Unibertso kultural propioa.

Bilbao Bizkaia koloretan deskribatu beharko bagenu, kolore horiek urdina eta berdea izango lirateke. Urdina, 150 kilometroko kostaldea duelako, eta berdea, lurraldearen azalera osoaren % 83 mendiek eta basoek estaltzen dutelako. Hemen bat egiten dute biek, eta paisaia zinez ikusgarriak eskaintzen dizkigute, haranez inguratutako hiriak edo mendiz inguratutako hondartzak.

Naturarekin harmonian bizi gara. Bilbao Bizkaian hainbat jarduera egin ahal izango dituzu, hala nola surfa, eskalada, piraguismoa, hikinga edo mendi-ibilaldiak. Izan ere, naturarekiko lotura hori gure nortasunaren eta izaeraren parte da. Ongi etorri herri paregabe honetara, belaunaldiz belaunaldi transmititzeko ondo zaintzen den milaka urteko kultura duena. Hona hemen euskal kultura ezagutzeko gakoetako batzuk:

Gastronomia paregabea

Bilbao Bizkaian bada oso harro sentiarazten gauen zerbait: gure gastronomia. Esan genezake euskal sukaldaritza tradizioaren eta berrikuntzaren arteko konbinazio perfektua dela. Platerik berrienek ere gure aitona-amonen baserrietako errezeten magiari eusten diote. Gure lan onaren emaitza gisa, Bilbao Bizkaira bidaiatzean, Michelin izarrak dituzten 12 jatetxez gozatzeko aukera izango duzu. Horietako batek, Eneko Atxaren Azurmendi jatetxeak, 3 izar ditu bere sukaldean.

Baina tradizionalaren eta berriaren arteko konposizio hori jatetxeetatik haratago ere goza daiteke, herri guztietako tabernetan “pintxo” zoragarriak aurki baitaitezke, miniaturazko goi-sukaldaritza. Bisitatzen gaituzunean, tartetxo bat eskaini behar diozu euskal sukaldaritzari. 0 kilometroko osagaiek eta errezeta tradizionalen ondorioz, berriz itzuli nahiko duzu joan aurretik.

Eta ez ahaztu Bizkaiko Txakolina dastatzea, izaera propioa duen ardoa. Fruta-gustuko ardo zuri gaztea da, azidotasun atsegin eta bereizgarria duena. Dastatu ezazu Idiazabal gaztarekin edo itsasotik atera berri den arrain batekin, eta utzi zure ahoari gozatzen.

Kultura-jarduerak

Herri-kirolak

Euskal kirol tradizionalei herri-kirolak esaten zaie, baserrietan egiten ziren eguneroko jarduerak zirelako. Kirol horiek argi eta garbi islatzen dute euskaldunon bereizgarri den indar fisikoa. Jarduera horien artean, honako hauek ditugu: aizkora batekin enborrak moztea (Aizkolariak), harriak jasotzea (harri-jasotzaileak), sega batekin soroa moztea (sega-jokoa), soka bati tira egitea (sokatira) edo zumezko saski batekin pilota 300 km/orduko abiaduran jaurtitzea (Jai Alai).

Harmailetatik kirol horietan bizi den giro ikusgarriaz gozatzeko aukera izango duzu, edo parte hartzen ere saia zaitezke, bisitatuko dituzun Bizkaiko herrietan.

Bertsolaritza

Euskal tradizio zahar bat da eta, XIX. mendea baino lehenagoko saiakerarik ez egon arren, gutxienez XV. mendean hasi zela uste da. Erakusketa edo lehiaketa gisa, bertsoak* bat-batean eta capellan errimatzea da xedea, melodia jakin batekin (erabaki direnen artean aukeratu beharrekoa) eta aurkezleak proposatutako gai bat oinarritzat hartuta. Oso ohikoa da herrietako feria edo jaietan bertsolariak inprobisatzen eta abesten aurkitzea.

Dantza eta instrumentuak

Euskal dantzak gure kulturaren banderadun handiak dira. Folklorea da gizarte bat hobekien definitzen duen kultura-jardueretako bat, eta Euskadin belaunaldiz belaunaldi igaro dira dantza horiek, esentziari eutsiz. Herri bakoitzak bere dantzak izan ditzake, Lekeitioko “Kaxarranka”, adibidez (8 arrantzalek eusten duten kutxa baten gainean dantza egiten du dantzariak), eta beste batzuk berriz, herri guztietan ohikoak dira, aurreskua, adibidez, erreberentzia modura dantzatzen dena. Azken kasu horretan, dantzariari txistulari batek laguntzen dio, txistua eta danbolina aldi berean jotzen dituen pertsona batek. Izan ere, Bilbao Bizkaian gure kulturaren berezko musika-tresna propioak ditugu, hala nola txalaparta (makilekin taula batzuk jotzen diren perkusiozko instrumentua) edo trikitixa (akordeoiaren antzekoa den haize-instrumentua).

Aurrekaririk gabeko hizkuntza

Euskara oso hizkuntza berezia da, jatorri ezezagunekoa. Ez du antzekotasunik inguruko hizkuntzekin eta, horri buruzko hipotesi asko egon arren, ez da hizkuntza horren jatorria aurkitu. Gainera, probintzia eta herri bakoitzak bere euskalkia du, eta oso desberdinak izan daitezke elkarren artean.

Bilbao Bizkaian itxarongo zaitugu, gure lurraldeari eta gure kulturari buruzko sekretu gehiago ezagutzen jarraitzeko. Izan ere, herri desberdina izatea… magikoa da!