EL POBALEKO BURDINOLA

Burdinaren eta errotaritzaren industriaren museo bizia.



El Pobaleko Burdinola, Monumentu Multzo izendatua, burdinaren eta errotaritzaren industriaren museo bizia da. Barbadun ibaiaren bihurgune eder batean dago; izan ere, ibai horren urek mugitu zuten multzo hidrauliko hori XVI. mendearen hasieratik XX. mendearen erdialdera. Inolako zalantzarik gabe, Bizkaiko burdinola ugariren artean (300 inguru!) hobekien kontserbatu dena da, eta egunotara jatorrizko makina gehienekin iritsi den bakarra.

Gure ondare historiko eta teknologikoaren altxorra. Urteko larunbat guztietan eta egun berezietan,

burdinolan erakustaldi osoa egiten da, eta hori Museoaren programazioaren bereizgarria da. Izan ere, harrizko hauspo bitxiak, gurpil hidraulikoak edo labetik gori-gori atertzen den burdinari forma ematen dion gabia martxan ikustea da multzo horren bisitaren erakusgarri nabarmenena.

Características

  • Hizkuntzak

    Euskara, Gaztelaina, Ingelesa

  • Prezio-tartea

    0-15 €

  • Irisgarritasuna

    Fisikoa

  • Urteko sasoia

    Urte osoan

  • Jarduera mota

    Museoak, Kultura ondarea

  • Eskualdeak

    Enkarterriak

  • Norentzat

    Bezero mota guztiak

  • Destinoak

    Barrualde

Informazio gehiago EL POBALEKO BURDINOLA