null Natos y Waor, Bad Gyal eta Trueno artistak zerrendaburu BIME LIVE 2021 jaialdian


Jaialdia urriaren 29tik 30era bitarte izango da Bilbao Arenan eta 8 artista arituko dira bertan, hala nola Ana Tijoux, Chill Mafia edo Frente Cumbiero

BIME Live, udazkeneko erreferentziako musika-ekitaldia, indarberrituta dator berriro ere Bilbora, soinu urbanoz gainezka. Bi eguneko formatuarekin eta bizitzen ari garen egoeraren arabera egokitutako edukierarekin, jaialdia Miribillako Bilbao Arena aretoan izango da aurtengoan, baina ohikoa duen goi-mailako kalitateko artisten zerrendari eutsita.

Guztira zortzi artista izango dira, besteak beste, Natos y Waor bikote raperoa, jaialdiaren unerik underground-ena eskainiko diguna beren barra gogor eta lotsagabeekin; Bad Gyal dancehall-aren erregina eta bere hit sorta amaigabea; edo Trueno argentinarra, ‘Mamichula’ abestiaren egilea eta Argentinako trap eta rap estiloen erreferentea. Ana Tijoux artista txiletar-frantsesa, aldarrikapenez betetako letrekin; Chill Mafia, Iruñeko kuadrillarik lotsagabeena; eta Tenerifeko Maikel Delacalle, reggaeton, R&B eta rap uztartzen dituen nahasketa tropikala eginez. Gure artean izango dugu, halaber, Mario Galeano konpositore eta produktorearen Frente Cumbiero talde txundigarria Kolonbiatik, baita Laura Sam poeta ere, Juan Escribano produktorearekin batera duen proiektua aurkezten.

Udazkeneko musika-jaialdiaren hitzordua urriaren 29an eta 30ean izango da, Miribillako Bilbao Arenan. Espazio ezin hobea musikaz gozatu eta erritmo latinoei, rap-aren beat markatuei eta hip-hoparen elektrizitateari jarraikiz dantzan aritzeko, nazioko eta nazioarteko artistekin.

Bonuak uztailaren 22an jarriko dira salgai, ostegunean, 12:00etan, jaialdiaren webgunean: www.bime.net eta seetickets.es