Ibilbidea zaldiz Butroeko gaztelutik

Zaldiz paseatzea Butroeko gaztelutik kanpo



Goza ezazu Butroeko gazteluko harresien kanpoaldetik eginiko ordubeteko zaldizko ibilbideaz, monitorearen laguntzarekin eta argazki-oroigarriarekin.

Ordubeteko ibilbidea zaldiz, Bizkaiko txoko ederrenetako batetik.

Ez dio axola ez bazara inoiz zaldiz ibili, bidea erraza da eta zaldiak otzanak eta lasaiak, monitoreari jarraituko diote. Txikienentzat poniak ditugu. Hamar minutuko ikastaro laburra eskainiko dizugu, ekitazioko oinarrizko ezagutzak izan ditzazun eta hala zure esperientziaz erabat goza dezazun, lasai eta seguru.

Ibilbidea “baso sorginduan” hasiko dugu jatorria Erdi Aroan duen Butroeko gaztelura iritsi arte. Butroe ibaiaren ertzetik jarraituko dugu Plentziako Isuskiza auzo ezagunera arte.

Gure monitoreak argazki bat egingo digu, bizitako esperientzia zoragarriaren oroigarri. Ospatu egun berezi bat, ezkondu aurreko agur festa bat edo urtebetetze bat gurekin. Esperientzia hau bizitzeko aukera duenak ez du inoiz ahazten.

Características

  • Hizkuntzak

    Euskara, Gaztelania, Ingelesa

  • Prezio-tartea

    16-35 €

  • Irisgarritasuna

    Egokitu gabe: kontsultatu informazioa web-orrialdean

  • Jarduera mota

    Kirola - Turismo aktiboa

  • Eskualdeak

    Uribe Kosta-Mungialdea

  • Norentzat

    Bezero mota guztiak

  • Destinoak

    Barrualde

Informazio gehiago HIPICA BUTRÓN