Bisita gidatua mahasti batera, txakolina dastatzeko aukerarekin

Txa Txabarri

Esperientziaren/enpresaren deskribapena

Bisita Abellaneda auzoan egiten da, Enkarterrietako Museoaren ondoan, Zalla eta Sopuerta udalerriek muga egiten duten tokian. Bisita mahasti batetik zehar egingo da, eta txakolinaren historiari, motei eta mahatsondoaren zikloari buruz hitz egingo da. Azkenik, upategiko txakolin-mota batzuk dastatuko dira. Iraupena: ordu bat eta erdi.

Kontuan hartzeko

Mahastia bisitatzeko oinetako erosoak eramatea gomendatzen da.

Ezaugarriak

  • Eskualdea

    Enkarterri

  • Inguru

    Barrualde

  • Esperientzia mota

    Gastronomia eta ardo-turismoa

  • Hizkuntzak

    Euskara, Gaztelania, Ingelesa

  • Prezio-tartea

    16-35 €

  • Urteko sasoia

    Uda, Udaberria

  • Irisgarritasuna

    Egokitu gabe: kontsultatu informazioa web-orrialdean