Marijaiaren xarmari gorazarre
Bilboko Aste Nagusia abuztuan ospatzen dugu, eta ‘nagusiarena’ literala da: prestatu zaitez jairik jai ibiltzeko aste luze eta ahaztezin batez. Gora Marijaia!
Urtero, abuztuaren 15a osteko larunbatean, Marijaia pertsonaia gogoangarria Bilbora dator, bere giro xarmangarria eta parrandazalea hirian zehar zabaltzeko asmoz, bederatzi bat egunez. Musika, antzerkia, performance edota kale-ikuskizunak, gastronomia-txapelketak, folklorea, baita su artifizial ikusgarrienak ere. Hori guztia, eta askoz gehiago, zain duzu Bilboko Aste Nagusian.
Marijaiaren baimenaz, gure jaietako parranda-enbaxadore gorenak konpartsak dira. Funtsean, kuadrilla edota elkarteak dira, bakoitzak bere jai-programazioa eta txosna hirian dituela -gehienak Itsasadarreko ertz bietan eta Alde Zahar inguruan biltzen dira-. Kontzertuak, dantza, transformismo show-ak eta, oroz gain, algara ederra egunez nahiz gauez.
Bereziki aipagarria da Pinpilinpauxa konpartsa, Euskadiko gay askapenerako mugimendua aldarrikatzen duena, hain zuzen.
Bere txosna jendez gainezka dabil beti, ikuskizun benetan izugarria eskaintzen baitute uneoro.

Irekia eta adeitsua
Zaren bezalakoa nahi zaitugu Bizkaian. Zu zeu izateko aske!
Marijaiari eta honek dakarren parrandari ongi etorria eman ohi diogu Arriaga plazan. Aste luze eta ‘lanpetu’ samar baten ostean, agur esaten diogu pertsonaia enblematiko honi bere erreketarekin, Bilboko Itsasadarrean leku duena, Udaletxe aurrean.
Gure jairik adierazgarriena Arriaga Antzokian egiten den txupinazoarekin hasten da. Bertako balkoian biltzen dira pregoilaria, txupinera, Bilboko Udalaren jai-zinegotziak eta Marijaia bera. Jende andana bildu ohi da Areatza plaza inguruan, parrandaren zain.
Aste Nagusia izaera irekiko jaiak dira, hots, aurreiritziak ez daude festara gonbidatuta eta konpartsak bide, herritar eta bisitari guztiek parte hartzen dute beren programa zabalean. Ekintza kitzikagarri batzuk aipatzearren; piragua zeharkaldia, bokata-lehiaketa, hiri krosa edota Bilbo Kantari txapelketa irrigarria daude, non parte hartzeko baldintza bakarra lotsa etxean uztea den.
Kontzertu mordoa -gehienak doan- ere ezaugarri du Aste Nagusiak. Abandoibarran (Guggenheim Museoko zabaldegian), Alde Zaharrean, Europa parkean, Kafe Antzokian eta, jakina, txosnetan ere, estilo askotariko proposamenak aurkituko dituzu. Era berean, antzerki programazioa nabarmentzekoa da: Arriaga eta Campos antzokiak nahiz Euskalduna Jauregia erreferente dituzu arlo honetan.
Zirku-ikuskizunak gustuko badituzu, Etxebarria parkean zirkua eta feriako txosnak ditugu. Bertan su-artifizialen ‘egoitza’ ere bada, jaiari giro magikoa eransten dizkiotena gauero. Arriaga plaza, Uribitarte pasealekua nahiz Kobetamendi begiratoki aproposak dira ere bai.
Askatasunaren konpartsa
1978. urtean sortu zenetik, Pinpilinpauxa konpartsak askatasun sexuala libreki adieraztearen alde egin du. Horren adibide garbia dira bere txosnan antolatzen dituzten parranda eta ikuskizun ugari
Jakin badakigu konpartsak direla Bilboko Aste Nagusiaren protagonista nagusienetakoak. Guztira, 30 bat talde dira, hiriko auzo edota elkarte anitzetik abiatuz konpartsa gisa eratu zirenak. Esan bezala, bakoitzak bere izaera, txosna eta ekintza-programazioa ditu, festa guztiz partaidea eta plurala ahalbidetuz, hain zuzen. Izan ere, 2018ko Aste Nagusiaren nobedade bat da konpartsek zeinu-hizkuntza ikasiko dutela.
Konpartsa bakoitzak bere logotipoa dauka, Pinpilinpauxarena tximeleta horia (eta erretzailea) dela. Txanpaina ere ikur nagusitzat izan dute urteetan. Aste Nagusiaren lehendabiziko ediziotik dabil jaia xarmangarritasunaz janzten, hots, 1978. urtetik gaur arte.
Txosna-gunean barrena zaudela, erraz asmatuko duzu zein den Pinpilinpauxaren txokoa. Jai-giroa sekulakoa da; algara nagusi da eta musikaz gain, transformismo eta bestelako ikuskizunak nabarmentzen dira. Txirenitas, Felliniak eta beste pertsonaia ospetsuak ohikoak dira txosna honetan. Esan gabe doa: prestatu zaitez purpurinaz blai bukatzeko!
Nola heldu
Aste Nagusia Bilbo osoan zehar hedatzen bada ere, Alde Zaharrean eta Zabalgune inguruan metatzen dira jai-gune nagusienak. Kontuan hartu hiria jendez gainezka dagoela aste horretan, beraz, kotxea aparkatzea gomendatzen dizugu. Horren ordez, hobe duzu oinez edo garraio publikoaz mugitzea. Metroz, tranbiaz nahi autobusez ibil zaitezke erraz. Gainera, zerbitzu bereziak aurreikusten dituzte, gaupasa lasai hartu ahal izateko asmoz.Non jan
Bilbok ezaugarri ditu bere betiko taberna eta jatetxeak, non pintxoz gainezka dauden barrek erakarriko zaituzten ziur. Berebat, gastronomia garaikideko egoitza adierazgarriak ere baditugu. Beraz, sibarita bazara eta plater berritzaileak dastatzeko asmoa baduzu, gure Michelin izardun jatetxeen menuek liluratuko zaituzte ezbairik gabe.
Edonola ere, Aste Nagusia bere osotasunean bizitzearren, gastronomia-txapelketa nahiz azoketara hurbiltzea iradokitzen dizugu, ez zara damutuko eta. Esaterako, Bilboko Konpartsak federazioak antolatzen duen Arrain Fish Festival bereziki aipagarria da: txipiroiak, bakailaoa, marmitakoa, hala nola parrillan erretako hegaluzearen banaketa herrikoia zain dituzu. Beraz, inoiz baino gehiago, esan dezagun ozen: Gora Marijaia!
Non lo egin
-
Aste Nagusiaren inguruko berri eta nobedade guztiak jasotzearren, Bilboko Konpartsen mugikorrerako app-a deskargatzea aholkatzen dizugu.
Informazio gehiagorako: https://www.bilbokokonpartsak.eus/appBilboko Konpartsak - https://www.bilbokokonpartsak.eus/
Zabalbide 5, lonja 48006 Bilbo
Telefonoa: (+34) 94 679 13 06
Emaila: bulegoa@bilbokokonpartsak.eus-
Kokapena
Bilbo
-
-
Parrandarako gogoekin etortzea litzateke gure gomendiorik aipagarriena. Bilboko Aste Nagusia bide, egundoko esperientzia biziko duzu, jai-giro herrikoian. Egun Handia jaien une gorena dugu gainera, ikuskizun eta prezio bereziak nonahi topatuko dituzula.
Zenbait esteka interesgarri:
LGTB Bizkaiko gida: http://bilbaobizkaiafriendly.org/eu
Aste Nagusiari buruzko dokumentala (Bilboko Konpartsak): https://www.youtube.com/watch?v=6A3Z8JEm-9Q
Erlazionaturiko Sarrerak
-
Itzulia Basque Country 2025 | 5. etapa: Urduña / Gernika-Lumo
- apirilaren 11(a) · apirilaren 11(a)
- Urduña / Gernika-Lumo
-
Balmasedako gurutze-bide biziduna
- apirilaren 17(a) · apirilaren 18(a)
- Balmaseda
-
The Lumineers
- apirilaren 30(a) · apirilaren 30(a)
- Bilbao Arena Miribilla
-
bilbao basque FEST 2025
- apirilaren 16(a) · apirilaren 19(a)
- Bilbao
-
Kariña Fest
- apirilaren 12(a) · apirilaren 12(a)
- Bilbao Arena Miribilla
-
EskutArtie 2025. Udaberriko XIV. Artisautza Azoka
- apirilaren 11(a) · apirilaren 21(a)
- Bilbao
-
Laboral Kutxa Bilbao Menditrail 2025
- apirilaren 6(a) · apirilaren 6(a)
- Bilbao
-
ZEIDFEST Gaztea 2025
- apirilaren 5(a) · apirilaren 5(a)
- BEC Barakaldo
-
Getxoko Liburu Azoka 2025
- apirilaren 4(a) · apirilaren 6(a)
- Getxo
-
Bilbao Basket vs. JDA Bourgogne Dijon
- apirilaren 2(a) · apirilaren 2(a)
- Bilbao Arena Miribilla
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
- Publizitateko eta marketineko cookieak: erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa gordetzen dutenak. Nabigazio-ohituren ikuskapen jarraituaren bidez eskuratzen da informazio hori, eta Facebook/Twitteri (edo erabiltzen ari garenari) ahalbidetzen dio profil berezia sortzea eta iragarkiak horren arabera ematea.
Cookies-en iraupena
Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookies motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak visitbiscay.eus webgunean
Honako hauek dira www.visitbiscay.eus webguneak erabiltzen dituen cookie motak xehetasunez, helburuaren arabera, azalduta:
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_visitbiscay | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_visitbiscay | Analitiken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_visitbiscay | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_publicidad_visitbiscay | Publizitatea eta Marketinan cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_visitbiscay | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
_ga | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | 2 urte | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko | Urtebete | |
_fbp | Webguneetan bisitak biltegiratu eta arakatzea | Urtebete | |
personalization_id | Twitterreko esperientzia pertsonalizatzea | Urtebete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
ARRAffinitySameSite | Karga orekatzeko eta bisitariaren orriko eskaerak nabigazio-saio guztietan zerbitzari berberera bideratzen direla bermatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft |
WFESessionId | Sortu Power BI-ko saio bat, datuak ikuskatzen laguntzen duen Microsofteko tresna | Saioa | Microsoft |
ai_session | Detektatu aplikazioaren orrialde eta funtzio jakin batzuk erabiltzailearen zenbat jarduera-saiotan txertatu diren. | 30 minutu | Microsoft |
ai_user | Detektatu zenbatek erabili zuten aplikazioa eta horren funtzioak. Erabiltzaileak identifikazio anonimoen bidez zenbatzen dira. | Urtebete | Microsoft |
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.