Algortako Portu Zaharra


Portu Zaharra Getxoko Algorta auzoaren behealdean kokatuta dago, Getxoko Ereaga hondartzaren ondoan, itsasoz eta itsaslabarrez inguratuta.

Algorta da Getxo osatzen duten gune esanguratsuenetakoa, eta hura bisitatzea bertako Portu Zaharra bisitatzea da, bisitariak arrantzaleen herribildu txiki batera daramatzan lekua baita. Bertan, lehengo marinelen bizileku ziren antzinako eraikinak ikusiko dituzu tabernen zalapartaren artean; tabernetan, Bizkaiko kostaldeko paisaia paregabea ikusten ari zarela, pintxoak dastatzeko aukera izango duzu.

Algortako Portu Zaharreko jaietan, Arrantzaleen portu eder hau jai-topagune bihurtzen da, non herri ohiturek herritarrak eta turistak elkartzen dituzten musikaz eta euskal arrantzaren ohituraz beteriko egun apartan.

Kokapena

Google Mapsen ikusi

Datu orokorrak eta/edo berezitasunak

  • Portu Zaharra Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak kalifikatutako Kultura Ondasunaren kategoria duen monumentu multzoaren parte da.
  • XVII. eta XVIII. mendeetan du jatorria eta lotuta dago Abrako Portuko baldintza fisiko eta meteorologiko bereziei.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

A Good Idea

Leku zoragarri honetatik ezer galdu nahi ez baduzu, Getxo Portuko aplikazioa deskargatzea gomendatzen dizugu. Etxe bakoitzaren historiak, leku enblematikoak, jatetxeak eta gainerako interesguneak klik bakar batean.

Eta Portu Zaharra bere jatorritik ere aurki dezakezu, Getxoko Turismo Bulegoak proposatzen duen Portu Zaharreko bisita gidatu eta antzerkitu baten bidez.

Bazenekien?

Bizkaiko Kostaldeko herri bakoitzak bere berezitasunak ditu, herri bakoitza bakar bihurtzen dutenak. Hala, itsas estanpaz eta gatz eta arrantza usainez betetako ibilbide eder bat egiteko aukera ematen digute.

Informazio gehiago