Bizkaia zubia


Bizkaia zubia ingeniaritza lana da, burdinez egina dago eta munduko lehen zubi transbordadorea izan zen. Monumentu Historiko Artistiko izendatuta dago. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2006an eta beste sari eta aipamen batzuk ere jaso izan ditu. Lan ikaragarria Alberto de Palacio maisuari zor diogu, Ferdinand Arnodinekin batera, bi ertzak elkartzeko ametsa egi bihurtu zuen. Alde batetik, ezkerraldea dago. Bertan, minerala eta burdina etengabe lantzen ziren. Bestetik, eskuinaldea, burgesia bizi zen tokia.

Kokapena

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatu zuten.
  • Garai industrialeko ikurra eta ingeniaritza lan ikaragarria.
  • Eiffel dorrean inspiratuta dago.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

Zubia lotzen duen edozein ertzetatik paseatu dezakezu. Aukera paregabea da Portugaleteko hirigune historikoa ezagutzeko edota burges garaian murgiltzeko, bai eta Getxo eta bere villa handiak zeharkatzeko ere. Altuerak nahiago badituzu, ideia ona da zubiaren goiko aldeko oinezkoentzako pasabidera igo eta itsasadarraren bokalea ikustea. Dena den, ez ahaztu euskal sukaldaritza dastatzeaz, taberna eta jatetxe ugari daude, bi ertzetan.

Bazenekien?

Informazio gehiago