Mapa interaktiboa
Zure nabigatzailea ez da bateragarria webgune honekin,
deskargatu honako nabigatzaileak, doakoak eta eraberrituak:
kargatzen
Ongi etorri
Ezagutu itzazu begiratu batean Bizkaiko gune turistikorik nabarmenenak, zeintzuek liluratuko zaituzten ezinbestez.
Guggenheim - Bilbao
Nerbioi ibaiertzean, Guggenheim museoa kosmopolitismo eta abangoardiaren ardatza dugu. 1997an inauguratu zenetik, milioika turista erakartzen ditu, Bilbo nazioarteko diseinuaren eredu bilakatuz. Ezagutu
Bizkaiko Zubia
Bizkaiko Zubia ezker eta eskuinaldea batzen dituen ‘garaipen arkua’ dugu. 1893. urtean eraikia, Industria Iraultzako ikurra da eta UNESCO-k Gizadiaren Ondare izendatu zuen 2006an. Ezagutu
Flysch Uribe Kosta
Itsasoak gogor astintzen ditu gure itsaslabarrak. Bizkaiko kostaldeak denboran mugiezinak diruditen labar eta amildegiak gordetzen ditu, Uribe Kostako Flysch-ean miretsi dezakegun lez. Ezagutu
Butroiko gaztelua
Gatikan, Butroi ibaiko kurbadura batean, izen bereko gaztelua topatuko duzu, 500 zuhaitz espezie baino gehiagoko lorategi-botaniko batean kokatuta. Ezagutu
Gaztelugatxe
Bermeoko uhartea gure lekurik miresgarrienetakoa da: derrigorrezko hitzordua duzu Gaztelugatxen. Itsasoko altueratik 150 metrotara, San Juan Bautistaren omenez egindako baseliza dago. Ezagutu
Urdaibai
Naturaren maitaleek derrigorrezko hitzordua daukate Urdaibain: hare fineko hondartzez, landaretzaz betetako padurez eta era askotariko hegaztiez hornitutako paradisu natural ikaragarria. Ezagutu
Mundakako olatua
Mundakan dugun ezkerreko olatua edozein surflariren ametsa da. Nazioarteko ospea duela, lau metroko altuera eta 400 metroko luzera izan ohi du. Ezagutu
Santa Katalina Itsasargia
Bizkaiko kostaldeak lau itsasargi dauzka: Galeakoa (Getxo), Cabo Billanokoa (Gorliz), Matxitxakokoa (Bermeo) eta Lekeitioko Santa Katalina. Azken hau Euskadin bisitatu daitekeen bakarra da. Ezagutu
Arrantza-herriak
Bizkaiak 150 kilometroko kostaldea dauka eta bere hondartza nahiz itsaslabar zoragarriez gain, Kantauri itsasoko urak eta kresalak bizitza ematen diete gure arrantza-herriei. Ezagutu
Ziortza
Oiz mendi magalean den herri zoragarria dugu Ziortza-Bolibar, baserri enblematikoez josia. Bertako monastegia gune garrantzitsua da Done Jakue Bidean eta Euskadiko Monumentu Nazional izendapena dauka. Ezagutu
Gernika-Lumo
Gernika bakea eta askatasunaren ikurtzat dugu, bere Batzar Etxe eta Gernikako Arbola historikoa bide. Bertako Bakearen Museoan, hiribilduak Gerra Zibilean jasotako bonbardaketaren inguruko historia ezagutu dezakezu. Ezagutu
Durango eta Elorrio
Anbotoko magalean Durango eta Elorrio topatuko dituzu, ondare natural aberatseko herriak, Etxezarreta Jauregia adibide adierazgarrienetarikoa izanik, gaur egun Arte eta Historia museoan bihurtutakoa. Ezagutu
Urkiolako Parke Naturala
Bizkaiko mendi eta sakanen gordintasuna Urkiolako Parke Naturalean topa dezakezu, paisaiaren edertasuna eta mitologia elkarbizi diren tokian. Anboto mendian bizi da Mari jainkosa, gure lurraldearen zaindaria. Ezagutu
Gorbeiako Parke Naturala
Bizkaia eta Araba artean, Euskadiko erreserba natural nagusia dugu Gorbeia mendiarena. Gailurrean, 17 metroko burdinezko gurutzea dago, parkera doan edozein mendizaleren helburu eta sinboloa. Ezagutu
Saldropo hezegunea
Paisaia berdeaz gain, Gorbeia Parke Naturalak aho bete hortz utzi zaitu. Zeanuriko Uguna ur-jausiko indarrak edo Otzarretako pagadia adibide paregabeak dituzu. Ezagutu
Salto Nervion
Bilbo bitan banatzen duen ibaiak 300 metro inguruko jauzia egiten du Arratian, Bilbotik igaro eta Kantauri itsasora heldu baino lehen. Ikuskizun honek milaka bisitari erakartzen ditu urtero. Ezagutu
Meatzaldea
Burdinaren ustiaketak ekonomian eta oro har gure bizimoduan eragin nabaria izan du, industria iraultzaren abiaburu izaki. Bizkaiko burdingintzak Meatzaldeko Trianoko Mendietan topatu zuen lehengai nagusia. Ezagutu
Balmasedako Zubi Zaharra
Balmasedako hiribildua Erdi Aroko ondare oparoaren jagole da. Gaztelako meseta eta Kantauri itsasoaren artean kokatuta, merkataritzarako bide garrantzitsua bilakatu zen. Garai hartako lekuko da bere Zubi Zaharra. Ezagutu
Pozalagua
Enkarterrietako Pozalagua kobazuloan munduko estalaktita eszentrikoen kontzentrazio handiena daukagu, Bizkaiko lur-azpiko altxorra. Koba hauek 1991n zabaldu ziren publikoari eta Bizkaiko leku turistiko interesgarrienetakoa da askorentzat. Ezagutu