Guggenheim Museoa


Guggenheim Museoa Bizkaiko hiriburu den Bilboko ikurrik nagusiena da. Arte garaikideko museoa da, Frank O. Gehry arkitekto kanadarrak diseinatu zuen eta aurreko mendeko kultur proiekturik handienetako bat da, mundu osoko museo ospetsuenetako bat bihurtu da. Esan daiteke museoa inflexio puntu izan zela hiri osoan, izan ere, ireki zenetik milaka turista hartzen ditu urtean zehar.

Kokapena

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • Eraikuntza: 1992 eta 1997 bitartean/ Inaugurazioa: 1997
  • Arkitektoa: Frank Gehry
  • Azalera osoa: 24.000 m2 (9.000 m2: erakusketak egiteko espazioa)
  • Egituran erabilitako materialak: Kareharria, beira eta, gutxi gorabehera, 33.000 titaniozko xafla.
  • Obrak barruan zein kanpoan

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

Bilbon beste erreferente arkitektoniko handi batzuk daude, hirian zehar banatuta. Guggenheim museotik metro gutxi batzuetara, Abandoibarra etorbidean bertan, itsasadarreko ertzak zeharkatuz, Santiago Calatravaren lana aurkituko duzu: Zubi Zuri zubia. Bilbo berriaren beste ikurretako bat Azkuna Zentroa da. Zentro multikultural balioaniztuna da eta nahitaez bisitatu behar dira haren ataria eta konfigurazio berezia. Hiriaren esentzia Alde Zaharrean dago. Bertan daude zazpi kaleak, Plaza Barria eta Erriberako merkatua, bai eta Done Jakue katedrala eta milaka pintxo dastatzeko tabernak ere.

Ezin dezakegu alde batera utzi hiriak urte osoan zehar duen eskaintza kulturala eta aisialdirako eskaintza: beste museo batzuk, antzerkiak, opera, musika festibalak, hala nola Bilbao BBK Live, Bilbao Blues Festival eta Bilbao Music Legends Fest, BIME eta arte eszenikoenaz gain, baita erakusketa artistikoak eta dendak ere, besteak beste. Eskaintza gastronomikoaz (pintxoz betetako barrak, jatetxeak…) eta Athletic Club futbol taldearekiko zaletasunaz ere ezin gara ahaztu, ezta bere katedralaz ere: San Mames estadioa. Erraza da hirian eta bere kulturan murgiltzea urteko edozein unetan, Bilbao Basque Fest euskal kulturaren hitzordu nagusia da, adin eta gustu guztietarako 200 jarduera inguru antolatzen dira eta abuztuaren amaieran Aste Nagusia ospatzen da, hiriko jai nagusiak.

Hiria oinez edo bizikletan ezagutu dezakezu edo, nahiago baduzu, garraio publikoko sare itzela erabili dezakezu mugitzeko. Hiria itsasadarretik itsasontzian ikusteko aukera dago ere eta, horrela, Bilbo beste ikuspegi batetik ezagutu ahal izango duzu.

Bazenekien?

Guggenheim Museoaren barruan Michelin izarra duen Nerua jatetxea dagoela? Edota, handik gertu, Arte Ederren Museoarekin topo egin dezakezula eta, beste askoren artean, El Greco, Zurbaran, Chillida, Sorolla edo Francisco de Goyaren lanak biltzen dituen pinakotekarik garrantzitsuenetako bat dela?

Informazio gehiago