Arima marinelaren zirrarak Algortako Portu Zaharrean

Algortako Portu Zaharra Euskadiko kostaldeko helmuga ederrenetako bat da, bere aldapa maldatsuek, etxe txuri txikiek eta itsas gutiziak dastatzeko jatetxeek ematen dioten xarmari esker. Izan ere, hain da polita, zein Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak Kultura Ondaretzat jotzen duen.

Askorentzat, Portu Zaharretik ibiltzea denboran zehar atzerapausoa ematea bezalakoa da: arrantzaleen etxe zaharrak, kresal usainez estalitako kalezulo eta aldapak... Arrantzale tradizioa inguru oro nabari da. Bertako kale nagusiak Portuzarra eta Aretxondo dira, parkez eta tabernez beteta daudelarik. Eta horietako giroa, noski, hobezina da. Ezaguna da koadrilak astero-astero biltzen direla Portuko eskailera eta aldapetan, solasean janaz eta edanaz gozatzeko. solasean ibili artean, pintxo gozoez eta poteez gozatzeko.

Portu Zaharraren historia

Antzina herri arrantzalea izandakoa, egun olgetarako zonalde da. Portu Zaharra historia luzeko tokia da. Bere jatorria XVII. eta XVIII. mendeetan kokatzen da, eta Abrako Portuko baldintza fisiko eta meteorologiko bereziei estu lotuta dago.

Zonaldeak ospea izatea lortu zuen ontzi txikietan egiten zen itsasbazterreko arrantzaren  eta lemarien arteko konbinazioari esker (lemariak itsaslurraren inguruko adituak dira, eta kapitainak Bilbotik irteten eta sartzen  laguntzen zituzten, areatzeei modu egokian aurre egiteko gomendioak emanez). Izan ere, Bilboko barrak hondoratze asko eragiten zituen. Denborak aurrera, horiek ekiditeko, Naufragoen Salbamendurako Estazioa sortu zen.

Bestalde, itsasoko jarduerak hazten joan ziren heinean, Algortako marinelek haien ekintzak arautzeko organismo baten sorkuntzaren beharra ikusi zuten. Eta horrela, Algortako San Nikolaseko Marinelen Kofradia sortu zen.

Galdu ezin duzuna

San Nikolaseko Baseliza Zaharra. Antzinako San Nikolas baselizak 1634an du jatorria, Algortako San Nikolaseko Marinelen Kofradiak haren elkarteko lehenengo bilerak egiteko behin-behineko egoitza izendatu zutenean. XIX. mendean baseliza itxi egin zen, Eskola Nautiko bihurtuz. Geroago, XX. mende hasieran, erreformak izan ostean, geratzen zitzaion arima erlijiosoari amaiera eman zitzaion eta bertan bizilekuak eraiki ziren. Egun, abside zentrala da jatorrizko eraikuntzatik geratzen zaion bakarra.

Arrantzalea eta Sardina-saltzailea. Eskultura biek Portu Zaharrean jadanik ekintzen ez diren bi profesio omentzen dituzte: arrantzale eta sardina-saltzailea. Erriberamune murruan kokatuta daude, lemariak portuan sartzen ziren ontziak ikustatzeko kokatzen ziren lekuan.

Arrantzale plaza. Erriberamunetik metro gutxi batzuetara dago Arrantzale plaza, zuhaitzez eta arrantzaleen etxe klasikoez inguratuta. Dudarik gabe, pintxotan eta poteoan ibiltzeko zonalde paregabea.

Etxetxua. Algortako Marinelen Kofradiak eraiki zuen etxe enblematiko hau XVIII. mendean elkarteko egoitza izan zedin. Portu Zaharreko epizentrotzat hartzen da, eta denbora batez antzinako Getxoko Udala bertan kokatzen zen. Solairu bakarreko etxea da, arkupe irekia eta banku luzea duena.

Erriberamune. Portura bidean dauden zurubien eskailera-buruan dago, Etxetxuaren ondoan. Belaunaldiz belaunaldi, murrua marinelen eta arrantzaleen biltokia izan zen, zeinetatik horizontea ikustatzen zuten ontziei haien jarduerekin laguntzeko.

Getxoko Sirenoa. Izaki mitologikoa ez den arren, oso ezaguna da. Marcos López autore argentinarraren argazkia da, eta Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdian ikusgai ipini zenean, Udalari gustatu zitzaion, erosi egin zuen eta Portu Zaharrean ipintzea erabaki zuen. Itsasoak eta muralak elkarri eragiten diote, marearen garaieraren arabera Sirenoaren gorpuzkeraren zati bat edo beste erakusten.

Nola heldu

Portu Zaharra Algortako behealdeko gunean dago, Bilboko Portuko gurutzaontzien itsas terminaletik 15 minututara, Ereaga hondartzaren ondoan. Bertara heltzeko modu asko daude: garraio pribatuan, Bizkaibusen edo Metro Bilbaoko edozein geltokirik pasioan.

  • Metroa

    Portutik gertuen dagoen geltokia Algorta (L1) da. Bertatik Portura kilometro bakarra dago. Areeta geltokia aukera egokia izan daiteke besteak beste honako tokiak ikusteko: Bizkaia Zubia, Areeta eta Ereaga, Punta Begoña edota Kirol Portua.

  • Autobusa

    Linea anitzek lotzen dute Algorta eta Portu Zaharra Bilborekin eta Bizkaiko bestelako tokiekin. Lineak eta maiztasunak webgunean begiratu.

  • Autoa

    BI-637 “La Avanzada” errepidea hartu, eta behin Getxora helduta Arriluze eta Ibarra pasiotik segi Ereaga Kaiara iritsi arte. Hortik 1,5 kilometrotara Portu Zaharra dago. Portuan bertan dagoen doaneko aparkalekuan utzi dezakezu autoa.

Gastronomia

Non jan

Ohikoa da zonaldeko plaza eta tabernetan pintxotan ibiltzea. Arrantzale plazan, esaterako, eskaintza handia aurkituko duzu. Halaber, ibilbide gidatua egin nahi izanez gero, Turismo Bulegoak adituekin egiten diren pintxo bideak saltzen ditu. Gainera, ostegun guztietan (jaiegun eta jaiegun bezperetan izan ezik) pintxopotea egiten da. Hau da, pintxo eta edaria (txakolia, sagardoa, garagardoa..)  prezio onesgarrian.

Kalimotxoa gustuko duzu? Horrela bada, bere jatorria Portu Zaharrarekin lotzen dela ezagutzea interesgarri suertatuko zaizu. XX. mendearen hasieran gutxi edaten zen edaria bazen ere, 1972an San Nikolas jaietan gaur egun ezagutzen dugun moduan sortu zen. “Antzarrak” izeneko koadrilak asmatu zuela esan ohi da, urte horretan Portuko jaiak antolatu zuen taldeak. Festetarako 2.000 litro ardo erosi zituzten, eta zorigaitzez ozpinduta zegoen. Ez zekitenez zer egin, cola freskagarriarekin nahastea bururatu zitzaien, zapore txarra estaltzeko asmoz. Behin asmakuntza eginda izena ematea baino ez zitzaien geratzen. Orduan, “Kalimero” ezizena zuen laguna heldu zen. Lagun horri “Kali” deitzen ziotenez, eta esaten dutenaren arabera, oso galanta ez zenez, “motxo” (motxa dena) atxiki zioten izenari. Eta hortik dator “Kalimotxo”.

Ostatua

Non lo egin

Getxon orotariko ostatu eta hotelak aurki ahal dituzu, ekonomikoak diren pentsioetatik, luxuzko hoteletara. Bidaiarientzako aukerarik interesgarriena hondartzaren ondoan dauden hoteletan lo egitea da. Itsasoaren soinua entzunez erlaxatuz eta esperientzia berdingabea biziz.

  • Portu Zaharraren jatorriak ezagutu ahal izango dituzu Getxoko Turismo Bulegoan ibilbide gidatu eta antzerkii formadun esperientzia erreserbatuz.

    Getxoko Turismo Bulegoa
    Ereaga Kaia, z/g. 48992. Getxo.

    Telefonoa: 94 491 08 00

    E-posta: infoturismo@getxo.eus

    • Ordutegia

      Udako ordutegia (ekainaren 1etik irailaren 30era)
      Astelehenetik igandera: 09:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

      Neguko ordutegia (urriaren 1etik maiatzaren 31ra)
      Astelehenetik larunbatera: 09:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Igandeak: 09:30etik 14:30era

      *Abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1 eta 6 itxita

    • Kokapena

      Algorta, Getxo.

  • Getxo Puerto Viejo aplikazioa jaistea gomendatzen dizugu zeure bisitan dena jakin nahi baduzu. Aplikazioak etxe bakoitzaren historia, toki enblematikoak, jatetxeak eta bestelako interes puntuak biltzen ditu. Kontutan hartzeko kontua da, GetxoPass txartel turistikoa aktibatzea produktu turistikoetan, gastronomikoetan eta bertako dendetan beherapenak eskuratzeko.

  • Abuztuaren 12an San Nikolas zaindariaren jaiak ospatzen da, “Pijama Eguna” izenarekin ezagutzen dena. Egun horretan Txoa omentzen da, arrantza artearen ikastuna. Auzoko jaien sinboloa da eta eskuz egindako panpina batean datza. Jaiei agur esateko, andarea harresi aldean erretzen da.