Red Bull Cliff Diving 2019

Red bull Cliff Diving munduko sailak berriro hautatu du Bilbo aurtengo munduko finalaren egoitza bezala. Edizio hau sorpresaz josita etorriko da eta emakumeen txapelketa eskainiko du estreinakoz.

Red Bull Cliff Diving jauzien txapelketa (jauzi bertikala) aurten berrikuntza ugarirekin dator: hiru toki berri, dominadun olinpiko bat behin betiko jauzilarien artean, gizon eta emakumeen txapelketa denboraldiko geldialdi guztietan eta Bilbo izango da finaleko egoitza.

Bilboko Salbe zubia izango da denboraldiko azken hitzordua King Kahekili 2019 garaikurren irabazleak nortzuk diren jakin aurretik. Lehen aldia izango da emakumeen salto itzelak Guggenheim museoaren parean ikusteko. Apunta ezazu hitzordua: irailaren 4ean, larunbatean, Bilbon.

Garaikurraren izena, King Kahekili, lehen aldiz Kaunoluko itsaslabar sakratutik salto egin zuenaren omenez da. Hawaiko Kaunolun hasi zen kirol dotore zein ikusgarri hau.

Publikoa  eta epaimahaia zur eta lur uzten duten erorketa askeko jauzi konplexu eta dotoreak dira eta hiru segunduko denbora soilik daukate kirolariek. Denbora labur horretan jauzilariek euren trebetasunak eta abileziak erakutsi beharko dute bost jauzi mota ezberdinetan: aurrez, bizkarrez, alderantziz, barrurantz eta buruz behera. Hogeita zazpi metroko altueratik egindako salto hauek bost metroko sakonerara iristen dira.

Jauzi ikusgarriak testuinguru paregabe batean

Antolatzaileen arabera “geroz eta jauzilari gehiago daude eta zailtasuna geroz eta handiagoa da eta Guggenheim Museoaren inguruarekin bat eginda kirol honek arte moderno berri baten kutsua hartzen du”. 2014 eta 2015eko finalen arrakastaren ondoren, Bilboko Salbe zubiak Red Bull Cliff Diving txapelketaren eszenatokia izango da laugarrenez, eta aurtengo edizioan irabazleak nortzuk diren erabaki eta sari banaketa egiteko gune ere izango da. Gertutik ikusi nahi baduzu, ordu batzuk lehenago bertaratzea aholkatzen dizugu ikuskizunaz bere osotasunean gozatu ahal izateko.

Red Bull Cliff Diving 2019 pasa den apirilaren 13an hasi zen Filipinetan (El Nido, Palawan) jauzi berri batekin eta Dublinetik (Irlanda), Polignano a Mare (Italia), San Migueletik, Azores uharteetatik (Portugal), Beirutetik (Libano) eta Mostarretik (Bosnia-Herzegovina) pasako da irailaren 14an Bilbora iritsi aurretik. Jauzi hauek ikusteko denboraz eta argazki kamera eskuan duzula joatea aholkatzen dizugu.

Nola heldu

Guggenheim Museora garraio publikoan iristea gomendatzen dizugu. Tranbia hartu eta museoaren izen bereko geltokian geratzea beti da aukera ona, oso gertu baitago eraikinaren sarrera eta ibilbidean zehar hiriko hainbat txoko turistiko ikusi ahal izango dituzu. Bestetik, metroa hartzen baduzu, finala ikusteko gertuen daukazun geltokia Moyua da (Ercilla Guggenheim irteera). Bestetik, ibaiaren beste alderdia oinezkoentzat ixten dute eta oso erraza da Deustutik eta Zazpikaleetatik paseoan iristea.

Gastronomia

Non jan

Bilboko otorduak egiteko aukera zabala da, ia-ia artea. Pintxoz pintxo jakiak dastatu edo mahai batean esertzea gomendatzen dizugu. Aurrekontu eta gustu desberdinetako aukerak dauzkagu, Michelin izardun jatetxe dotore eta berrietatik euskal gastronomiaren menu tradizionalenetara. Abandoibarran, museo inguruko terraza bateko mahaia hartzea aholkatzen dizugu gure gutiziak dastatzen dituzun bitartean nazioarteko eredu urbanistikoa jarraitzen duten Bilboko eraikinak ikusteko.

Ostatua

Non lo egin

Turismoaren alorrean punta-puntan dagoen hiria izanik, Bilbo urte osoan zehar milaka bisitari jasotzeko prestatuta dago . Zure eskura gustu guztietara egokitzen diren lotarako lekuak topatuko dituzu, pentsio ekonomikoetatik hasi eta luxuzko hoteletara. Kongresu, festibal eta Red Bull Cliff Diving bezalako ekitaldi ugari izaten dira urtean zehar, beraz, zure erreserba aldez aurretik egitea komenigarria da.

Deskontuak

BBCardek eskainitako deskontuak

Erosi