Irudiak

Ibilbidea - Getxoko Flysch-a

Itzuli Flyschra

Deskribapena

"Getxo flysch" izeneko ibilbidea Aixerrotako errotaren parean hasten da. Hura hasi eta metro gutxira, egokitutako komunak edukiko ditugu Aixerrotako errotaren aurreko aparkaleku batean. Ibilbidea Abra izeneko bokaleari begira hasten da, oztopo barik, zabal-zabal eta espaloi beheratuetatik erraz heltzeko moduan. Bertako informazio-panelak ez daude egokituta.

Ibilbideak laua izateari utzi eta malda txikiko goranzko aldapa luzea hartuko du. Ibilbidearen interes historiko eta kulturaleko gunea den Galeako Gotorlekuaren aurretik eta ondoren atsedenlekuak daude. Hura atzean utzita, itsasoari begira dagoen atsedenleku baten ostean beherantz abiatzen da, eskertzeko moduko makurdura txikiko tarte batean zehar. Itsasoari begira dagoen beste atsedenleku zabal batera heldutakoan, egokitu bako informazio-panelak, iturria eta jarlekuak izango ditugu. Gune horretatik gure abiapuntua den Aixerrotako errotaraino kilometro bi daude.

Gure ezkerrean itsasoa izango dugu ikusgai eta aurretik daukagun bideko zoru-mota aldatuko da. Apur bat aurrerago, goranzko aldapa labur baina nabarmena edukiko dugu. Ibilbidean zehar, egokitu bako informazio-panel interesgarriak topatuko ditugu. Tartekako harrizko jarlekuek atseginago egingo dute gure ibilbidea, bisitariari atsedena eskainita.

Getxo Flysch izeneko ibilbideak, ia 5 kilometrotan zehar, Bizkaiko kostaldearen ikuspegiak eskaintzen dizkigu, goranzko eta beheranzko aldapekin, egokitutako zoruan. Aizkorriko hondartzara eramaten duen beheranzko aldapa (egokitu bako sarbidearekin) atzean utziko dugu.

Ibilbidearen amaiera Aizkorriko hondartzaren aparkalekutik 25 bat metrora izango dugu, Getxo flysch ibilbidearen amaiera. Ez dauka egokitutako komunik. Aparkalekutik berrehun metrora, ibilbidearen amaieratik, autobus-geralekua ikusiko dugu (egokitu barik).

Azpimarratzekoak

  • Aixerrotako Errota.
  • Galeako Gotorlekua.
  • Landaredian eta faunan aberatsa (Itsasoko hegaztiak eta Kostaldeko txilardiak).
  • Flysch-a.

Nola iritsi

  • Autoz: BI-637 "Avanzada" errepidea. N-637 eta BI-637 errepideak hartu Errotatxu industrialderantz. BI-637 errepidetik Getxo/Berango irteera hartu. Segi aurrera ibilbide honetan: Errotatxu industrialdea; Tomas Ormaza Estrata; Gabriel Ramos Uranga kalea; Santa Marinako Haitzak kalea; eta Faro Errepidea Galea Errepiderantz.
  • Metroz: "Bidezabal" metro-geltokia. Oinez bi kilometrora Galea pasealekuraino helduko da.
  • Autobusez (Bizkaibus) lineak:
    • A3411: Bilbao – Getxo.
    • A3414: Bilbao – Getxo (Artxandako tuneletatik).

Ibilbidea

Aixerrotako aparkalekutik Azkorriko hondartzako aparkalekura

Mugikortasun urriko pertsonentzat (MUP) egokia

Getxo Flych ibilbidea, 4 kilometro eta erdi baino gehiagoko distantziarekin (joanekoa) eta sarbide erraza duena, oso aukera baliagarria da bertan zenbait aldaketa egiteko eta ibilbide egokitu batean eraldatu ahal izateko. Zoru egokia du hura osatzen duen bidean, irristagaitza eta arrapalarik gabe. Itsasoko bistak ibilbidearen% 90 baino gehiagotan, baranda ia ibilbide osoan, begiratoki desberdinak, atsedenlekuak, horietako batean iturria eta zerbitzu publikoak egokituta hasierako puntutik metro batzuetara dagoen aparkalekuan. Azken puntuak, Azkorri hondartzako aparkalekuak, ez ditu zerbitzu publiko egokituak, baina autobus geltokia dago 100 metrora (egokitu gabea).

Ezaugarriak eta zerbitzuak

  • Zatiaren distantzia
    4,67 km
    Zoladura
    Hormigoi
    Oztopoak
    • Atal ilunetan euria egonez gero putzuak aurkitzeko aukera dago. Neguan izozteko arriskua.
  • Badago harrera ekipamendua zati horretan?
    Ez

    Kanpoaldea: Aparkalekuak eta ekipamendurako sarbidea

    Sarbideetako aldapak egokiak dira mugikortasun urriko pertsonentzat?
    Ez
    Eskudel eta/edo eskubandak daude?
    Ez

    Barrualdea: Ezaugarri orokorrak

    Sarbideetako aldapak egokiak dira mugikortasun urriko pertsonentzat?
    Ez

    Arreta pertsonalerako gunea

    Irisgarritasunean trebatutako langilerik dago ekipamendu barruan?
    Ez

    Atseden hartzeko eremua

    Harrerako ekipamenduan atseden hartzeko eremurik al dago?
    Ez

    Denda

    Harrerako ekipamenduan ba al dago denda bat edo gehiago?
    Ez

    Haurrentzako gunea

    Harrerako ekipamenduan haurrentzako gunerik dago?
    Ez

    Azalpenetarako aretoa

    Harrerako ekipamenduan azalpenetarako aretorik al dago?
    Ez
  • Zatian bidexkarik dago?
    Bai

    Sarbidea

    Gauez argiztatuta dago?
    Bai
    Laguntzarik gabe, laguntza pertsonalarekin edo laguntza teknikoarekin iragaitea ahalbidetzen duen aldapa?
    Bai, besteren laguntzarekin
    Desgaitasuna duten pertsonak eramaten dituzten ibilgailuei erreserbatutako aparkalekuak, indarreko araudiaren arabera. Leku guztien % 5 gutxienez
    Bai
    Aparkalekua, halakorik bada, seinaleztatuta Nazioarteko Irisgarritasun Ikurra lurzoruan jarrita eta/edo seinale bertikal batean.
    Bai
    Interpretaziorako taula, braillez, soinuzko euskarriarekin, euskarri grafikoarekin, piktogramekin eta abarrekin.
    Ez
    Informazio kartela bidexkaren hasieran, luzera, ibilbidea, zailtasuna, iraupena eta aldapak adierazita, zatien arabera
    Ez
    Bidearen hasierako seinalea, 195 zm-tik beherako altuera batean
    Ez

    Ibilbidea

    Hasierako seinale bertikalak
    Ez
    Lurzoru oholduna izanez gero, haien arteko tartea 1 zm-tik beherakoa izango da, eta gune jakinetan gehienez 90 zm-ko estuguneak izango ditu.
    Bai
    Norabide trenkada eta/edo zoladura podotaktila, alderdi garrantzitsu baten batez ohartarazteko
    Ez
    Tranpalak izatea, 150 zm-ko zabalerakoak gutxienez, bi aulki gurpildunen gurutzaketa errazteko
    Bai
    Oinezko ibilbideen bidezko desnibelak
    Ez
    Zuhaitzetako adarrak ez dira ibilbidean sartzen 2,20 m-ko altueratik behera
    Bai
    50 zm-tik gorako desnibelak dituzten arrapalak, zubiak eta pasabideak, 90 zm-ko barandak, eskudelak bi altueratan dituztenak: 65-75 zm eta 95-105 zm
    Ez
    Ibilbidearen luzeraren eta hura zeharkatzeko behar den denboraren dimentsioak
    5 km joanekoa bakarrik Iraupena: ordu eta erdi

    Zikloturistentzako bidea

    Zati horretan zikloturistentzako biderik dago?
    Bai
    Gauez argiztatuta dago?
    Bai
    Hormigoizko zoladura trinkotua eta taula
    Bai Hormigoia
    150 zm-ko zabalera, norabide bakarreko erraietan, eta 220 zm, bi norabidekoetan
    Ez
    200 zm-ko altuera oztoporik gabe
    Bai
    Gehieneko abiadura eta bidegurutze arriskuetarako seinale egokiak
    Ez

    Begiratokia eta Behatokia

    Begiratokia edo behatokia daude zati horretan?
    Bai
    Lotura irisgarria aparkalekutik, halakorik balego, ekipamenduraino, indarreko araudiaren araberakoa. Oztoporik gabeko azalera, gutxienez 90 zm-ko zabalera, oztoporik gabeko 220 zm-ko altuera eta gurpil-aulkian zirkulatzeko aukera ematen duen lurzoru trinkoa dituena
    Ez
    Desgaitasuna duten pertsonak eramaten dituzten ibilgailuei erreserbatutako aparkalekuak, indarreko araudiaren arabera. Leku guztien % 5 gutxienez
    Bai
    Aparkalekua, halakorik bada, seinaleztatuta Nazioarteko Irisgarritasun Ikurra lurzoruan jarrita eta/edo seinale bertikal batean.
    Bai
    Badago IKTrik hainbat hizkuntzatan inguruaren eta zerbitzuen berri emateko?
    Ez
    Badago baliabiderik desgaitasun kognitiboa duten pertsonen ulermena errazteko?
    Ez
    Badago baliabiderik entzumen desgaitasun duten pertsonen ulermena errazteko?
    Ez
    Ibilbidearen luzeraren eta hura zeharkatzeko behar den denboraren dimentsioak
    5km Ordu eta erdi
  • Naturaren ikasgela

    Naturaren ikasgelaren bat dago zati horretan?
    Ez
  • Jolas eremurik dago zati horretan?
    Bai

    Sarbidea

    Argiztapena egokia da?
    Bai
    Lotura irisgarria aparkalekutik, halakorik balego, ekipamenduraino, indarreko araudiaren araberakoa. Oztoporik gabeko azalera, gutxienez 90 zm-ko zabalera, oztoporik gabeko 220 zm-ko altuera eta gurpil-aulkian zirkulatzeko aukera ematen duen lurzoru trinkoa dituena
    Ez
    Desgaitasuna duten pertsonak eramaten dituzten ibilgailuei erreserbatutako aparkalekuak, indarreko araudiaren arabera. Leku guztien % 5 gutxienez
    Bai
    Laguntzarik gabe, laguntza pertsonalarekin edo laguntza teknikoarekin iragaitea ahalbidetzen duen aldapa?
    No
    Aparkalekua, halakorik bada, seinaleztatuta Nazioarteko Irisgarritasun Ikurra lurzoruan jarrita eta/edo seinale bertikal batean.
    Bai

    Kanpoaldea

    Mahaien eta eserlekuen % 10 irisgarriak dira?
    Bai
    Baldin balego, gutxienez sarbide irisgarri bat egotea
    Ez
  • Hondartzarik dago zati horretan?
    Bai

    Hondartzako aparkalekua

    Kartelak informazio monolito orokorrarekin, hondartza eremu irisgarrirako sarreran
    Ez
    Desgaituentzat erreserbatutako aparkalekuak
    Bai
    Pasabideak eta sartzeko arrapalak lotuta daude
    Ez

    Hondartzari buruzko informazioa

    Ia itsasertzera iristen diren pasabideak
    Ez
    Komun ontzi, aldagela, dutxa eta oinak garbitzeko gune egokituak
    Ez
    Desgaitasuna duten pertsonentzako gunea duten itzalkinak
    Ez
    Aulki eta makulu anfibioak
    Ez
    Kirol egokituak egiteko aukera
    Ez
    NOVAF makina (egokitutako ibilgailu mota bat) dago
    Ez
    Bainatzen laguntzeko langileak
    Ez
    Ikusizko eta soinuzko gailuak, zentzumen desgaitasunak dituzten pertsonentzat
    Ez
    Buiak eta sareak?
    Bai
    Identifikatzeko eskumuturrekoak?
    Ez