Menu Berezia, egunero
Gure lurraldeko zaporeek eta usainek bidaiarik iradokigarriena eskainiko dizute; euskal sukaldaritza tradizionaletik gastronomia berritzailenera, ahogozo onekoak izateko ospea dugu eta.
Euskal kultura eta bizimoduaren aparteko bereizgarri dugu sukaldaritza. Bilbo hirigunean eta gertuko herrietan betiko platerrak dastatzeko aukera izango duzu, gure historiaren parte diren jatetxe eta erretegi entzutetsuetan. Tradizioa oinarri, egile-sukaldaritzak leku berezia irabazi du azkenaldian, gure Mitxelin izarretako jatetxe ospetsuak horren berme direla. Besteak beste, Bilboko Zortziko, Daniel Garciak zuzenduta, Josean Alijaren Nerua, Álvaro Garridoren Mina, Fernando Canalesen La Despensa de Etxanobe edota Eneko Atxaren Azurmendi, azken hau Larrabetzun dagoela eta hiru Mitxelin izar dituela. Bizitza modernoak sukaldaritza ulertzeko modu berriei bide eman die ere bai. Honela bada, ‘Botxotik’ irten gabe nazioarteko gastronomia ezagutu dezakezu, baita azken tendentziak ere. Adibidez, esperientzia estetiko-gastronomikoa ahalbidetzen duten hiriko menuek edota filosofia patxadatsua aldarrikatzen duen ‘slow food’ deritzon kontzeptuak.

Gure zaporeak dasta itzazu
Culinary Nation-aren bihotza
Betiko euskal sukaldaritzak eta eraberritzaileenak zera dute amankomunean: gastronomiaz haratago doan esperientzia eskaintzea. Kalitatezko produktuetatik abiatuz betiere, arreta, sormena eta pasioa ere ‘dastatuko’ dituzu gure plater gozoetan. On egin!
Amamaren errezetak oinarri ditu euskal sukaldaritza tradizionalak. Belaunaldiz belaunaldi, jaki tipiko horien zaporea mantendu eta aldarrikatzen dute Bilbo hirigunean aurki ditzakezun jatetxe eta taberna ugariek. Batik bat, Alde Zaharrean eta Zabalgunean duzu eskaintza zabala: Amboto, Casa Rufo, Getaria, Baita Bilbao, Mazarredo itsaski jatetxea edota Bordatxo, adibide bakan batzuk aipatzearren.
Guggenheim Museoa bisitatu ondoren, artetzat ere har daitekeen menua dastatu dezakezu Bistró Guggenheim Bilbao jatetxe minimalistan. Ildo berean, Azkuna Zentroko Yandiola jatetxeen sormenezko karta ezagutzera gonbidatzen zaitugu.
Bilbotik pixka bat aldenduz, merezi du Larrabetzuko paisaia berdean murgiltzea, hiru Mitxelin izardun Azurmendi jatetxea baituzu bertan, Eneko Atxaren gidaritzapean. Berebat, Galdakaon Patxi Asuaren Andra Mari daukazu. Amorebietan, Jabier Gartziaren Boroa ere gomendagarria da oso. Atxondoko haran zoragarrian, bestalde, Victor Arginzonizen Etxebarri erretegiaren kartak nahiz ingurune paregabeak bapo asetuko zaituzte.
Garai berriak, menu berriak
Bilbok bizitako hirigintza-eraldaketa eta aldakuntza sozialekin batera, jatetxe modernoak ezarri dira. Gure bizimodu lanpetuarekin bat datozen menu xeheak eskura dituzu hirigunean; arkitektura, diseinua eta historia kartaren barne daudela. Horren adibide dira El Viejo Zortzi, Claudio, Iruña, El Txoko Berria edota Larruzz, beste askoren artean.
Erribera Merkatuan erosketan nahiz ikusmiran ibili ondoren, berriztutako eraikin berean duzu La Ribera jatetxea. Bilboko Itsasadarrera begira eta zuzeneko musikarekin, giro erakargarri eta atseginaz gozatuko duzu. Itsasadarrera begira ere bai, Astillero Euskalduna jatetxea Olabeagako kaian dago, bere karta mamitsuan abakandoa nabarmentzen dela.
Gure garaiari datxekion ziztu-biziko erritmoari aurre eginez, ‘slow food’ mugimenduak gero eta zale gehiago ditu. ‘Fast food’-aren aurkako filosofia aldarrikatzen du, hau da, sasoiko produktu ekologikoez osatutako jakiak ganoraz prestatu eta patxadaz disfrutatzera gonbidatzen du. Beraz, lasai hartu bizitza eta disfrutatu menuaz Aitor Elizegiren Bascook jatetxean, baita Zaraten, Aizian edota La Escuelan ere, besteak beste.
Bilbo hiri kosmopolita den heinean, mundu osoko sukaldaritza ere ezagutu ahal duzu. Japoniar janaria gustuko baduzu, Shibui, Miu eta Mao jatetxeak dituzu, adibidez. Italiara ‘joan’ nahi izatekotan, aldiz, La Fontana Trattoria edota La Nicoletta dauzkazu. Alemanen artean, Ein Prosit nabarmentzen da. Berebat, Cantina Tapachula mexikarra nahiz Punjabi indiarra ere aipatzekoak dira.
Nola heldu
-
Gure sukaldaritza oparo eta gozoak jende andana erakartzen du urte osoan zehar, kalitatezko turismo gastronomikoaz disfrutatzeko asmoz.
Jatetxe arrakastatsuenek itxarote-zerrenda daukate, beraz, gomendatzen dizugu aldez aurretik egitea erreserba. Era berean, kontsulta itzazu ordutegiak, badaezpada ere.
Dena den, ez duzu zertan kezkatu: eskaintza hain zabala da, ezen edonon topatuko duzun jatetxe, taberna edota erretegiren bat bapo jateko.
-
Hemen da Bilbao Bizkaia HARRO 2023
- ekainaren 15(a) · ekainaren 29(a)
- Bilbao Bizkaia
-
Bilbao Bizkaia: The Place to Be
- apirilaren 5(a) · urriaren 21(a)
- Bizkaia
-
“Tour Eguna” txirrindularitza-jaia Bilbao Bizkaira iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Frantziako Tourra Bilbao Bizkaiara iritsiko da
- abuztuaren 7(a)
- Bizkaia
-
Aurkikuntzak eta topaketak Bilbao BBK Live 2023an
- uztailaren 6(a) · uztailaren 8(a)
- Bilbao
-
Udazkeneko planak
- irailaren 22(a) · abenduaren 21(a)
- Bizkaia
-
Gabonak Bizkaian
- abenduaren 21(a) · urtarrilaren 17(a)
- Bizkaia
-
“Bilbao Blues Festival” Jaialdiak bigarren edizioa ospatuko du
- uztailaren 28(a) · uztailaren 30(a)
- Areatza, Bilbao
-
Bilboko Aste Nagusia
- abuztuaren 19(a) · abuztuaren 27(a)
- Bilbao
Cookien politika
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Cookie teknikoa | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_fbp | Publizitatea eta Marketina | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Publizitatea eta Marketina | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Publizitatea eta Marketina cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
Cookieak konfiguratzea
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA.
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.