Menu Berezia, egunero
Gure lurraldeko zaporeek eta usainek bidaiarik iradokigarriena eskainiko dizute; euskal sukaldaritza tradizionaletik gastronomia berritzailenera, ahogozo onekoak izateko ospea dugu eta.
Euskal kultura eta bizimoduaren aparteko bereizgarri dugu sukaldaritza. Bilbo hirigunean eta gertuko herrietan betiko platerrak dastatzeko aukera izango duzu, gure historiaren parte diren jatetxe eta erretegi entzutetsuetan. Tradizioa oinarri, egile-sukaldaritzak leku berezia irabazi du azkenaldian, gure Mitxelin izarretako jatetxe ospetsuak horren berme direla. Besteak beste, Bilboko Zortziko, Daniel Garciak zuzenduta, Josean Alijaren Nerua, Álvaro Garridoren Mina, Fernando Canalesen La Despensa de Etxanobe edota Eneko Atxaren Azurmendi, azken hau Larrabetzun dagoela eta hiru Mitxelin izar dituela. Bizitza modernoak sukaldaritza ulertzeko modu berriei bide eman die ere bai. Honela bada, ‘Botxotik’ irten gabe nazioarteko gastronomia ezagutu dezakezu, baita azken tendentziak ere. Adibidez, esperientzia estetiko-gastronomikoa ahalbidetzen duten hiriko menuek edota filosofia patxadatsua aldarrikatzen duen ‘slow food’ deritzon kontzeptuak.

Gure zaporeak dasta itzazu
Culinary Nation-aren bihotza
Betiko euskal sukaldaritzak eta eraberritzaileenak zera dute amankomunean: gastronomiaz haratago doan esperientzia eskaintzea. Kalitatezko produktuetatik abiatuz betiere, arreta, sormena eta pasioa ere ‘dastatuko’ dituzu gure plater gozoetan. On egin!
Amamaren errezetak oinarri ditu euskal sukaldaritza tradizionalak. Belaunaldiz belaunaldi, jaki tipiko horien zaporea mantendu eta aldarrikatzen dute Bilbo hirigunean aurki ditzakezun jatetxe eta taberna ugariek. Batik bat, Alde Zaharrean eta Zabalgunean duzu eskaintza zabala: Amboto, Casa Rufo, Getaria, Baita Bilbao, Mazarredo itsaski jatetxea edota Bordatxo, adibide bakan batzuk aipatzearren.
Guggenheim Museoa bisitatu ondoren, artetzat ere har daitekeen menua dastatu dezakezu Bistró Guggenheim Bilbao jatetxe minimalistan. Ildo berean, Azkuna Zentroko Yandiola jatetxeen sormenezko karta ezagutzera gonbidatzen zaitugu.
Bilbotik pixka bat aldenduz, merezi du Larrabetzuko paisaia berdean murgiltzea, hiru Mitxelin izardun Azurmendi jatetxea baituzu bertan, Eneko Atxaren gidaritzapean. Berebat, Galdakaon Patxi Asuaren Andra Mari daukazu. Amorebietan, Jabier Gartziaren Boroa ere gomendagarria da oso. Atxondoko haran zoragarrian, bestalde, Victor Arginzonizen Etxebarri erretegiaren kartak nahiz ingurune paregabeak bapo asetuko zaituzte.
Irisgarritasunari buruzko informazioa: Guggenheim Bilbao Museoa
Garai berriak, menu berriak
Bilbok bizitako hirigintza-eraldaketa eta aldakuntza sozialekin batera, jatetxe modernoak ezarri dira. Gure bizimodu lanpetuarekin bat datozen menu xeheak eskura dituzu hirigunean; arkitektura, diseinua eta historia kartaren barne daudela. Horren adibide dira El Viejo Zortzi, Claudio, Iruña, El Txoko Berria edota Larruzz, beste askoren artean.
Erribera Merkatuan erosketan nahiz ikusmiran ibili ondoren, berriztutako eraikin berean duzu La Ribera jatetxea. Bilboko Itsasadarrera begira eta zuzeneko musikarekin, giro erakargarri eta atseginaz gozatuko duzu. Itsasadarrera begira ere bai, Astillero Euskalduna jatetxea Olabeagako kaian dago, bere karta mamitsuan abakandoa nabarmentzen dela.
Gure garaiari datxekion ziztu-biziko erritmoari aurre eginez, ‘slow food’ mugimenduak gero eta zale gehiago ditu. ‘Fast food’-aren aurkako filosofia aldarrikatzen du, hau da, sasoiko produktu ekologikoez osatutako jakiak ganoraz prestatu eta patxadaz disfrutatzera gonbidatzen du. Beraz, lasai hartu bizitza eta disfrutatu menuaz Aitor Elizegiren Bascook jatetxean, baita Zaraten, Aizian edota La Escuelan ere, besteak beste.
Bilbo hiri kosmopolita den heinean, mundu osoko sukaldaritza ere ezagutu ahal duzu. Japoniar janaria gustuko baduzu, Shibui, Miu eta Mao jatetxeak dituzu, adibidez. Italiara ‘joan’ nahi izatekotan, aldiz, La Fontana Trattoria edota La Nicoletta dauzkazu. Alemanen artean, Ein Prosit nabarmentzen da. Berebat, Cantina Tapachula mexikarra nahiz Punjabi indiarra ere aipatzekoak dira.
Nola heldu
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_visitbiscay | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
_ga | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | Urtebete | |
_fbp | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
ARRAffinitySameSite | Karga orekatzeko eta bisitariaren orriko eskaerak nabigazio-saio guztietan zerbitzari berberera bideratzen direla bermatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft |
WFESessionId | Sortu Power BI-ko saio bat, datuak ikuskatzen laguntzen duen Microsofteko tresna | Saioa | Microsoft |
ai_session | Detektatu aplikazioaren orrialde eta funtzio jakin batzuk erabiltzailearen zenbat jarduera-saiotan txertatu diren. | 30 minutu | Microsoft |
ai_user | Detektatu zenbatek erabili zuten aplikazioa eta horren funtzioak. Erabiltzaileak identifikazio anonimoen bidez zenbatzen dira. | Urtebete | Microsoft |
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.