Getxo, jazz, blues eta folk erritmoez blai

Getxo Jazz: Orain dela 43 urtetik hona, uztailero, egun batzuetan zehar Getxo jazz motako musikaz girotzen da Nazioarteko Jazz Festibalari esker. Art Blakey, Tony Williams, Freddie Hubbard edo Michel Camilo dira aurreko edizio batzuetan parte hartu duten artista arrakastatsuetako batzuk. Aurtengo edizioa 16 kontzertuk osatuko dute eta uztailaren 3tik 7ra bitartean ospatuko da. Halaber, Julian Iage gitarra-jotzailearen, Kenny Barron pianistaren eta saxofoia eta klarinetea jotzen dituen Paquito D’Riveraren edota Andrea Motis eta Madeleine Peyroux artisten presentziaz gozatzeko aukera ere izango dugu.

Getxo & Blues: Aurtengo Getxo & Blues edizioa hogeita hamaikagarrena izango da eta Davina and the Vagabonds, Maceo Parker edota Eric Sardinasen nazioarteko artista ezagunak izango dira partehartzaile azpimagarrienetako batzuk.

Getxo Folk BBK: Udako azken egunak gozatzen ditu Getxo Folk BBK festibalak. Aurtengoa 35. izango da eta egun hauetan zehar nazioarteko beste herrialde batzuekin bat egiteko abagunea izaten da Getxon, musikarekin eta Munduko Artisau Azokarekin edo Munduko Terrazarekin bat eginda.   Eszenatoki honetatik igaro dira, besteak beste, Kepa Junkera, Thalassa eta Mikel Urdangarin.

Aholkuak

Kontzertuez gain, egunean zehar erlaxatzeko hamaika aukera eskaintzen ditu Getxok. Arrigunaga, Ereaga, Areeta edo Azkorriko hondartzetan atseden har dezakezu. Bestalde, surfa eta itsas-kirolak maite badituzu, hartu taula eta gerturatu Barinatxe aldeko itsasaldera.

Nola heldu

Getxo Bilbotik 12 kilometrotara dago, oso ongi konektatuta, bai errepidez, bai hegazkinez (Loiuko Nazioarteko Aireportutik 19 kilometrora) edo baita itsasoz (Getxoko Kirol Portua) ere. Horrez gain, Bilboko metroaren 1 lerroak sei geltoki dauzka udalerriko auzo ezberdinetan. Areeta, Gobela, Neguri, Aiboa, Algorta eta Bidezabal dira geltoki hauen izenak.

Gastronomia

Non jan

Getxo, zalantzarik gabe, Bizkaiko gastronomía zentroetako bat da eta pintxoz betetako taberna mordoa topatuko dituzu bertan. Oso aukera ederra da, esaterako, Portu Zaharrera gerturatzea arraina eta itsaskiez gozatzera eta euskal gastronomiaren beste hainbat gutizi dastatzera, paisaia paregabea izango duzu parean.

Ostatua

Non lo egin

Getxok orotariko eskaintza dauka lo egiteko, gustu eta poltsiko guztietara egokitutako lekuak aurkituko dituzu. Pentsio merkeenetatik luxuzko hotelen artean eskaintza zabala dago. Ez ahaztu denboraz erreserbatu beharko duzula, uztailean jende asko biltzen da Getxo Jazz eta Getxo & Blues jaialdiak aitzaki. Ahaztezina den esperientzia bat bizi nahi baduzu, itsasertzean kokatutako hotel bat hautatzea aholkatzen dizugu, ortzimuga ikusteko eta olatuen soinuarekin erlaxatzeko.

Deskontuak

BBCardek eskainitako deskontuak

Erosi