Mendi-ibiliak Urkiolan

Euskal Herriko Alpe txikiak

Inguru Abentura

Esperientziaren/enpresaren deskribapena

Urkiolako baso eta belardiak zeharkatzen dituen ibilbide honek ikuspegi txundigarriak eta ezin konta ahala erakargarri eskaintzen ditu. Txangoa aberasteko, Zazpi Gurutzeen ibilbidea egin dezakezue, edo santutegiaren ondoko meteorito ospetsura hurbildu.

Ibilbide lasaia egingo dugu Urkiolako parke naturalean barrena, inguruneaz eta haren historiez gozatuz. 8 km baino gehixeago dira, eta 500 m inguruko desnibela dago.

Urkiolagirrerantz igo; Polpol zelaiak Asuntzaraino zeharkatu, eta Larranoko aterperaino eta Santa Barbara ermitaraino iritsiko gara. Ibilbide zoragarria eta beti harrigarria.

Garrantzitsua da arropa eta oinetako egokiak jantzita etortzea eta janaria eta edaria eramatea indarrak berritzeko, eta gomendagarria da arropa ekartzea jardueraren ostean aldatzeko.

Gomendioak

Urte sasoiaren araberako arropa erosoa (beti mahuka luzea) eta kirol-oinetakoak. Gomendagarria da motxila txiki batean eramatea zerbait jateko, litro eta erdi ur pertsona bakoitzeko eta toalla bat edo arropa aldatzeko.   Horrez gain krema, txanoa edo bisera, betaurrekoak edo eskularruak, urte sasoiaren arabera. 

Kontuan hartzeko

Zer ibilaldi gomendatzen dugu?

Inguru Abenturako gidariek argi daukate: ibilbiderik ikusgarriena Euskal Herriaren erdigunean dago, Urkiolako parke naturalean, Euskal Herriko Alpe txikiak deritzen mendietan.

Erronka handiago baten bila bazabiltza, Gorbeiako parke naturaleko ibilbide zirkularra da aukerarik onena.

Dagoeneko ibilbide bat baduzu buruan eta laguntza teknikoa behar baduzu, gustura esploratuko ditugu leku berriak zurekin.

Nork egin ditzake mendi-ibiliak?

Edonork egin ditzake mendi-ibiliak. Entzian, ibilbide laburrak daude, hasteko ezin aproposagoak; Urbasan, berriz, ibilbide luzeagoak ditugu. Funtsezkoena gure maila fisikoaren jakitun izatea da eta ibilbide errazekin hastea ariketa egitera ohituta ez bagaude.

Zein da gomendatzen den gutxieneko adina?

Izugarri gustatzen zaigu etxeko txikiekin ibiltzea, baina kontuan hartu behar ditugu haien mugak. Heldu batekin joan behar dute beti, edo baimena izan. Behar izanez gero, bide erraz eta ezagun batean egiten dugu jarduera.

Zer eskaintzen du jarduera honek?

Material tekniko kolektiboa (motxila, botika-kutxa, larrialdietarako telefonoa, etab.)

Gida titulatu eta espezializatua

Erantzukizun zibileko asegurua eta istripu-asegurua.

BEZa barne.

Gomendioak

Urte sasoiaren araberako arropa erosoa (beti mahuka luzea) eta kirol-oinetakoak. Gomendagarria da motxila txiki batean eramatea zerbait jateko, litro eta erdi ur pertsona bakoitzeko eta toalla bat edo arropa aldatzeko.   Horrez gain krema, txanoa edo bisera, betaurrekoak edo eskularruak, urte sasoiaren arabera. 

Ezaugarriak

  • Eskualdea

    Durangaldea

  • Udalerria

    Abadiño

  • Inguru

    Barrualde

  • Esperientzia mota

    Turismo aktiboa eta abentura

  • Urteko sasoia

    Urte osoan

  • Irisgarritasuna

    Egokitu gabe: kontsultatu informazioa web-orrialdean