EKOETXEA MEATZALDEA

Ingurumen-zentroa



Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Ekoetxea, zure zain dago, leku enblematikoetan esperientzia paregabeak eskainiz eta jende guztiarentzat, ingurumena zaintzearen garrantziari buruzko kontzientziazioa hobetzera eta egunerokotasunean ohitura jasangarriak hartuz ekintzara pasatzera bideratuta . Ekoetxea Meatzaldea ingurumen zentro bat da, eta bi egoitza ditu Ortuellan (Peñas Negras) eta Abanto-Zierbenan (Gallarta). Egoitza horiek kontrastez betetako paraje berezi batean murgilduta daude, paisaia karstikoaren eta giza jarduera industrialak ingurunea eraldatu izanaren ondorioz. Leku aparta dugu aurrean, inguruaren edertasuna miresteko, geodibertsitateagatik eta Trianoko mendien eraldaketa sakonagatik.

Aurkitu Euskadin haitzulo-dentsitate handiena duen lekuetako bat eta kareharriak paisaia paregabea sortu duela.

Ba al zenekien antzinako meategien uholdeak sortutako laku artifizialez zipriztinduta dagoela ingurua?

Imajina dezakezu benetako meatze-herrixka bat, Magdalena elizan bat egiten duten kale paralelo eta estuekin?

Baina oraindik gehiago daude! Basoek, errekek, larreek eta txilardiek osatzen duten natura-ondareak espezie mehatxatuak babesten ditu, hala nola leize-saguzarrak, harrapari harkaiztarrak eta urlehortarrak.

Eta, jakina, ezin dira ahaztu monumentu megalitikoei lotutako kultura-ondarea eta meatze-jardueraren aztarnak.

Ez diezazutela esan. Zatoz eta ikus ezazu!

Características

  • Hizkuntzak

    Euskara, Gaztelaina

  • Prezio-tartea

    0-15 €

  • Irisgarritasuna

    Fisikoa

  • Urteko sasoia

    Urte osoan

  • Jarduera mota

    Museoak

  • Eskualdeak

    Gainontzeko Bilboko Metropolitano

  • Norentzat

    Bezero mota guztiak

  • Destinoak

    Barrualde

Informazio gehiago EKOETXEA MEATZALDEA