Bilbao Bizkaiko turismoa erronka handiak bere gain hartzen hasi da azken urtetan ekintza horiek sendotuz joan direnetik. Helmugako estrategia kontsumitzailera zuzendu, lurraldeko garapen turistiko jasangarria sustatu, sektore konplexuaren eta zeharkakoaren buru izan... Inoiz baino beharrezkoagoa da. Dokumentu honen helburua helmugari lehiakorragoa izaten laguntzea da estrategia eraginkor berriaren bidez, ekintzen sakabanaketa murriztuko duena, eta sektore publiko eta pribatuko ahaleginak batzen dituena.

2015- 2018 eboluzioa

Bilbao Bizkaia ardatz atlantikoan bisitari gehien jasotzen ari den helmugatariko bat bihurtzen ari da.

Bilboko Guggenheim Museoa zabaldu zenetik 20 urte igaro dira, eta bisitari-kopurua hiri-eremutik, barrualdetik, eta kostaldetik banatzen da gero eta gehiago. Batezbesteko egonaldia 2 gauetakoa da.

Hiri- eta lurralde-proiektua

Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia elkarlanean aritzen dira 2010. urtetik hiria eta lurraldea sustatzeko. Urterik urtera, bi erakundeen arteko konpromisoak elkarrekin iristeko xede berriak idatzi ditu. Bilbao Bizkaia turismoaren sektorearen aldeko apustu sendoa bilakatu da.