Bilbao Bizkaiko Aste Santua planez beteta dator. Ehun urtetik gorako erlijio-prozesioez gain, Bilbao Basque FEST jaialdia egiten da egun hauetan, Bilboko kaleak kulturaz, musikaz, herri kirolaz, gastronomiaz, zinemaz eta ikuskizunez betetzen duen festibala.

Gainera, egunak pixkanaka-pixkanaka luzatzen dira, eta hori ezin hobea da kostako arrantza-portuetara irteerak egiteko, hondartzetan denboraldiko lehen eguzki-izpiez gozatzeko, barrualdeko landa-auzoetan paseatzeko historiaz betetako txokoak aurkitzeko, motxila bete eta Lurraldeko parke naturaletako bideetan barrena ibiltzeko, gure gastronomiako mirariak dastatzeko, txakolinaren sekretuak ikasteko eta, azken batean, Bilbao Bizkaiak eskain dezakeen guztiaz gozatuz mila abentura bizitzeko.

Bizkaiko Aste Santuko hitzordu ezinbestekoetako bat Balmasedako Pasio Biziduna da. XIX. mendearen bukaeratik, Bizkaiko lehen hiribilduan errotutako tradizio hori aldatuz joan da, 650 pertsonak baino gehiagok parte hartzen duten antzezpen ikusgarria bihurtu arte. Ostegun Santuan eta Ostiral Santuan zehar, herriko kaleak agertoki natural bihurtzen dira, eta bertan Jesus, apostoluak, apaizak, Pilato, Ama Birjina, Magdalena, lapurrak eta pasioaren beste pertsonaia batzuk elkartzen dira, figurante eta legionario erromatarrek lagunduta. Esperientzia hau zuzenean bizitzeaz gain, gomendagarria da Balmasedako Pasioaren Interpretazio Gunea bisitatzea Santa Klara komentuko tenpluan, irudikapenaren jantziak, pasabideak, objektuak, irudiak eta soinuak ikusi ahal izateko.

Pasioari lotutako tradizioak oso errotuta daude Bizkaia osoan, eta, Balmasedaz gain, Bermeon, Urduñan, Durangon, Berangon, Markina-Xemeinen eta Zaratamoko Arkotxa auzoan ere Aste Santuko antzezpen herrikoiak egiten dira.

Bizkaiko hiriburuan, Aste Santuko ohiko pasio-irudiez gozatzeko aukera dago. 1554an hasi ziren prozesioak egiten hirian, Jesusen gurutzearen ezpal bat iristeak Bilboko lehen kofradiaren sorrera bultzatu zuenean. 460 urte baino geroago, prozesioek Botxoko kaleetan zehar desfilatzen jarraitzen dute solemnitate osoz. Ezagunenetako batzuk Astotxoaren Prozesioa, Zabalguneko kaleetan zehar Erramu Igandean ospatzen dena, eta Astelehen Santuan herriko goiko auzoetako kaleak zeharkatzen duen Nazarenoarena dira, benetako jaieraz kantatutako saetekin lagunduta.

Bilboko Paso-irudien Museoa, Zazpi Kaleetako Iturribide kale ezagunean gordeta, Bilboko Aste Santuko pasio-irudien bilduma garrantzitsua eta herriko kofradien ohitura, intsignia eta estandarte bereziak erakusten ditu. Museoaren eraikinak historia bitxia du: XVIII. mendean eraiki zuten ardo-alondegi gisa, ikaztegi bihurtu zen eta astoak alokatzeko establezimendu bihurtu zen azkenik. Horregatik, ‘La Burrería’ deitzen zaio.

Basque Fest, euskal kulturaren hitzordua

Aste Santuarekin batera, Bilbao basque FESTa Euskal Kulturaren eta Abangoardiaren Jaialdia ospatzen da Bilbon, euskal musika, dantza, kale-antzerkia, artisautza, diseinua eta euskal kirol tradizionalak zabaldu eta gozatzeko ekitaldia.

300 artistek baino gehiagok hartzen dute parte euskal kulturaren festa handi honetan, hiri osoan banatutako hogeita hamar agertokitan baino gehiagotan ospatzen dena. Aukera bikaina da Bilbora hurbiltzeko eta adin guztietako jendearentzako ekitaldiez betetako bost egunez gozatzeko, gure gastronomiaren, kulturaren, musikaren, artisautza- eta diseinu-produktuen, zinemaren eta kirolaren erakusgarri. Euskarak ere badu bere lekua jaialdi honetan, gure milaka urteko hizkuntzaren galdera eta adierazpen ohikoenak ikasteko erakusketarekin.

Basque FESTen 200 ekitaldi gorako hartzen dituzten guneak ere ikusgarriak dira berez: Azkuna Zentroa, kultura-zentro harrigarri bihurtutako ardo-alondegia zaharra; Plaza Barria, Alde Zaharreko erdigune neuralgikoa hiriaren bihotzean; Bilborock, egungo musikaren tenplu bihurtutako eliza zaharra; Martzanako Kaia, terraza batean aperitibo bat hartzen Erriberako Merkatuko bistez gozatzeko leku bikaina; Artxanda, Bilboren gaineko begiratokia, mendeurreneko funikularrean igo daitekeena; eta Zabalgunea eraikina, Bilboko eremu kosmopolitikoaren azoka zaharra.

Casilda Iturrizar parkean, Etxebarria parkean, Areatzako kioskoan, Berreginen Museoan, Guggenheim Bilbao Museoko zabaldegian, Arriaga Antzokian, txikiteorako kale animatuenetan, hiriko hoteletan eta baita Ibaizabalen Itsasadarra beran ere, hainbat ikuskizun izango dira euskal kulturaren onena dakarren jaialdi ireki eta plural honetan.