2. Ibilbidea: portutik portura, Bilbo Handian barrena

Ibilbide honetan, Bilbo Handiko leku liluragarri eta interesgarrienetako batzuk esploratzeko aukera izango duzu, eta inguruko historia aberatsa eta kultura bakarra ezagutuko dituzu.

Gure ibilbidea Getxoko udalerri zoragarrian hasten da, kostaldeko eta hondartzetako paisaia ikaragarriengatik ezaguna hain zuzen ere, baita XIX. mendean aristokrazia eta burgesiako uda-leku izateko eraiki ziren txalet eta jauregi bikainengatik ere. Baina Getxoko historia Erdi Arokoa da, eta urte askoan arrantza, artzaintza eta nekazaritza izan ziren inguruko jarduera ekonomiko nagusiak. Eta bai, txakolina eta mahatsondoak Getxoko baserrietan ere landu ziren. Eta horren ebidentziak daude, XVI. mendeaz geroztik behintzat. Bilboko portuko arrantza eta merkataritza jarduerak ere eragina izan zuen Bilbo Handian, biztanleriaren hazkundearekin eta ekonomiaren loraldiarekin, baina baita mahatsondoaren laborantzan ere.

Ibilbidearen mapa

2. Ibilbidea: portutik portura, Bilbo Handian barrena

Ibilbide honetan, Bilbo Handiko leku liluragarri eta interesgarrienetako batzuk esploratzeko aukera izango duzu, eta inguruko historia aberatsa eta kultura bakarra ezagutuko dituzu.

Informazio gehiago

Ibilbidea etapaz etapa

  • Etapa 1 Getxoko Kirol Portua

    Eguna Getxoko Kirol Portuan hasiko da, kostaldetik belaontziz egindako bidaiatxo batekin. Hautatutako ibilbidearen arabera, aukera emango dizu udalerri honek Abrako eta Bilboko itsasadarrerako, Portu Zaharrerako edo Galea lurmuturreko itsaslabar ikusgarrietarako dituen bista zoragarriez gozatzeko. Ibilbidean, txakolina dastatzeko aukera izango duzu itsasontzian. Talde pribatuentzako ibilbidea eskaintzen duten hainbat enpresa daude, baita irteera erregularrak dituzten itsasontziak ere. Informazio gehiago: Getxo Kostaren jarduerak

    ​​​​

    Bitxikeria: Bazenekien itsasoa funtsezkoa dela Bizkaiko kostaldean txakolina egiteko? Itsasoak eragin nabarmena du txakolinean, eta izaera fresko eta freskagarrian ikus dezakegu. Gainera, tenperatura epelagoak izaten laguntzen du, mahastien hazkunderako ezin hobea.

  • Etapa 2 Ereaga Hondartza- Algortako portu zaharra

    Ontziko esperientziaren ondoren, eta berriz ere lehorrean, Ereagako hondartzan barrena ibiliko gara Getxoko Portu Zaharrera iristeko. Portu pintoresko honek bere antzinako xarmari eusten dio oraindik, eta arrantzale-herri txikiaren izaera badu oraindino.

    Tokiko gastronomiaz gozatzeko eta jateko aprobetxatzea proposatzen dizugu bertan, txakolin fresko batekin batera. Taberna asko daude itsasora begira, portuaren inguruan pintxo edo jatetxe ugari probatu ahal izateko, baldin eta zerbait betegarriagoa nahiago baduzu.

  • Etapa 3 Hiribildu Handien Pasealekua

    Janariaz gozatu ondoren, pasealeku atsegin bat gomendatzen dizugu, beti itsasoa eskuinean duzula, Hiribildu Handien Pasealekutik. Bertan, XIX. eta XX. mendeetan itsasoaren parean eraikitako jauregitxo handiak miretsi ahal izango dituzu, Getxoko urrezko urteetara eramango zaituztenak. Autogidatutako ibilbidea dago, interpretazio-panelekin; oso atsegina da eta informazioa aurkituko duzu.

  • Etapa 4 Bizkaia Zubia

    Pasealekuan 3 km egin ondoren, Bizkaiko Zubi Esekira iritsiko zara. Zubi hori munduko transbordadore-zubi zaharrenetako bat da, itsasadarraren bi ertzak lotzen dituena. 1893an inauguratu zuten munduko lehen zubi transbordadorea, eta itsasadarraren bi ertzak lotu zituen, garaiko gizartearentzat eta inguruaren garapenerako ikaragarria. UNESCOren Gizadiaren Ondarea da, inguru horretan gertatu zen industria-iraultzaren erakusgarri.

    Zubia gurutzatzera gonbidatzen zaitugu, dela ontzitxo esekian, dela goiko pasabidea erabiliz, bertara igogailu baten bidez sartzen baita. Ingurunearen ikuspegi ikusgarriak izango dituzu.

  • Etapa 5 Portugalete

    Zubiaren beste aldean, Portugaleteko herri historiko eta noblea ikusiko duzu, "hiribildu jarrilleroa" izenekoa, udalerrian XV. eta XVIII. mendeen artean ekoitzitako txakolina zerbitzatzeko erabiltzen diren buztinezko pitxer txikiengatik.

    Portugaleteren datu bitxia da XV. mendean zegoen ordenantza, ardoa kanpotik ekartzea debekatzen zuena, harik eta bertako txakolina amaitu arte. Oso herri garrantzitsua izan zen txakolina ekoizteko.

    Portugalete ere arrantza-jardueragatik eta itsas merkataritzagatik nabarmendu zen. Eta XIX. mendean burgesiaren eta errege-erreginen udalekua ere izan zen. Zubi esekiaren ondoko eraikinetan ikus dezakegu edertasun hori, gure pasealekua Burdinazko Kairantz jarraitzen badugu. XIX. mendeko ingeniaritza-lan handietako bat da. Ez utzi ikusi barik mareen maila erregistratzeko erabiltzen den mareometroa.

  • Etapa 6 Santurtzi

    Oinez jarraitu nahi baduzu, kaiko pasealekua jarrai dezakezu, eta 15-20 minuturen buruan Santurtzira iritsiko zara. Iraganean txakolina egiteko funtsezko beste udalerri bat izan zen.

    Las Viñas auzoa garai hartako legatuetako bat da. Hala ere, XX. mendean udalerria zabaldu zenean, mahastiak desagertu egin ziren.

    Arrantza-portura hurbiltzea gomendatzen dizugu. Bertan, Santurtziko itsas historiaren eta Abrako Badiaren parte hartu ahal izango duzu, espazio horrek bizi izan duen jarduera eta merkataritza garrantzitsua gogoratzeko (txakolina barne).

    Ibilaldi luzearen ondoren, indarrak hartu beharra dago, Santurtziko sardina erreak dastatuta, kopa bat txakolinarekin batera.

    Ez ahaztu sardina-saltzailearen estatuarekin argazkia ateratzea!

    Bitxikeria: Agian harrituko zaitu datu horrek. 1860ko hamarkadan, Santurtzi izan zen Bizkaiko txakolin-ekoizle handiena.

Aukerak

Inguru horretan egun gehiago igarotzen badituzu, Getxon hainbat jarduera egin ditzakezu: https://www.getxo.eus/es/turismo/que-hacer

Naturarekin kontaktu handiagoa duen pasealeku bat gehiago nahi baduzu, Itsaslabarren Ibilbidea proposatzen dizugu, Abrako badiako bista panoramiko onenak eskaintzen dituena eta Getxoko zenbait gune interesgarri zeharkatzen dituena:

https://www.getxo.eus/es/turismo/que-ver/ruta-acantilados

Google Maps

Google Mapsen ikusi Google Mapsen ikusi