La Ceres irin-fabrikaren historia

Hormigoizko egiturarekin eraikitako lehen eraikina Estatu osoan.

Historia apur bat

  • Irin-negozio honen jatorria 1871n badago ere, gaur egungo eraikina 1899an sortu zen, Ugalde familiaren enpresa-bultzadaren ondorioz, garai hartan aitzindaria, modernoa eta berritzailea zen eraikuntza-teknika batekin: hormigoi armatuarekin, alegia. Material berriak aukera eman zuen suteen aurrean hain zaurgarri ez agertzeko, eta, aldi berean, ehotze-makineriarako eremu malguak sortu ziren.

  • La Ceres, bada, hormigoi armatuarekin eraikitako lehenengo eraikina izan zen Espainiar Estatuan, eta Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen 1998an.

  • Federico Ugalde arkitektoak Hennebique sistema hautatu zuen. Hennebique enpresa frantses bat zen, eta, urte gutxi batzuk lehenago, beste irin-fabrika bat berreraikitzeaz arduratu zen Portugalen. Eraikinak, sortu eta gutxira, ekoizpen-funtzioa utzi zuen: lehenik, biltegiak hartu zituen bere baitan, eta, gero, hainbat tailer eta negozioren artean zatitu zen. Horren ondorioz, zenbait eraldaketa egin zizkioten; adibidez, solairu bat gaineratu zioten, eta jatorrizko estalki makurra kendu.

  • Monumentu izendatu eta gero, bizitegi-erabilerarako birgaitu zuten, eta, neurri handi batean, jatorrizko itxura berreskuratu zuen, mantsarda-gisako teilatuarekin, Federico Ugaldek 1899an proiektatutakoaren antzera.