Bilboko Itsasadarrean murgilduz
Bizkaiko hiriburua ezagutzeko modu entretenigarri baten bila bazaude, Itsasadarra ontziz zeharkatzea aholkatzen dizugu, danok ontzira!
Hiriguneko kaleetan zehar paseatzea zoragarria da, baina bere Itsasadar mitikoa zeharkatzeak hiria bestelako ikuspuntutik ezagutzeko aukera emango dizu.
Itsas-bidaia hauen bitartez, Erdi Aroko nahiz industria-iragana hala nola etengabe aldatzen ari den paisaia modernoa azalduko zaizkizu; hiriak bereizgarri duen abangoardia-oraina eta etorkizuna ere atzemango dituzula.
Ekitaldi berezietarako ontziak ere alokatu daitezke, Itsasadarrean barrena Zorrotzaurrera arteko ibilbideak egiten dituztenak. Beste batzuk, ordea, Kantauriar itsasoko bokalera arte ailegatzen dira. Horrez gain, familia osoarentzat aproposak diren aisialdi plan paregabeak aukeran daude.
Esaterako, ur-kirolak gustuko badituzu, Bilboko Itsasadarrean piraguismoa, kayak, paddle surfa edota arraunketa egin ditzakezu.
Ez duzu zertan esperientzia izan aipatu ekintzez gozatzeko, beraz, emaiozu itsas-ukitua zure bisitari!
Bizkaia family friendly
Familiarekin gozatzeko jarduerak
Bilboko historia ez dago ulertzerik bere Itsasadarra gabe. Hiribildua sortu zenetik, orain dela 700 urte baino gehiago, ekonomia-eragile nagusienetakoa dugu. Garai batean industria-garapenari hertsiki lotuta, gaur egun aisialdirako gune guztiz erakargarria dugu, itsasaldiak nahiz ur-kirol kitzikagarriak egiteko aukera ahalbidetuz.
Itsasadarrak banantzen dituen Ezkerraldea eta Eskuinaldean zehar nabigatzea plazer hutsa da. Edozein dela aukeratzen duzun itsasaldia, ertz bietako arkitektura industriala, abangoardista, baita Erdi Aroko arrastoak ere miretsi ahal izango dituzu, zubi historikoak ahaztu gabe.
Ibilaldi zoragarriak ezezik, ur-kirol bizigarrietan trebatzeko abagunea ere nabarmentzekoa da. Jada nahiko errotuak ditugun arraunketa edota piraguismoaz gain, kayak, paddle surfa baita ‘stand up’ deritzona ere eskuragarri dituzu. Azken hau, oinekin arraunean egiteko modalitatea izaki, ur gainetik ibiltzearen antzekoa da. Ekintza hauek guztiek Itsasadarra ezagutu eta gozatzeko aukera eskainiko dizute. Erraztasunen artean, zuk zeuk aukeratu dezakezu itsasaldi bakoitzaren iraupena, baita abiapuntua ere: Itsasadarreko hasieratik (hots, Bilboko Peña auzoan); erdialdetik edota ibai-ahotik bertatik (Portugalete-Areeta aldean). Hainbat enpresek gaueko ibilaldiak antolatzen dituzte gainera.
Jakina, alde gastronomikoa ezin dugu alboratu, ezta itsasontzi batean aurkituz ere. Itsasadarrean murgilduta zaudela bete-betean, pintxo gozoak eta txakolin freskoa dastatu ditzakezu, erabateko esperientzia bermatuz.
Portugalete eta Getxo lotzen dituen Bizkaiko Zubia zeharkatzerakoan, hots, gure garaipen-arkua, garai bateko industriaren indarraz jabetuko zara. Zure ikusmina asebete gura baduzu, Portugalete ondoko Santurtzi aldean belaontzian nabigatu dezakezu, edota zetazeoak begiztatu, adibide batzuk aipatzearren.
Ibilbideak
Itsasadarrean zehar nabigatzea esperientzia guztiz gomendagarria da. Bilboats enpresak, esaterako, hiru ibilbide eskaintzen ditu urtean zehar, zeintzuek Pio Barojako kaia abiapuntu duten, Udaletxe aurrean, hain justu. Lehenengoak, ‘Bilbon nabigatuz’ deritzonak, ordu beteko iraupena du eta Zorrotzaurreko erriberan du helmuga, tartean XXI. mendeko eraikin ospetsuenak begiesteko parada izango duzula: Isozaki Dorreak, Guggenheim Bilbao Museoa edota Zorrotzaurreko alde eraberritua, besteak beste.
Itsasaldiek hiriko ikuspegi zoragarria eskainiko dizu, Guggenheim Museoa nahiz Bizkaia Zubia zain dituzula
Bigarren itsasaldia, ‘Itsasorantz nabigatuz’, bi orduko pasealdia da, Itsasadarreko bokalera heltzen dena, Bizkaia Zubiaren parean, Gizadiaren Ondarea, alegia. Aukera honek industriaren arrastoan sakontzen du.
Izan ere, Zorrotzaurrez haratago doa, industrializazioaren aztarnak oraindik nabari diren herriak zeharkatuz. Barakaldo (Rontegi Zubia), Sestao (La Naval ontzitegiaren aztarnak) eta, azkenik, Portugalete-Areeta, bi ertzak Bizkaiko Zubi ikaragarriak lotzen dituela.
Azken ibilbidea, ‘Itsas Jaia’ izenekoa, aukera ederra duzu ezkondu aurreko agur-festa edo bestelako ekitaldi berezia antolatu nahi izatekotan. 75 minutuko iraupenarekin, Bilbo hirigunea zeharkatzen duen bidaia gogoangarria da, non hainbat ospakizunetan dabilen jendea batzen den. Itsasontziak taberna dauka ere bai (txartelak zerbitzu hau barne hartzen ez duen arren). Jakina, dantza egiteko musika ziurtatuta dago. Ekitaldi pribatu bat antolatu gura baduzu, zure beharretara egokitzen den ontziren bat ere alokatu dezakezu. Ibilbideen xehetasun guztiak, ordutegiak eta prezioak kontsulta itzazu Bilboats-en webgunean.
Nola heldu
Ibilaldi hauek abiapuntu dute Pio Barojako atrakalekua, izen bereko plazan, Udaletxeko zubiaren parean. Kai honek irisgarritasun oso ona dauka hiriko edozein puntutik, hainbat garraiobiderekin ondo lotuta dago eta.
-
Trena
Abando geltokian jaitsi zaitez, eta distantzia bera egin ezazu oinez Bilboats-eko ontziralekura ailegatu arte.
-
Metroa
Trena bezalaxe, Abandoko geltokian jaitsi zaitez, eta 500 metro egizu oinez, Buenos Aires, Venezuela plaza eta Acebal Idigoras kaleetatik, Uribitarte Pasealekura heldu arte. Bertan du kaia Bilboats enpresak.
-
Tranbia
Pio Baroja geltokia ontziraleku izenkidetik pausu eskasetara dago.
Gastronomia
Non jan
Itsasontziko ibilbide batzuetan taberna-zerbitzua izango duzu, non mokadu bat eta txakolin, ardo, garagardo nahiz freskagarriren bat har ditzakezun. Bista ederrak izango dituzu gainera, Itsasadarreko bi ertzetan topatuko dituzun eraikin nahiz eskultura ikaragarriei esker.
Ordu bete edo biko pasealdia edota ur-ekintzetan aritu ostean, ziur gose izango zarela. Lasai egon, Pio Baroja kaia ondoan, hots, ontzi-ibilbideak nahiz ur-kirolak hasi eta bukatzen diren gunean, Itsasadarrari begira jateko hainbat aukera erakargarri dituzu, menu tradizionaletatik egile-sukaldaritzara arte, tartean pintxoak edota plater gozoak ere badituzula. Abandoibarran, Abandon nahiz Alde Zaharrean karta tentagarriak zain dituzu.
Ostatua
Non lo egin
Bilboko Itsasadarraren inguruetan erraz aurkituko duzu ostatu, bai Alde Zaharrean, baita Abandoibarran nahiz hirigunean ere. Primerako helmuga turistikoa izaki, ostatu eskaintza ezin zabalagoa dauka: 1 eta 5 izar bitarteko hotelak, ostatuak, aterpetxeak, alokatzeko etxebizitzak… Poltsiko eta behar guztietara egokitzen diren aukerak eskura dituzu.
Goi-denboraldian bazatoz, aldez aurretik egizu zure erreserba, azken orduko ezustekorik ez jasotzearren.
-
Bilboats (Ibilbideak itsasontziz)
Pio Baroja. 48001 Bilbo
Telefonoa: 946 424 157 / 644 442 055
E-posta: bilboats@bilboats.comBilbobentura (Kanoa, Piragüismoa, Paddle Sup, Step Up)
Ramon de la Sota kaia, 1. 48011 Bilbo
Telefonoa: 660 734 953
E-posta: info@bilbobentura.com-
Kokapena
Bilbo
-
-
Ur-ekintza hauetan parte hartzeko baldintza bakarra igeri egiten jakitea da. Kirol hauetan esperientzia izatea ez da beharrezkoa, hauei ekin aurretik hastapen-ikastaroak egiten dira eta. Itsasontziko ibilbideei dagokienez, sarrerak online erosi daitezke, hala nola ontziralekuan bertan, irteera baino ordu erdi lehenago (puntualtasuna gomendagarria da). Adin txikikoak heldu batekin joan behar dira betiere.
-
San Blas Azoka 2025
- otsailaren 3(a) · otsailaren 3(a)
- Abadiño
-
ESNE BELTZA
- otsailaren 1(a) · otsailaren 1(a)
- Bilbao Arena Miribilla
-
Japan Weekend Bilbao
- otsailaren 22(a) · otsailaren 22(a)
- BEC Barakaldo
-
Bilboko Aratusteak
- otsailaren 27(a) · martxoaren 4(a)
- Bilbao
-
Bilbao Surf Film Festival
- otsailaren 20(a) · otsailaren 20(a)
- Bilbao
-
Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdia
- otsailaren 25(a) · martxoaren 1(a)
- Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao
-
Priscilla, reina del desierto
- otsailaren 6(a) · otsailaren 9(a)
- Teatro Arriaga Antzokia
-
Godspell
- otsailaren 6(a) · otsailaren 9(a)
- Teatro Campos Elíseos Antzokia
-
San Antontxu azoka
- urtarrilaren 18(a) · urtarrilaren 18(a)
- Mungia
-
Solstizium. Family Experience Room
- abenduaren 17(a) · urtarrilaren 19(a)
- Sala BBK
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_visitbiscay | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
_ga | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | Urtebete | |
_fbp | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
ARRAffinitySameSite | Karga orekatzeko eta bisitariaren orriko eskaerak nabigazio-saio guztietan zerbitzari berberera bideratzen direla bermatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft |
WFESessionId | Sortu Power BI-ko saio bat, datuak ikuskatzen laguntzen duen Microsofteko tresna | Saioa | Microsoft |
ai_session | Detektatu aplikazioaren orrialde eta funtzio jakin batzuk erabiltzailearen zenbat jarduera-saiotan txertatu diren. | 30 minutu | Microsoft |
ai_user | Detektatu zenbatek erabili zuten aplikazioa eta horren funtzioak. Erabiltzaileak identifikazio anonimoen bidez zenbatzen dira. | Urtebete | Microsoft |
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.