Itsasadarreko gasolinoen historia

Itsasontzi handiei Bilboren erdialderaino nabigatzen uzteak asko zaildu zuen itsasadarraren bi ertzen artean ibiltzea, eta zubi konplexuak eraikita bakarrik konpondu zen egoera, zati batean.
Muga hori deuseztatze aldera, arraunontziak XV. mendetik ibili izan dira Nerbioi-Ibaizabal itsasadarrean pertsonak ertz batetik bestera eramaten.

Historia apur bat

  • Mende askoan, itsasadarra izan da Bilbo Handiko ekonomiaren motorra. Itsasontzi handiei Bilboren erdialderaino nabigatzen uzteak asko zailtzen zuen itsasadarraren bi ertzen artean ibiltzea, eta zubi konplexuak eraikita bakarrik konpondu zen egoera, zati batean. Muga hori deuseztatze aldera, txalupa txikiak agertu ziren ubidearen bi ertzetan; lehenik, arraunekin ibiltzen ziren, baina, gero, XX. mendearen hasieratik aurrera, motorra zuten, eta horregatik esaten zieten gasolino.

  • Hala, arraunontziak XV. mendetik ibili izan dira Nerbioi-Ibaizabal itsasadarrean pertsonak ertz batetik bestera eramaten. Garai hartan, baita gerora ere, zerbitzua enkante publikora ateratzen zuten, eta udal-ordenantzen bidez arautzen. Besteak beste, ezin zitekeen ordu erdi baino gehiago igaro zerbitzuen artean, eta, gainera, ontzi-gidariek edukatuak eta atseginak izan behar zuten bidaiariekin.

  • XIX. mendearen erdialdean, familia mordo bat iritsi zirenez industria ahaltsuak erakarrita, ibaiertzeko herriek tamaina bikoiztu zuten, eta, beraz, garraio-azpiegituren premiak eta eskaria areagotu ziren. Orduan, zubiak, tren- eta tranbia-lineak, errepideak eta abar eraiki bitartean, txalupek funtsezko eginkizuna bete zuten langileak fabriketara eramateko orduan.

  • Partikularren ontziak ziren; hasieran, edukiera txikia zuten, eta arraunekin ibiltzen ziren. Gainera, esaten dutenez, norbait txalupa ertz batetik bestera arraunean eramateko prest agertzen bazen, ez zuen txartela ordaindu behar. Gero, arraunen ordez motorrak jarri zirenean, txalupei gasolino deitzen hasi zitzaien.

  • Alabaina, azpiegitura modernoak eraikitzearen, autoa oro har erabiltzearen eta industria gainbeheran egotearen ondorioz, txalupen (gasolinoen) trafikoa izugarri murriztu zen. 70eko hamarkadan, hamar bat txalupak gurutzatu ohi zuten itsasadarra aldizka; gaur, berriz, bi linea erregular bakarrik daude jardunean: Urban-Barakaldo Erandiorekin lotzen duena eta Portugalete Areeta auzo getxoztarrarekin komunikatzen duena.