Txakolingunea


Ikus-entzunezkoen eta bitarteko interaktiboen bidez, txakolinaren ezaugarriak eta txakolina egiteko prozesua ezagutzekoa aukera ematen digu Bakioko Txakolinguneak, nortasun handiko ardo berezi eta paregabe horren tenpluetako bat baita. Azken garaiotan txakolina eta upategiak eraldatzen joan diren historia eta bilakaera ezagutuko ditugu; izan ere, upategiek, balio tradizionalei gogor heltzen dieten arren, azken aurrerapen teknologikoak sartu dituzte artisau-ekoizpenaren prozesura, eta, horrela, merezitako aitortza eta prestigioa lortu dituzte, ahalegin eta lan mardulen ondorioz.

Kokapena

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • Bakio, Txakolingunea dagoen udalerria, Bizkaiko Txakolinaren sorlekua da.
  • Museoak txakolin dastaketak, dastatze komentatuak eta tailer didaktikoak eskaintzen ditu.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

"Bizkaiko Txakolinaren Ibilbidea" 10 ibilbideko bidea da Bizkaiko geografiako leku eta paisaia esanguratsuenak Txakolinaren bidez ezagutzeko.

Bazenekien?

Bizkaiko museoen sarea oso zabala dela eta era guztietako erakusketak daudela?

Informazio gehiago