Loizaga Dorretxea
Erakusketaren ibilbideak sei pabiloitan zehar automozioaren benetako bitxiez gozatzeko aukera ematen digu, eta auto horien diseinuaren bilakaeraren ikuspegi dinamiko eta iradokitzailea eskaintzen digu.
Rolls-Royceren ondarea osatzen duten 45 unitateak Europako eta Amerikako 30 bat ibilgailu ospetsurekin osatzen dira. Besteak beste, Hispano-Suitza, Isotta Fraschini, Delaunay-Belleville eta Ford bezalako markak Ferrari, lamborghini eta jaguar marketako kotxeekin espazioa partekatzen dute.
Loizaga Dorrea, mendi, baso eta mahastien artean babestuta dagoen paraje otzan eta erakargarri batean altxatzen da. Leku ezinhobea kotxe guzti horiek egoteko.
Kokapena
Datu orokorrak eta/edo berezitasunak
XIII. mendeko gotorlekua da, eta Europako Rolls-Royce bilduma pribaturik handiena ezkutatzen du.
1910 eta 1998 urteen artean egindako Rolls-Royce modelo guztiak ditu.
Loizaga Dorrea igande eta jaiegunetan irekita dago. Taldeentzat, beharrezkoa da deitzea eta aurrez aurretiko erreserba egitea.
Irisgarritasunari buruzko informazioa
A Good Idea
Dorrea Enkarterri-Meatzaldea eskualdean dago, eskualderik zabalena. Hainbat leku, jarduera eta baliabide eskaintzen ditu, eta horiek eskaintza zabala osatzen dute publiko mota guztientzat.
Bertan, adibidez, Balmaseda eta Lanestosako Erdi Aroko hiribilduak bisita daitezke, baita meatze eta industria legatuaren zati bat ere, El Karpin, La Enkartada Fabrika Museoa, el PobaL burdinola, Enkarterrietako museoa. edo Itsaslur Bide Berdea, gaur egun pasealeku atsegin bihurtua, mineral-kargalekuen gune izan zela.
Bazenekien?
Bizkaian, Erdi Aroko dorreak daude oraindik, hala nola, Salazar dorrea eta jauregia, Butroeko gaztelua, Arteagako gaztelua, Muntzaratz Dorrea, Zamudio Dorrea, Villela Dorrea, Martiartu Dorrea edo Madariaga Dorrea, besteak beste.