7. Ibilbidea. Balmaseda eta La Encartada Fabrika-Museoa

Altxor bizi bat, bere gisakoen artean paregabea

Balmasedan, Balmasedako Historiaren Museoa, Aste Santuko Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa eta San Severino eliza bisitatu ahalko dituzue. Hurbil, La Encartada Fabrika-Museoa dago, garai batean txapelak fabrikatzen zituen lantegia museo bihurtuta

Gure gomendioa

  • coche

Ibilbide hau ezin hobea da zeuen kabuz egiteko, Balmaseda harturik erreferentziazko tokitzat.

Horregatik, ibilgailu pribatua hartzea aholkatzen dizuegu, gero paseo txikiak eman ditzazuen oinez, paisaiari eta orain proposatuko dizkizuegun toki interesgarriei begira.

Ibilbideak egun osoa har dezake, baina merezi du inguruan nonbaiten bazkaltzeko geldiunea egitea. Putxeraezagunetan egindako babarrunak dira espezialitatea: Bilbao-La Robra (León) lineako makinistek putxerak deituriko lapikoak erabiltzen zituzten janaria prestatzeko.

Gune interesgarriak

  • La Encartada Fabrika-Museoa

    La Encartada Fabrika-Museoa

    La Encartada Fabrika-Museoa ehun urte baino gehiagoko eraikin batean dago kokatuta, non artilezko gaiak ekoitzi baitzituzten 1892an sortu zutenetik 1992an ...

  • Balmaseda hiribilduan

    Balmaseda hiribilduan

    Ibilbidea Bizkaiko lehenengo hiribilduan hasten da. Han, La Encartada Fabrikajarri zuten martxan: indiano batzuek sortu zuten 1892an.

Good Idea

A Good Idea

Balmasedako putxerak

Tren-gidariek putxerak izeneko lapikoak erabiltzen zituzten jatekoa prestatzeko, ikatza erabiliz, eta, gaur egun, babarrun gozo-gozoak “sakramentuekin” eta sekretuekin prestatzeko erabiltzen dira.

Ospakizun berezietan, kalera ateratzen dituzte ontzi deigarri horiek; halere, halakorik ikusteko aukerarik ez baduzu, lasai, inguruko edozein jatetxetan eskatu ahalko dituzulako babarrun zoragarri horiek

Gida pdf formatuan

Deskargatu Iron River gida osoa.