TXAKOLIN MUSEOA- TXAKOLINGUNEA
Txakolinaren iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzera etor zaitez. Ardo fresko, bizi eta alai honen historia, eta txakolin ohitura handia duen udalerri baten historia jakin itzazu. Bakio, txakolin lurraldea.
Ikus-entzunezko metodoak, 360º-ko panoramikak, baliabide elkarreragileak, aldi baterako erakusketak... hitz batez, interpretazio zentro bat non hainbat txakolin mota eta Euskadiko pintxo (Gilda eta Idiazabal gazta) dastatu ahal izango ditugun.
Museoa ez ezik txakolina bost zentzumenekin.
Txakolinaren Museoa-Txakolingunea txakolinari buruzko interpretazio zentroa da.
Bisitaldian museoa osatzen duten bost guneak ikusiko dira, gidari batek lagunduta. Lehenengo bi guneetan bost minututako bi ikus-entzunezko erakutsiko dira. Lehenengoan txakolina egiteko prozesuari, ardo bitxi horren ezaugarriei, eta berezitasun guztiei buruz hitz egingo da; bigarrenean, ordea, 360º-ko panoramika ikusiko da, non Bakioko historiaren 1000 urte azalduko diren. Hurrengo bi guneetan, 3. eta 4., Bizkaiko txakolinaren iragana eta oraina ezagutaraziko dira, zenbait pantaila eta baliabide elkarreragileren bitartez. Amaitzeko, bosgarren gunean “aitite” entzungo dugu euskaraz bi herri-abesti abesten eta, aldi berean, hainbat irudi ikusiko ditugu non mahastiak, txakolinaren erabilera “euskal sukaldaritza berrian”, eta udalerriko upategietan ekoizten diren ardoak agertuko diren.
Museoaren bisitaldi gidatuari esker, mahasgintzari eta ardo preziatuaren ekoizpenari buruzko ezaguera orokorra jasoko dugu.
Bisitaldia bukatu ondoren, bi txakolin dastatzeko aukera izango dugu. Gidariak berak zuzendutako ardo dastatze txikia izango da, eta Euskadiko bi pintxorekin ezkonduko dira ardoak, “Gilda” eta Idiazabal gazta, hain zuzen ere.
Características
-
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelaina, Ingelesa, Frantsesa
-
Prezio-tartea
0-15 €
-
Irisgarritasuna
Kognitiboa, Fisikoa, Ikus-entzunezko sentsoriala, Ikusizko sentsoriala
-
Urteko sasoia
Urte osoan
-
Jarduera mota
Museoak
-
Eskualdeak
Uribe Kosta-Mungialdea
-
Norentzat
Bezero mota guztiak
-
Destinoak
Kostaldea
Informazio gehiago TXAKOLIN MUSEOA- TXAKOLINGUNEA
-
Telefonoa
-
E-mail