8. Ibilbidea: Itsaslabarrak, mahastiak eta surf hondartzak

Ibilbide horrekin, paisaia harrigarriak, hondartza birjinak eta formazio geologiko liluragarriak ezagutuko dituzu.

Juego de Tronos tele-saileko agertoki batzuk ikusiko dituzu, hala nola Barrikako Muriola hondartza edo Gaztelugatxeko Doniene. Eta txakolinarekin lotura handia duen lurra aurkituko duzu. Lehenago, lur horietan mahasti sail handiak zeuden, kostalde osoan zehar, eta Uribe eskualdea, Urdaibaikoarekin batera, txakolin-gune garrantzitsu bihurtu zen. Kostaldeko ardoen izaera haizeak eta itsas brisak mahastietan duten eraginak moldatzen du. Mahatsei eta etorkizuneko ardoei oso ezaugarri bereziak emanez, hala nola freskotasuna eta arintasuna.

Ibilbidearen mapa

Ibilbidea etapaz etapa

  • Etapa 1 Gaztelugatxeko Doniene

    Hasi kostaldeko ibilbide hau Gaztelugatxeko Donienetik.

    Toki enblematiko eta liluragarri horretaz gozatzeko hainbat begiratoki daude.

    Sasoian bazaude eta ibilbidea laster hasi baduzu, 241 mailak igo ditzakezu harkaitz-irlatxo honen gailurrean dagoen ermitaraino, eta liluratu bista ikaragarriekin.

    Gomendatzen dizugu bisita aldez aurretik planifikatzea eta goiz joatea goizean, jende gutxiago dagoen egunetan edo sasoirik jendetsuenetatik kanpo, xarmaz eta lasaitasunaz erabat gozatzeko.

    Sartu ahal izateko, ezinbestekoa da doako txartel bat izatea. Informazio gehiago:

    https://www.visitbiscay.eus/es/-/san-juan-de-gaztelugatxe-castillo-de-roca-sobre-el-mar

    Gaztelugatxeko Doniene leku magikoa da, eta Juego de Tronos tele-sailerako tokia ere izan da; bertan, Rocadragón gaztelua dago.

    Irisgarritasunari buruzko informazioa: San Juan de Gaztelugatxe

  • Etapa 2 Txakolin Museoa-Txakolingunea

    Bidaiak aurrera egiten du Bakion, txakolinaren mundu liluragarriari buruz gehiago jakiteko, ardoaren edozein maitalerentzako derrigorrezko bisita baita: Bizkaiko Txakolin Museoa-Txakolingunea. Txakolinaren jatorria, ezaugarriak eta sekretuak ezagutu ahal izango dituzu ikus-entzunezkoen eta elementu interaktiboen bidez, modu entretenigarri eta oso hezigarrian ikasita.

    Gainera, museoak eskaintzen dituen bisita-aukera ezberdinetan, Bizkaiko txakolin ezberdinak dastatzeko aukera izango duzu, euskal pintxo tipiko birekin batera: gilda eta Idiazabal gazta. Museoak denda txiki bat ere badu, Bizkaiko eskualde guztietako txakolinak erosteko.

    Informazio gehiago: https://www.bizkaikoa.bizkaia.eus/Txakolingunea

    Irisgarritasunari buruzko informazioa: Txakolingunea

  • Etapa 3 Txakolindegira bisita (hainbat aukera)

    Bakion bisitatu enoturismoko esperientziak eskaintzen dituzten upategietakoren bat.

    Txakolin tradizioari buruz ikasi eta mahastien paisaia politez gozatzeaz gain, itsasoari begira egiten diren txakolinak dastatu ahal izango dituzu. Eta agian harritu egingo zinateke txakolin beltza ere badagoela ikustean.

    Doniene Gorrondona edo Zabalaupategien artean aukera dezakezu.

    Doniene Gorrondonan, oso mahasti berezietan ibili ahal izango duzu, itsasora eta barruko haranetara begira. Upeltegia antzinako baserri batean dago, eta dastatze eta hainbat bisita mota ditu.

    Informazio gehiago: https://www.donienegorrondona.com

    Zabala familia-upategi moderno eta eraiki berria da. Paisaia ederrean dago, muinoen artean eta mahastiz inguratuta. Horietako batzuk 100 urtetik gorakoak dira. Euren ardoak dastatzeko aukera eskaintzen dute.

    Informazio gehiago: https://www.zabalatxakolina.com /

  • Etapa 4 Bakio - Bazkaria

    Upategia bisitatu ondoren, Bakion bazkari goxoarekin indarrak hartzeko garaia da.

    Kostaldeko herri honek jatetxe ugari eskaintzen dizkizu, euskal gastronomiako plater tradizionalak dastatzeko, hala nola arrain freskoak eta itsaskiak, txakolinarekin ezin hobeto uztartzen direnak.

  • Etapa 5 Bakio - Hondartza

    Bakio, txakolinagatik ezaguna izateaz gain, oso leku turistiko garrantzitsua da hondartzari esker.

    Hortaz, Bakioko bisita amaitzeko, paseo atsegina gomendatzen dizugu hondartza ikusgarrian zehar, Bizkaiko luzeenean.

    Paseoan zehar txakolinari buruzko erreferentziak ere aurkituko dituzu, Nestor Basterretxearen txakolinaren monumentuan.

    Irisgarritasunari buruzko informazioa: Bakioko Hondartza

  • Etapa 6 Touring Sopela, Barrika y Armintza

    Eguna amaitzeko, esploratu Bizkaiko kostaldea Touring-ibilbide batean, eta murgildu zaitez hondartza eta itsaslabar ikusgarrietan barrena.

    Gure kostaldeko elementurik preziatuenetako bat eta altxor geologiko bat aurkituko duzu: flyscha. Flysch-a eraketa geologiko bat da, itsasoan harri-geruza alternoz osatua, lurrazalaren mugimendu tektonikoek milioika urtetan eragindakoa.

    Sopelan, Barrikan eta Armintzan ikus daiteke ondoen eraketa geologiko horren edertasuna eta berezitasuna.

    Fenomeno geologiko horrek aho zabalik utziko zaitu bere harkaitz-formazio bakarrekin eta itsasoaren ondoan ikusten diren ikusgarriekin.

    Kalkula itzazu hainbat geraleku, paisaia zoragarri horiei argazkiak atera ahal izateko.

    Irisgarritasunari buruzko informazioa: Flysch

Aukerak

Bakio surferako leku ezaguna da. Bakion dauden eskola batzuetan surf eskolaren bat har dezakezu: https://www.bakio.eus/es-ES/Turismo/Escuelas-surf/Paginas/default.aspx

Google Maps

Google Mapsen ikusi Google Mapsen ikusi

Bitxikeria: Harrigarria bada ere, eskualde horretan zitrikoak lantzen zituzten. Itsas inguruneko kresalak izotzaldiak galarazten zituen, eta gune hori zitrikoak hazteko leku ezin hobea zen. Zitriko horiek txakolinarekin batera ontziratzen ziren itsasontzietan, haien kontsumoak ontzian gaixotasunak prebenitzen laguntzen baitzuen.