Armañongo Parke Naturala
Leku gutxitan, natura Armañongo Parke Naturalean bezain distiratsu agertzen da. Bere gailur eta basoen artean ehundaka leize zabaltzen baitira.
Enkarterriko harribitxietako bat da Armañon. Karrantza eta Turtziozeko udalerrien artean zabaltzen den parke natural honek paisaia karstikoak ditu ezaugarri, aberastasun ekologiko handikoak. Harrizko mendigune horiei esker, Armañon mikroklima paregabeaz gozatzen du, eta artadiak eta pagadi mediterraneoak hazi ahal izan dira Kantauri isurialdetik kilometro gutxira.
Parkea naturaren goraipapena da. Bere lurpeak 200 haitzulo baino gehiago gordetzen ditu, batzuk, bere hedadura handiagatik, espeleologoei bakarrik irekita, Karlistaren Torca bezala. Ezagunena, ordea, Pozalaguako koba da, bisitagarria den kobazuloa da eta sarrera erosiz sartzen da bertara. 2013an Repsol Gidaren Txokorik Hoberenaren saria jaso zuen.
Landa-eremuko lurralde horretan, bertako abre-arrazak erraz ezagut daitezke Parkeko ingurunera egiten den bisitaldian. Horien artean, Karrantzako ardia (muturhoria eta muturbeltza), Enkarterriko txakur billanoa eta behi montxinoa besteak beste.
Kokapena
Datu orokorrak eta/edo berezitasunak
- Armañongo Parke Naturalak, paisaia karstikoak eta natura ditu ezaugarri, baso hostotsuekin eta leize, dolina, torka eta haitzuloen labirinto amaigabeekin.
- Pozalaguako koba, ezagunena eta bereziena da, munduko estalaktita exzentrikoen kontzentraziorik handiena daukan kobazuloa baita.
Irisgarritasunari buruzko informazioa
A Good Idea
Armañongo Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan, Pozalaguako kobaren inguruan kokatuta, informazio gehiago eskuratu ahal izango duzu Parkeari eta Natura 2000 Sareko Ordunteko mendi-guneari buruz. Parketxean, bertako florari eta faunari buruzko erakusketa-edukiaz gain, igogailu panoramiko bat ere badago, haitzulo artifizial batean sartzen gaituena baita beste aktibitate agenda zabala ere.
Bazenekien?
Armañongo, Urkiolako eta Gorbeiako parke naturalak, Bizkaiko parke naturalen triangelua osatzen dutela? Balio turistiko eta natural handiko guneak dira, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin batera, Bizkaiko bitxi naturalak dira.
Informazio gehiago
-
Bilbao Bizkaian nahitaez bisitatu beharreko 5 leku ezezagun
-
Zikloturismoa Bilbao Bizkaian
-
Bilbao Bizkaiko barnealdetik barrena: Parke Naturalak
-
Pagadi mugagabeak esploratuz Bilbao Bizkaian
-
Natura-parkeak
-
Aire zabaleko 10 plan
-
Maitemindu zaitez Bilbao Bizkaiarekin aste batean!
-
Ibilbide bat autoz Enkarterrin barneratzeko
-
Plan amaigabeak Enkarterrin gozatzeko
-
Kostaldea? Barrualdea? Hemen dena daukazu
-
Basapiztiekin ikasten eta jolasten
-
Gure paradisu naturalak, zuretzat
-
Ondare naturala garaieran