Muñatones Gaztelura bisita

MUÑATONES GAZTELUA

Esperientziaren/enpresaren deskribapena

XIV. eta XV. mendeetan zehar eraiki zen gaztelua, bando-gerren testuinguruan, eta Bizkaiko arkitektura-ondarearen elementu nabarmenetako bat da. Gainera, gure historiako

pertsona ospetsuenetako batekin lotuta dago Gazteluaren historia: Lope García de Salazar arma- eta letra-gizon boteretsuarekin, zeinari zor diogun Las Bienandanzas e Fortunas lan ezaguna.

El Pobaleko Burdinolak lotura estua du Muñatonesko Salazartarrekin, garai hartan “burdinaren jauntxoak” izan baitziren, beraiek eraiki baitzuten burdinola hori XVI. mendearen hasieran. Bi monumentuak, Burdinola eta Gaztelua, bisitatzen baditugu, landanobleziaren bizimodua eta haren boterearen oinarri ziren aberastasun-iturriak hobeto ezagutuko ditugu.

Ezaugarriak

  • Eskualdea

    Enkarterri

  • Udalerria

    Muskiz

  • Inguru

    Kostaldea, Barrualde

  • Esperientzia mota

    Kultura eta ohiturak, Museoak eta erakusketak

  • Hizkuntzak

    Euskara, Gaztelania, Ingelesa

  • Prezio-tartea

    0-15 €

  • Urteko sasoia

    Urte osoan

  • Irisgarritasuna

    Egokitu gabe: kontsultatu informazioa web-orrialdean