
Ekitaldiak
Udaberria Bizkaian
Sasoiko egun argitsuetan hiriguneetako zarataz ihes egin dezazun, plan bikainak proposatzen dizkizugu
- 20 · ekainaren 21(a)
- Bizkaia
Sasoiko egun argitsuetan hiriguneetako zarataz ihes egin dezazun, plan bikainak proposatzen dizkizugu: erlaxatzeko moduko berdegune inguruak, herrietako ospakizun dibertigarriak eta ekintza gastronomiko gozo-gozoak.
Egun argitsu luzeak, tenperatura epelak, eta tarteka, euria. Horrelakoa da udaberria Bizkaian. Behin neguko egun latzak atzean utzita, martxoaren 20tik ekainaren 21era arte irauten duen denboraldiak eguzkiaz probetxu ateratzeko plan bikainak eskaintzen ditu: pasioak parke eta lorategi inguruetan, kirola aire librean eta ekitaldi gastronomikoak, besteak beste.
Dudarik gabe, Bilboko berdeguneak protagonista izan ohi dira udaberrian, hiriguneko zarata eta trafiko mugimendutik ihes egiteko aukerarik onenak eskaintzen baitituzte. Casilda Iturrizar parkea, Ahateen parkea izenez ere ezaguna, Bilboko erdiguneko parke nagusia da, bere birika berdea. Belar gune zabalak ditu, pasiorako zirkuituak, bidegorriak, txiki eta nagusientzako jolastokiak, saskibaloi kantxak eta terrazak. Hala ere, bereizi eta ospetsu egiten duena parke erdian dagoen animalientzako esparrua da. Zuhaitzez inguratutako urmaelean, beltxarga, ahate eta arrain espezie ezberdinak daude; inguruetan, antzarak, paumak, urtxintxak eta bestelako animaliak, denak haien etxetxoekin.
Bilbo erdigunetik jarraitzeko, Albia Lorategiak mugimendu handikoak dira ere. Abandoko gune komertzialaren ondoan, eta Justizia Auzitegien parean, lanordu artean deskonektatzeko hautabide ezin hobea eskaintzen dute. Nahiz eta oso handiak ez izan, ondo zaindutako lora eta zuhaitzez beteta dago eta bertatik eraikin enblematikoak ikuskatu daitezke: San Bizente eliza edo Sabin Etxea, esaterako. Bitxikeria gisa, lorategietatik Naviera Aznar eraikina ikusi ahal izango duzu, newyorktar Flatiron figuraren euskal bertsioa. Orobat, pintxo gozoz betetako taberna eta jatetxe ugari daude alderdietan.
Halaber, egun eguzkitsuez gozatzeko, lorategiak bisitatu ondoren, pare bat minututara dagoen Nerbioi itsasadarraren pasioa egitea oso ohikoa da bilbotarrentzat. Bertatik, bi noranzko daude aukeran: Olabeaga kaiarako bidea hartu eta bidetik Zubizuria, Guggenheim museoa eta Karola garabia ikusi; edo Martzana kaiarantz joan eta bidean Udaletxea, Areatza, Alde Zaharra eta Erribera merkatua ikuskatu. Hartzen duzun aukera hartzen duzula, ez dizu hutsik egingo. Ailegatzean giro oneko terraza andana aurkituko dituzu. Gainera, bidea patinekin edo bizikletekin egiteko oso aproposa da.
Bestalde, erdigunea Uribarri eta Begoña auzoekin lotuz, udaletxearen goiko aldean Etxebarria parkea dago. Bilboko parkerik handiena, antzina Bilboko industria fabrika nagusia bertan kokatzen zen, eta egun, adreiluzko tximinia erraldoia bere erdian mantentzen da. Bilbotarrentzat parke enblematikoa da eta udaberriko egun argitsuetan jendez beteta egon ohi da. Egunero aurki daitezke jendetzak belarrean eguzkia hartzen, txakurrarekin pasioan edo lagunartean olgetan. Gainera, kirol maitaleentzako toki paregabea da: skatea egiteko gunea du, bizikletaz eta patinekin ibiltzeko zirkuituak, kirol aparailuak eta footinga egiteko bide zabalak. Maiona futbol zelaia ere bertan dago.
Jarduera gastronomikoak
Bilbotik at, Bizkaiko herrietan udaberriko entretenimendu bereziak daude. Eguraldi onaren heltzearekin batera jarduera gastronomikoak nagusi izaten hasten dira. Merkatuak anitzak dira eta ia herri guztiek dute baten bat garai horretan. Bakoitzak bere berezitasunak baditu ere, zenbait nabarmentzekoak dira.
Maiatzaren hasierako Balmasedako Erdi Aroko Azoka, esaterako, oso esanguratsua da. Jai horrekin, Bizkaiko lehenengo hiribilduak bere sorrera ospatzen du, eta jaki azoka egoteaz gain, biztanleek gertakizun historikoak antzezten dituzte. Gainera, zaldiak, pottokak eta ardiak bezalako animaliak daude. Ezin duzu galdu ikuskizun paregabea!
Halaber, Bizkaiko beste aldean, maiatz amaieran Bermeoko Arrain Azoka ospatzen da. Tradizio marinela ezagutzera ematea xede du azokak eta jai egutegiari hasiera ematen die. Horregatik, “arrantzale” mahoizko arropa urdin tradizionala urtean lehen aldiz jartzen da Urdaibaiko ospakizun garrantzitsuan, eta Bermeo fanfarren, dantzarien, trikitilarien eta gaitarien giroan murgiltzen da.
Bestalde, txakolinaren mahats-bilketa udazkenan egiten den arren, udaberrian “negarra” fenomenoa deritzona gertatzen da, zeinetan urte amaierako emaitza sasoi horretako denboraldiaren mende dagoen. Horregatik, zenbait herritan Txakoli Eguna udaberrian ospatzen da. Zalla, Urdaibai eta Lezamakoetara joatea gomendatzen dizugu.
-
Udaberria Bizkaian martxoaren 20tik ekainaren 21era bitartean da.
-
Natura
Udazkeneko planak
- irailaren 23(a) · abenduaren 21(a)
- Bizkaia
-
Ekitaldiak
Naturaleza encendida - Itsasaldi
- uztailaren 6(a) · uztailaren 8(a)
- Bilbao
Cookien politika
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Cookie teknikoa | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Cookie teknikoa | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_fbp | Publizitatea eta Marketina | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Publizitatea eta Marketina | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Publizitatea eta Marketina cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Mota
- Publizitatea eta Marketina
- Helburua
- Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
Cookieak konfiguratzea
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA.
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.