Flysch biak

Gaztelugatxe eta gehiago

Uribe Kosta Sea Tours

Esperientziaren/enpresaren deskribapena

Itsas ibilaldi honek osagai ezberdinak eskaintzen ditu: paisaia naturala, formazio geologikoak eta ondare historikoa. 

Plentziako badiatik abiatuta, itsasertzetik doa, kala eta senadiak igaroz, Azkorriagako gotorlekuraino. Hango kanoi zaharrek lekuaren iragan estrategikoa gogorarazten digute.

Gero, Billano uharterantz jarraitzen du: Gorlizko aurrean dagoen irla bikaina, itsas hegazti askoren babesleku dena.

Ibilbidea, Armintza eta Bakioko kostaldea inguratu, eta Gaztelugatxeraino heltzen da. Han ondoan dago Aketxe uhartea, paisaia-balio handikoa.

Ibilaldi berean Lemoizko zentral nuklearra ere ikusten da, kostalde honetako elementu berezienetariko bat.

Horiez gainera, Barrikako itsaslabarrak ere ikus daitezke, «tolesturen katedrala» izenez ezagutzen direnak. Kantauri itsasoko flysch ikusgarrienetariko bat dira.

Kontuan hartzeko

Nahitaezkoa da adierazitako aurrerapenarekin agertzea.

Eguraldiak eta itsas egoerak agintzen badute soilik egingo da jarduera.

Une oro bete behar dira patroiak eta tripulazioak emandako jarraibideak.

Gomendatzen da arropa eroso eta berogarria eta oinetako irristagaitzak janztea eta eguzki-babesa jartzea.

Gomendatzen da arropa eroso eta berogarria eta oinetako irristagaitzak janztea eta eguzki-babesa jartzea.

Erraz zorabiatzen diren pertsonek prebentzio-neurriak hartu behar lituzkete ontziratu aurretik.

Adingabeek helduen zaintzapean egon behar dute beti.

Errespetatu ingurune naturala.

Enpresak ez du ardurarik hartuko objektu pertsonalen bat galduz edo hondatuz gero.

Zerbitzua kontratatzeak berekin dakar baldintza horien onarpena.

Ezaugarriak

  • Eskualdea

    Uribe

  • Inguru

    Kostaldea

  • Esperientzia mota

    Ekoturismoa, Aisia

  • Hizkuntzak

    Gaztelania

  • Prezio-tartea

    Hainbat prezio-tarte

  • Irisgarritasuna

    Egokitu gabe: kontsultatu informazioa web-orrialdean