Natura-parkeak

URKIOLA

Paisaia guztiz euskalduna da: malkartsua, berdea eta haitzez betea, eta, bertan, Anboto mendia (1.330 metro) da protagonista. Bertako  kobazuloetan, legendak mito bihurtu dira, eta, horien artean, Mari nabarmentzen da, jeinu guztien erregina, haitzaren horma bertikalean bizi dena. Parkean, elkarren segidan ikusiko dituzu haitz altuak, bailarak eta sakanak, mendizale ugari biltzen dituzten tokiak horiek.

Urkiolako santutegia ere bertan dago, bikotekide-bila dabiltzanentzako erromesgunea. Harriari hiru bira eman, eta kito.

www.urkiola.net

Irisgarritasunari buruzko informazioa: Urkiolako parke naturala

ARMAÑÓN

Mendigune honek Kantabriarekiko muga markatzen du, Enkarterri eskualdean, eta Armañongo gailurra nabarmentzen da goreneko altitudean (854 m). Mendigunean, landa-izaera duten muinoak eta gainalde menditsuak tartekatzen dira. Inguruetan, 200 kobazulo eta leize baino gehiago daude  (Pozalaguako kobazuloak nabarmentzen dira, zeinak “Espainiako 2013ko txokorik onena” izendatu baitzituen Repsol gidak), eta, horietan, munduko estalaktita eszentriko gehien biltzen dira.

www.visitenkarterri.com/eu

Irisgarritasunari buruzko informazioa: Armañongo Parke Naturala

GORBEIA

Gorbeia dugu Euskadi jatorreneko beste toki bat, non Bizkaiak Arabarekin partekatzen baitu lurraldea. 1.482 m-ko gailurrak markatzen
du muga. Inguruak, bada, haitz malkartsu eta kobazulo ugariekin konbinatzen ditu larre bigunak, pagadiak eta hariztiak. Mairulegorretako 
kobazuloa gailentzen da, 12 km baino gehiagokoa, Itzinako biotopo babestuan dagoen Itzinako karstarekin batera.

Irisgarritasunari buruzko informazioa: Gorbeia

  • Besaide oso toki berezia da, hainbat alderdik egiten baitute mendi enblematiko: gailurrean, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten 
    hiru lurraldeek bat egiten dute. Hantxe bertan, mendizale desagertuari egindako monumentua dago, eta, gailurraren azpi-azpian, “Biziiturria” 
    izeneko beste bat altxatu zuten. Gailur estrategiko honetatik behatzen diren ikuspegiak bikainak dira benetan. Zentzuzkoa da mendizaleentzako gurtza-tokia izatea.