Abentura zaleen 'jolas-parkea'
Zure oporretan edo aisialdian ondo patxadan egotea ez badator zurekin, Bizkaian muturreko kirolak egiteko gune ugari dituzu, adrenalina ere muturrera eramango duzula. Prest?
Naturak baretasuna eman ohi digu, baita abentura kitzikagarriak bizitzeko aukera ere. Zentzu horretan, Bizkaia turismo aktiboaz gozatzeko lurralde bikaina dugu. Kostaldean nahiz barnealdean, badira hainbat kirol eta ekintza iratzargarri eskura, zure bisita esperientzia guztiz ahaztezina bilakatuko dutena, hain zuzen.
Esaterako, ur-kirol eskaintza zabal eta erakargarria daukagu, batez ere gomendagarria uda partean bazatoz. Kanoa jaitsiera edo zeharkaldia, itsas-kayaka, piraguismoa, surfa nahiz urpekaritza egiteko aukera izango duzu Urdaibain, Lekeition nahiz Gorlizen, leku batzuk aipatzearren.
Era berean, Parke Naturaletatik mendi-ibilaldi luzeak edota trekkinga gure kostalde zoragarritik zehar gustuko izango dituzu ere bai. Gogora ezazu Done Jakue Bideak ere badituela Bizkaia zeharkatzen duten pare bat tarte, Markina-Xemeinetik Bilbora, Gernika bide.

Natura bete-betean
Kobazuloak, mendiak eta magiaz beteriko haranak