4 ibilbidea Getxo eta Bertako Etxetzarrak

Bi ibaiertz... bi mundu

Industria-iraultzak, Bilboren eta itsasadarreko nahiz meatzari-eremuko langile-herrien fisionomia aldatzeaz gainera, aberastasun handia ekarri zuen. Ondorioz, burgesiak beste bizileku bat bilatu zuen, boterea ikusgai egiteko toki bat. Hala, XIX. mendearen amaieran, penintsula osoko bizitegi-multzo garrantzitsuenetako bat sortu zen eskuinaldean: Areeta eta Neguri auzoak, Getxon. Han, jauregi ugari eraiki zituzten, lorategi zabalak zituztenak. Burgesia eta langile-klasea: mundu beraren bi aurpegiak.

Gure gomendioa

  • andar
  • metro

Bilbotik bazatoz, hartu metroaren 1. linea, Areetako geralekuraino.

Bizkaia zubiaren oinetara has dezakezu bisita, eta Evaristo Txurrukaren pasealekutik jarraitu, Areetako hondartzaraino; hor, kaien pasealeku polita hartu, eta zoaz Arriluze Markesaren pasealekura, etxetzarrei begiratu bitartean, Begoña lurmuturreko galerietara iritsi arte Hor, geldiunea egin dezakezu Getxoko kirol-portuan, zerbait hartzeko.

Gero, hartu metroa Neguriko geralekuan, edo, Algortako Portu Zaharrera iritsi bazara, igo herrira, Algortako geralekuan hartzeko.

Gune interesgarriak

  • Evaristo txurruka, itsasadarra “otzandu” zuen ingeniaria

    Evaristo txurruka, itsasadarra “otzandu” zuen ingeniaria

    Bilbok, Bizkaiak eta Euskadik oro har sekulako zorra dute Evaristo Txurruka ingeniariarekin. Ingeniari ausart hau Bilboko Portuko Lanen Batzordeko arduradun ...

  • Getxoko etxetzarren paseoa

    Getxoko etxetzarren paseoa

    Etxetzarren paseoa kultura-ondasun izendatu zuten 2001ean, monumentu-multzoaren kategorian, eta Getxoko arkitektura burgesaren eraikinik esanguratsuenetak ...

Good Idea

A Good Idea

Algortako Portu Zaharra

Marinel-herriek berezkoak dituzten egitura eta eraikuntzari jarraikiz, tabernaz, jatetxez eta giro bikainez betetako etxe tradizionalen multzo paregabea eskaintzen du, zoragarria. Iluntzean, ez egin uko pintxo edo txakolin on bati.

Gida pdf formatuan

Deskargatu Iron River gida osoa.