Urkiolako parke naturala


Urkiolako Parke Naturala mendiz eta haranez osatuta dago eta euskal mitologiaren epizentroa da. Urkiolako Santutegia eta Hiru Gurutzeen begiratokia ikur dira biztanleentzat zein bisitarientzat. Gainera, erromesaldirako eta erromeria tradizionalak egiten dira. Parkean animalia eta landare espezie ugari daude eta paradisua da mendi ibiliak egitea, eskalatzea eta mendira igotzea gustuko dutenentzat.

Kokapena

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • Tradizio eta kondaira agertokia da
  • Mendi gailurrik altuena Anboto mendia da (1.331 m)
  • Parke Natural izendatu zuten 1989an

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

Eremuak ondare aberatsa eta anitza du, ikus Durango hiria adibide gisa edo Elorrio udalerria. Bertan dago Argiñetako nekropolia. Aipatzekoak dira, baita ere, euskal kulturari lotutako tradizio diren neguko azokak: Abadiñoko San Blas Nekazaritza Azoka eta euskal liburu eta disko azoka (Durangoko Azoka).

Bazenekien?

Urkiolako Parke Naturalak, Armañongoak eta Gorbeiakoak, Bizkaiko parke naturalen triangelua osatzen dutela? Balio turistiko eta natural handiko guneak dira eta, Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin batera, Bizkaiko benetako bitxi naturalak dira.

Informazio gehiago