Torre Loizaga Museora Bisita gidatua

Ibilbailu zahar eta klasikoen museoa

Patricio González-Careaga Lopez-Tapia

Esperientziaren/enpresaren deskribapena

Bisita gidatuan, Loizaga dorrean ibiliko gara, xarma handiko paisaia menditsu horretako azken gotorlekua izan zen hartan, eta antzinako automobil klasikoen bilduma aparta ikusi. Erakusketan, Rolls‑Royceren legatua osatzen duten 45 piezekin batera, Europako eta Amerikako hogeita hamar bat ibilgailu entzutetsu daude. Mende oso batean zeharreko ibilbide liluragarri bat eskainiko digute aurrerapen teknologikoen eskutik, automobilak XX. mendean gizartean, kulturan, ekonomian eta luxuaren ideian bertan izan duen eraginari erreparatuta.

Europan dagoen Rolls‑Royce bilduma bakarra.

Kontuan hartzeko

Aldez aurretik erreserbatuz gero, bisita gidatu pribatua egin daiteke astegunetan.

Ezaugarriak

  • Eskualdea

    Enkarterri

  • Inguru

    Barrualde

  • Esperientzia mota

    Kultura eta ohiturak, Museoak eta erakusketak

  • Hizkuntzak

    Euskara, Gaztelania, Ingelesa

  • Prezio-tartea

    16-35 €

  • Urteko sasoia

    Urte osoan

  • Irisgarritasuna

    Egokitu gabe: kontsultatu informazioa web-orrialdean