkuntza propioaren doinua daukagu 

Bizkaian egonik, ondo jatea gauza erraza da, norberaren gustuen eta aurrekontuaren arabera: jatetxeak, erretegiak, sagardotegiak, ardandegiak… topatu daitezke ia edonon. Horrela, okela edo arraina txingarretan nahi izatekotan, erretegi batera joatea gomendatzen dizugu. Horiez gain, Michelin izarretako bederatzi jatetxe topa ditzakezu Bizkaia osoan.

Ostatuen esparruan, era askotako eskaintzak topa daitezke, zure gustura eta poltsikora doituta: zonaldearen arabera hostalak, nekazal-turismoko etxeak, pentsioak, kanpingak, eta baita luxuzko hotelak topa daitezke. Denboraldiaren arabera ostatuen eskuragarritasuna alda daiteke.