Baralkaldoko langile ibilbidearen historia

Iraganeko hondarrek toki ezin hobea egiten dute Barakaldo, Bizkaiko industrializazioaren historia interpretatzeko.
Iragan industrial horren aztarna atzematen da garai bateko sinbolo bilakatu diren eraikin eta txoko ugaritan.

Historia apur bat

  • Iraganeko hondarrek toki ezin hobea egiten dute Barakaldo, Bizkaiko industrializazioaren historia interpretatzeko. Iragan industrial horren aztarna atzematen da garai bateko sinbolo bilakatu diren eraikin eta txoko ugaritan.

  • Industria-ondare aberatsa du Barakaldok, eta, beste toki interesgarri batzuekin batera, “Burdinaren aztarnen atzetik” ibilbide interpretatuaren bidez ezagut daiteke. Hiriko ibilbide industrial horrek bi bide tematiko biltzen ditu, aldi berean: lehenengoak hiriaren hirigintza- eta arkitektura-garapenarekin dauka zerikusia; bigarrenak, berriz, ekonomia- eta industria-garapenarekin.

  • Besteak beste, honako hauek aipa ditzakegu: Munoa finka eta jauregia, Ricardo Bastida arkitektoaren 1916ko lana (monumentu-multzo izendatu zuten), langileentzako etxebizitzak, hiltegi zaharra, itsasadarreko mea-zamalekuak, Lutxanako eta Desertu-Barakaldoko tren-geltokiak, Ilgner eraikina eta Orkonera-Lutxanako industria-ondare higigarriaren gordailua. Oroitzapenezko pasiera bat Barakaldoko historia industrialean zehar: bazter txundigarri ugari aurkituko ditugu, eta, seinaleztatuta eta interpretatuta dauden 20 puntuen bidez, Euskadiren industria-garapenean hain garrantzitsua izan zen industria-hiri hura ezagutuko dugu.