Flysch


Flyschak harkaitz formazioak dira eta harri gogorren geruzak material bigunagoko beste geruza batzuekin tartekatzen dituzte, hala nola buztinarekin. Urteak igaro ahala, interes geologiko handiko guneak eratzen dituzte eta geruzen bidez, duela milioika urte sortutako fase geologiko desberdinak interpreta ditzakete geologoek. Bizkaiko flyscha Uribe eta Getxo eskualdean kokatua dago eta aparteko paisaia edertasuna du, interes geologikoko hamasei txokoak ezagutzeko ibilbide bikaina izateaz gain.

Kokapena

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • Flysch hitza alemanetik dator eta jario edo irrist egitea esan nahi du.
  • Gorondatxen (Getxo) dago mundu mailan emandako urrezko iltzeetako bat, interes geologiko handiko lekua delako.
  • Barrikako Muriola hondartza agertoki izan zen Game of Thrones telesailean.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

Getxoko udalerria eta Armintzako arrantza auzoa lotzen dituen itsaslabarretako ibilbide ezaguna paregabea da itsasertzeko zati hori ezagutzeko. Bertan, beste jarduera askoren artean, Algortako Portu Zaharra bisitatu eta gosegarri bat jateko aukera dago, surferako ezin hobeak diren Sopelako hondartzez gozatzeko edo Plentziako hirigune historikoan paseatzeko. https://www.flyschbizkaia.eus/es/rutas/rutas-wikiloc
Gainera, beste ibilbide asko daude inguruan eta horietan gazteluak, dorreak, txakolin mahastiak edo landa gune bitxiak ezagutu daitezke.

Bazenekien?

Itsasertz berezia osatzen duten kalak, hondartzak, itsaslabarrak eta talaiak egoteaz gain, Bizkaiko kostaldea egokia al da uretako jarduerak egiteko (surfa eta beste modalitate batzuk, esaterako, piraguismoa, kayak edo bela?

Informazio gehiago