Txakolingunea Txakolin Museora bisita
TXAKOLIN MUSEOA - TXAKOLINGUNEA
Txakolingunea Txakolin Museora bisita
TXAKOLIN MUSEOA - TXAKOLINGUNEA
Esperientziaren/enpresaren deskribapena
Ikus-entzunezko metodoak, 360º-ko panoramikak, baliabide elkarreragileak, aldi baterako erakusketak… hitz batez, interpretazio zentro bat non hainbat txakolin mota eta Euskadiko pintxo (Gilda eta Idiazabal gazta) dastatu ahal izango ditugun.
Museoa ez ezik txakolina bost zentzumenekin.
Txakolinaren Museoa-Txakolingunea txakolinari buruzko interpretazio zentroa da.
Bisitaldian museoa osatzen duten bost guneak ikusiko dira, gidari batek lagunduta. Lehenengo bi guneetan bost minututako bi ikus-entzunezko erakutsiko dira. Lehenengoan txakolina egiteko prozesuari, ardo bitxi horren ezaugarriei, eta berezitasun guztiei buruz hitz egingo da; bigarrenean, ordea, 360º-ko panoramika ikusiko da, non Bakioko historiaren 1000 urte azalduko diren. Hurrengo bi guneetan, 3. eta 4., Bizkaiko txakolinaren iragana eta oraina ezagutaraziko dira, zenbait pantaila eta baliabide elkarreragileren bitartez. Amaitzeko, bosgarren gunean “aitite” entzungo dugu euskaraz bi herri-abesti abesten eta, aldi berean, hainbat irudi ikusiko ditugu non mahastiak, txakolinaren erabilera “euskal sukaldaritza berrian”, eta udalerriko upategietan ekoizten diren ardoak agertuko diren.
Museoaren bisitaldi gidatuari esker, mahasgintzari eta ardo preziatuaren ekoizpenari buruzko ezaguera orokorra jasoko dugu.
Bisitaldia bukatu ondoren, bi txakolin dastatzeko aukera izango dugu. Gidariak berak zuzendutako ardo dastatze txikia izango da, eta Euskadiko bi pintxorekin ezkonduko dira ardoak, “Gilda” eta Idiazabal gazta, hain zuzen ere.
Ezaugarriak
-
Eskualdea
Uribe
-
Udalerria
Bakio
-
Inguru
Kostaldea
-
Esperientzia mota
Kultura eta ohiturak, Museoak eta erakusketak
-
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Frantsesa
-
Prezio-tartea
0-15 €
-
Urteko sasoia
Urte osoan
-
Irisgarritasuna
- Ez dago arkitektura-oztoporik
- Zailtasun kognitiboak dituztenentzako neurriak
- Entzuteko zailtasunak dituztenentzako neurriak
- Ikusteko zailtasunak dituztenentzako neurriak