Erosketa bereziak, bizi esperientzia.

BASQUE CORNER, identitate propioa.

Bilbao Bizkaian, kultura eta tradizioak bikain lotzen dira modernitatearekin, modu aparta eta paregabean. “Shopping Concept” kontzeptuak euskal kutsua adierazten duen esperientzia islatzen du. Jantzi tipikoak eta eskulan tradizionalak, diseinatzaile garaikideen sorkuntzak, ezaugarri komun batekin: gure lurraren identitatearen eta sormenaren irudikapena.

BASQUE EXPERIENCE, zapore bereziak.

Bilbao Bizkaiko tokiko kulturan murgildu nahi baduzu, inguruko nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen azokak eta merkatu tradizionalak bisitatu. Horietan, produktu fresko eta kalitatezko produktu ugari aurkituko duzu, jatorrian bertan, eta baita bertako platerak dastatu, bertako ardoarekin, Bizkaiko Txakolina esaterako.

BASQUE DESIGN, sormena bere zigiluarekin.

Bilbotik ibiltzean konturatuko zara munduari irekita dagoen hiria dela. Bertan, arkitektura eta diseinuko joera berriak korronte garaikideen isla dira. Hiriak eta inguruek azken urteotan izandako eraldaketa, Guggenheim Bilbao Museoaren inauguraziotik hona, lokal komertzial eta eraikin guztietara hedatu da. Haiek, bisitatzea merezi duten apainketa abangoardista dute, eta, nola ez, erostea merezi dutenak ere.

DENDA GENUINOAK, betikoak.

Familia tradizioarekin jarraitu duten dendek usain, kolore eta iraganeko oroitzapenen nahaste batean murgiltzen zaituzte, gaur egunera ekarriak tokiaren esentzia sentiaraz dezazun. Ongi etorria emango dizute kontserbak eta produktu tradizionalak saltzen dituzten dendek, atsegin handiz, agertokia osatzen duten haien jabeen bitartez.

BIZKAIKO GOXOAK

Gustuko al dituzu goxoak? Bikain! Hainbat aukera gozo eta postre berezi ditugu, zapore tradizionalekin eta ukitu bereziekin. Karolinak, Pantxineta, Euskal pastela, San Blas opila, besteak beste. Aukeratu gogokoen duzuna!

GOURMET, gustu fineko ahoentzat.

Opari bikaina bilatzen baduzu edo kapritxo bat egin nahi badiozu zure buruari, Bilbao Bizkaiako gourmet dendetatik igaro. Establezimendu horiek kalitate goreneko produktuen benetako txokoak dira, eta horietako asko modu tradizionalean egiten dira. Gourmet denda hauetan, Bizkaiko kostaldean egiten diren kontserbak aurkituko dituzu, antxoak eta hegaluzea, esaterako. Gozo-gozoak dira ahoarentzat, Idiazabal bezalako gazta-aukera zabala, eskualdeko Jatorrizko Deiturako ardo-sorta, Bizkaiko Txakolina…

Opari bikaina bilatzen baduzu edo kapritxo bat egin nahi badiozu zure buruari, Bilbao Bizkaiako gourmet dendetatik igaro behar duzu.

AZOKA TXIKIAK (MERKADILLOAK), altxorrak aurkituko dituzu.

Azokak, azoka txikiak... kanpoan, bigarren eskuko dendak, brotxa eta almoneda. Toki apartak liluratuko eta maiteminduko zaituzten pieza bereziak ezustekoan aurkitzeko.

BIZKAIA ESKUTIK, esku oneko Euskal diseinu garaikidea.

Bere izaera eta erroa duen artisautza garaikidea Bizkaiko kultura eta identitatea ezagutzeko modu bakarra eta desberdina da.

Produktuen xedea ikusmira sortzea da, loturak eta emozioak sortzea, lurralde honetara zuzenean eramango zaituztenak haiek ikusi, ukitu edo janzten dituzunean.

Prest al zaude Bilbao Bizkaian erosketa esperientzia aparta eta ahaztezina bizitzeko?