Etxe Handien Pasealekua


Etxe Handien Ibilbidea, Areetako eta Arriluzeko Kaietan zehar dagoen ibilbidea da. Ibilbideak, Getxoko urrezko sasoira eramango zaitu. Bertan, 29 interpretazio-panel aurkituko dituzu, garai horretako arkitektura-estiloen azalpenekin. Getxoko arkitekturan dauden jauregi esanguratsuenak aurkituko dituzu. Areetako auzoaren garairik oparoenean eraiki ziren, hau da, XIX mendearen azkenetik XX mendearen hasiera artean.

Kokapena

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • Getxoko etxe handiak ezin dira bisitatu etxebizitza pribatuak izateagatik.
  • XIX. mende bukaerako eta XX mende hasierako Bizkaitar arkitekto bikain gehienek lanen bat edo beste dute Getxon.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

Algortako Portu Zaharra bisitatu. Lehengo marinelen bizileku ziren antzinako eraikinak ikusiko dituzu tabernen artean. tabernetan, Bizkaiko kostaldeko paisaia paregabea ikusten ari zarela, pintxoak dastatzeko aukera izango duzu.

Bazenekien?

Punta Begoña galeriak Etxe Handien paselekuaren amaieran kokatuta daude. Bizkaiko eta Euskal Herriko XX. mende-hasierako eraikin garrantzitsuenetako bat dira, bai erabileragatik, kokapen bereziagatik baita horietan erabilitako teknologia abangoardistagatik ere.Gaur egun bisitagarriak dira eta mota askotako jarduerak egiten dira.

Informazio gehiago