Zentzumen guztiak sukaldean
Gure sukaldaritzaren errezeta klasikoenak presta, dasta eta konpartitu itzazu, gastronomia-esperientzia sorta gogoangarria bide
Ziurrenik, Bizkaia bisitatzeko arrazoietako bat gure sukaldaritza gozagarria dela. Gure chef trebeen sekretuak ezagutu eta praktikan jarri nahi? Badira hainbat tailer eta ikastaro, non goi-mailako sukaldariek euskal errezeta tipikoak irakasten dituzten.
Besteak beste, bakailaoaren mamia ateratzeko modurik eraginkorrena pil-pil saltsa gozagarria lortzearren, edota pintxo tentagarriak nahiz txuletoi on bat bere puntuan egiteko argibideak jaso ditzakezu.
Era berean, gure kultura gastronomikoan sakondu nahi baduzu, gazta, taloa, eztia edota marmelada egiten ere ikas dezakezu, baita zure usaimena hobetuko dituzten txakolin dastatzeak ere. Hau da, esperientzia guztiz euskaldunean murgiltzera gonbidatzen zaitugu.

Gure zaporeak dasta itzazu
Culinary Nation-aren bihotza
Bizkaiko gastronomia jendartean disfrutatzen dugun ekitaldi soziala da. Giro atseginean, kalitatezko sukaldaritza ezagutuko duzu, gogoberotasuna eta maitasuna ezaugarri nagusiak dituela. Gure platerrik kuttunenak sukaldari entzutetsuenen eskutik ikasi eta disfrutatuko dituzu.
Errezeten xehetasunak ezagutzeaz gain, chefarekin hartu-eman hurbila izango duzu, berarekin merkatura joan zaitezkela, lehengaiak erosteko, kasu. Ikastaro berezi hauek barne hartzen dute dastatzeak hala nola show-cooking deritzoten ikuskizunak, non zuzenean prestatzen diren jakiak. Ikasitakoarekin, zure familia eta lagunak aho bete hortz geldituko direla bermatu dezakegu!
Tradizio handiko errezeten artean, putxerak egiten ikas dezakezu, adibidez. Historia handiko sukalki mamitsua dugu hau, XIX. mendeko Enkarterrin lekutzen dena, hain zuzen. Eskualde honetan lan egiten zuten trenbideko langileek asmatu zuten. Trenaren lurrunarekin berotzen zituzten bere jakiak, eta honela bide eman zioten putxerei, babarrunez, barazkiez eta ‘sakramentuez’ osatutakoa. Balmasedako platerrik nabarmenena da gaur egun ere.
Halaber, taloa egiten ikasteko parada izango duzu, hots, arto-irinarekin egindako ogitarte ederra, txorizoa edota txistorra barne duela. Urtean zehar antolatzen diren azoka eta merkatuetan topatuko duzu hamaiketako biribil hau.
Gure kostaldean egiten den txakolin upeltegiak bisitatzea ere esperientzia zoragarria da. Tokian-tokiko mahatsekin txera handiaz egindako ardoa dugu txakolina, gure jaki gozoekin bat datorrena primeran. Ardo hau tenperatura oso hotzean hartu ohi da. Beste askoren artean, Urduñan, Larrabetzun, Markinan edota Mungian bisitatu ditzakezu upeltegiak. Bisita hauek barne hartu ohi dute dastatze gastronomikoak eta, bide batez, pare bat botila erosteko aukera ere izango duzu, etxera eramateko edota opariren bat egiteko ‘souvenir’ bikaina, alegia.
Artzaina egun batez
Gazta egiteko ikastaro batean parte hartzea esperientzia gogoangarria izango da ezbairik gabe. Idiazabal jatorri-deiturako gaztaren xehetasun guztiak ezagutzeaz ezezik, kalitatezko produktu honen ekoizleen egunerokotasuna oso gertutik ezagutzeko aukera izango duzu.
Urkiolako Parke Naturalaren paisaia ikaragarria zerumugan, gaztandegiko artzainarekin batera lan egingo duzu, ardien jeztean nahiz ile-moztean lagunduz. Ardien esnea behin jetzita, gazta freskoa edota gatzatua egin dezakezu. Deigarria iruditu dezakeen arren, soberan den gazurarekin xaboia egin daiteke, horri buruzko tailerrak ere eskuragarri daudela.
Paradisu natural honetan barrena, ibilaldi patxadatsua eskertuko duzu ziurrenik, eta eguna ezin baino hobeto bukatzeko, Idiazabal gazta dastatze batean parte hartzera animatzen zaitugu. Ekintza hauek guztiak Gorbeiako Parke Naturalean ere egin ditzakezu.
Nola heldu
-
Bizkaia osoan erraz topatuko dituzu esperientzia gastronomikoak; pintxoak egin (eta dastatzeko) tailerretatik abiatuz, Michelin izardun sukaldari baten eskutik menu berezi bat prestatzera. Berebat, Uribeko upeltegietan Bizkaiko Txakolinaren gaineko dastatze eta maridaje ekitaldi ugari antolatzen dira urtean zehar. Balmaseda bazatoz, bestetik, babarrun putxerak egiten ikasiko duzu. Edozein dela zure aukera, izugarri disfrutatuko duzu.
Txakolin upeltegira bisita eta dastatzea (Gernika-Lumo, Bakio)
Artzaina egun batez, gaztagintza (Abadiño, Urkiola)
Pintxo ikastaroa eta ardo maridajea (Bilbo)
Zure putxera (Balmaseda)
Sukaldaritza ikasi ezazu Michelin izardun chef batekin (Bilbo)
Perretxikoak bilatu eta dastatu (Karrantza)
Urperatzea laborategi enologikoan barrena (Plentzia)
Astelehena Gernikan, azoka eguna (Gernika-Lumo)Bizkaiko herrietako udalen webguneetan kontsultatu ditzakezu aipatu ekintzak, beste askoren artean.
-
Esperientziak hauek zukutzea iradokitzen dizugu, zure baitan daukazun ‘gourmet’ sukaldaria garatu dezazun. Izaera parte-hartzaileko ekintza dira guztiak ala guztiak. Gainera, goi-mailako profesionalengandik jasoko duzu ikasbide mamitsua, dela sukaldariak, artzainak, baserritarrak nahiz abeltzainak.
-
Mundakako Aratusteak
- martxoaren 1(a) · martxoaren 4(a)
- Mundaka
-
Japan Weekend Bilbao
- otsailaren 22(a) · otsailaren 22(a)
- BEC Barakaldo
-
Bilboko Aratusteak
- otsailaren 27(a) · martxoaren 4(a)
- Bilbao
-
Bilbao Surf Film Festival
- otsailaren 20(a) · otsailaren 20(a)
- Bilbao
-
Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdia
- otsailaren 25(a) · martxoaren 1(a)
- Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao
-
Eusko Label Winter Series 2024-2025
- urriaren 28(a) · otsailaren 16(a)
- Gernika-Lumo
-
Leticia Paschetta. LAINOA. Paisaia lainotsuetan jolastea.
- abenduaren 17(a) · martxoaren 2(a)
- Azkuna Zentroa
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_visitbiscay | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
_ga | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | Urtebete | |
_fbp | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
ARRAffinitySameSite | Karga orekatzeko eta bisitariaren orriko eskaerak nabigazio-saio guztietan zerbitzari berberera bideratzen direla bermatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft |
WFESessionId | Sortu Power BI-ko saio bat, datuak ikuskatzen laguntzen duen Microsofteko tresna | Saioa | Microsoft |
ai_session | Detektatu aplikazioaren orrialde eta funtzio jakin batzuk erabiltzailearen zenbat jarduera-saiotan txertatu diren. | 30 minutu | Microsoft |
ai_user | Detektatu zenbatek erabili zuten aplikazioa eta horren funtzioak. Erabiltzaileak identifikazio anonimoen bidez zenbatzen dira. | Urtebete | Microsoft |
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.